Saturnoren eraztunak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Addbot (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: hizkuntza arteko 44 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:q194 orrian
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
1. lerroa:
[[Fitxategi:Saturn's ring plane.jpg|thumb|300px|Saturnoren eraztunak. Garrantzitsuenak hizki bidez adierazita agertzen dira.]]
'''Saturnoren eraztunak''' [[Saturno (planeta)|aipaturiko planeta]] inguratzen duten [[eraztun planetario]]en sistema bat da eta lehen aldiz [[1610]]ean behatuak izan ziren. [[Galileo Galilei]] izan zen behatu zituena. Neurri batean berriki asmatua izan zen [[teleskopio]]ak ematen zituen irudiak kalitate txarrekoak zirelako garai hartarako, eta beste neurri batean, soilik hilabete batzuk lehenago aurkitu zituelako [[Jupiter (planeta)|Jupiterren]]ren lau ilargi nagusiak, hasiera batean, ikusi zituen belarri itxurako egitura zirriborrotsu haiek Saturnogandik hurbil zeuden bi ilargi zirela pentsatu zuen. Baina laster aldatu zuen iritziz. "Gehigarri bitxi" haiek ez zuten Saturnorekiko zuten posizioa aldatzen gau batetik hurrengora, eta, gainera, [[1612]]an desagertu egin ziren. Baina gertatu zena [[1612]]an eraztunak bere planoarekin Lurretiko bisualaren arabera orientatuak geratu zirela izan zen, eta hala oso ahulak egin ziren. Gehigarri haien geometriak, astronomoak zur eta lur utzi zituen, Saturnori lotutako kirtenak edo soilik Saturnoren atzealdearen inguruan orbitatzen ari ziren zenbait ilargiz osatuta zeudela proposatzeraino, azken kasu honetan planetaren gainean itzalik egiten ez zutelarik.
 
Azkenik, [[1655]]ean, [[Christiaan Huygens]]ek gehigarri horiek materiazko diska mehe eta lau baten adierazle ikusgarria zirela proposatu zuen, planetagandik banandua eta honen ekuatore planoan jarria. Lurrak eta Saturnok Eguzkiaren inguruko euren orbitan zuten posizioen arabera, diskoaren okerdura Lurrarekiko aldatu egingo zen, eta hortik bere itxura lerro mehe batetik elipse zabal bateraino aldatzea. Eraztunen zikloak, Saturnoren orbitak bezala, 30 urte irauten zuen.
8. lerroa:
[[XVIII. mendea]]ren amaieran [[Pierre Simon Laplace]]k Saturno planetaren grabitatearen eta diskoaren errotazioaren indar bateratuak materia geruza bakar bat erauzteko nahikoa izango zirela erakutsi zuen. Printzipioz, diskoko edozein partikulak mantentzen du bere distantzia erradiala Saturnotik orekatzen diren bi indar daudelako. Grabitateak partikula barnerantz tiratzen du: indar zentrifugoak, berriz, kanporantz. [[Indar zentrifugo]]a errotazio abiaduratik dator, eta hortik diskoak biraka egon behar izatea. Baina, hori bai, errotazio zurrunean ari den disko baten kasuan aipaturiko indarrak soilik distantzia erradial mugatu bateraino orekatzen dira. Horregatik, Laplacek Saturnoren eraztunak eraztun mehe askoz osatuta zeudela proposatu zuen, horietako bakoitza bere zabalera erradialean zehar agertuko zen indar desoreka arina jasateko bezain mehea.
 
Eraztunen egungo ikuspegiranzko azken pausua [[1857]]an eman zen, [[James Clerk Maxwell]]ek [[Cambridgeko Unibertsitatea|Cambridgeko Unibertsitateko]] Adams Saria Saturnoren eraztun mehe horiek benetan orbita independenteak zituzten gorputz txiki ugariz osatuta zeudela matematikoki frogatzeagatik irabazi zuenean. Hipotesi honen froga esperimentala [[1895]]ean iritsi zen, [[James E. Keeler]] eta [[William W. Campbell]] astronomo estatubatuarrek eraztunetako partikulen abiadura euren [[Doppler efektua]]ren bidez ebatzi zutenean, hau da, partikulek Lurrera islatzen duten [[EguzkiEguzkia]]arenren argiaren espektro lerroen uhin luzeraren aldaketa. Eraztunek Saturnoren inguruan planetaren atmosferaren abiadura ezberdinean biratzen zutela aurkitu zuten. Gainera, eraztunen barnealdeak kanpoaldeak baino azkarrago biratzen zuten, orbita independentean zeuden partikulentzako fisikaren legeek adierazten zuten bezala.
 
== Eraztunen ezaugarriak ==
Saturnoren eraztun sistemako gorputz nagusian A eta B eraztun distiratsuak daude, opakotasun oso urrikoak. Bien artean 5.000 kilometroko zerrenda bat dago: [[Cassini banaketa]], erlatiboko gardena den tokia, baina erabat hutsik ez dagoena. Saturnoren sistemako gorputz nagusian C eraztuna ere badago, hain distiratsua ez dena, eta are opakotasun gutxiagokoa, B eraztunaren barnealdeko ertzean dagoena. Cassiniren banaketaren pareko opakotasuna du. Are ahulagoa den D eraztuna C eraztunaren barnean dago. [[Voyager]] zundak Saturnotik gertu igaro aurretik jada Lurretik ikus zitezkeen A, B, C eta D eraztunen egitura eraketa ezagutzen zen, baita Cassini eta Encke banaketak ere. Guztiak batean hartuta, Saturnoren eraztun nagusiek (A, B eta C) 275.000 kilometroko zabalera dute, [[LurLurra]]ra eta [[IlargiIlargia]]a banatzen dituen distantziaren hiru laurdenak gutxi gora-behera. [[A eraztuna (Saturno)|A eraztuna]] bi zatitan banatuta dago [[Encke banaketa]]ren bidez.
 
Voyager eta [[Cassini-Huygens]] zundek eraztunei hartutako erresoluzio handiko argazkiek berritasun asko erakutsi zituzten: