Bolueta: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
36. lerroa:
Ondorengo urteetan, bestelako industriak garatu ziren, Cilindros Bolueta esaterako, eta industriari loturiko beste hainbat fabrika eta lantegi txiki. Industria izaera horrek eraginda, ez dira biztanle asko bizi auzoan. Dena dela, [[1950eko hamarkada]]tik aurrera garatu zen [[Santutxu]]ko auzoarekin batera, hainbat etxebizitza bloke eraiki ziren, Sagarminaga Taldea esaterako. Azken urteetan bestelako industria berriak ezarri dira auzoan, egunkari egileak, bulegoak eta kotxe saltegiak esaterako. Horrez gain, auzoan [[Bilbo]] hiriko diskoteka nagusienen bat kokatzen da, non noiz behinka kontzertuak ere eskaitzen diren.
 
[[1995]]ean zabaldu zen [[Bilboko metroa]]ren [[Boluetako geltokia]]k auzoaren eta [[Bilbo]]ko erdigunearen arteko lotura indartu du. Geltokia hirian dagoen aldageltoki garrantzitsuenetako bat da, izan ere, [[Euskotren Trena|EuskoTren]] eta [[Bilboko metroa]]ren lotunea ematen da. [[Busturialdea|Busturialdetik]] zein [[Durangaldea|Durangaldetik]] datozen hainbat bidaiarik bertan hartzen dute metroa [[Bilbo]]ra edo beste hiri nagusietara heltzeko.
 
== Etorkizuna eta "Zazpi Kaleak" proiektua ==
Santa Ana de Bolueta eta Cilindros Bolueta enpresa historikoek hartzen zituzten orubeetan auzoaren etorkizuna hobetuko duen proiektua garatzen ari zen. Lantegiak saldu eta [[Sidenor]]erra igaro ziren Cilindros Boluetako langileak. Ondoren, [[Eusko Jaurlaritza]]k orubea erosi eta 1.100 etxebizitza eraikitzeko proiektua antolatu zuen. Auzo berria eraikitzeko bost proposamen aurkeztu ziren, eta azkenik [[Idom]] ingeniaritzak proposatutako proiektua, [[Bolueta dorreak|Bolueta Dorreak]] alegia, aukeratu zen.
 
Eraikiko diren 1.100 etxebizitzetatik, 600-700 inguru babes ofizialekoak izango dira, eta [[Eusko Jaurlaritza]]k eraikiko ditu. Gainontzekoak salmenta librekoak izango dira eta [[Sacyr Vallehermoso]]k eraikiko ditu. Obrak [[2007]]ko udaberrian hastea espero zen, bi urteko atzerapena jasan ondoren, baina egun, 2010. urtean, oraindik ez da proiektua gauzatu.