«Larrunarri»: berrikuspenen arteko aldeak

47 bytes added ,  Duela 5 urte
t
Robota: Birzuzenketak konpontzen
t (Robota: Birzuzenketak konpontzen)
| kodea =
| kokapena = Aralar
| mendilerroa = [[Aralar (mendikatea)|Aralar]]
| lehen igoera =
| ohiko bidea = [[Larraitz]]etik
| mendikat = 615
}}
'''Larrunarri''' edo '''Txindoki'''<ref>Euskaltzaindia: [http://www.euskaltzaindia.net/onomastika Euskal Onomastikaren Datutegia].</ref> [[Gipuzkoa]]ko mendia da, [[Aralar (mendikatea)|Aralar]] mendilerroan kokatua. 1346 metroko garaiera du eta [[Amezketa]]n kokatua dago. ''Nañarri'' esaten diote inguruko herrietan; ''Larrunarri'' izenaren aldaera fonetikoa da.<ref>Aimar MAIZ: [http://goierriekialdea.hitza.info/2011/06/16/goierriko-herrien-eta-mendien-izenak-arauz-finkatu-ditu-euskaltzaindiak/ «Goierriko herrien eta mendien izenak arauz finkatu ditu Euskaltzaindiak»], ''Goierri Ekialdeko Hitza'' 2011-06-16.</ref>
 
[[Gipuzkoa]]ko mendirik altuena ez izan arren, esanguratsuenetako bat da, bere itxura berezia dela eta. Biderik ohikoena [[Larraitz]]eko aparkalekutik abiatzen da eta bertaraino autoz gertura daiteke. [[Mendebalde]]ko ertza eskalatzeko aproposa da.
Antzinatik, ''Larrunarri'' izenaz izan da ezaguna. XX. mendeko lehenengo erdialdean, baina, mendiaren ekialdeko artegi baten izena, ''Txindoki'', mendi osorako ere zabaldu zen.<ref>Ainhoa AROZAMENA AYALA: [http://www.euskomedia.org/aunamendi/132986 «Txindoki»], ''Auñamendi Entziklopedia''.</ref> Ondoko herrietan, ''Larrunarri'' izenak iraun du, ''Ñañarri'' aldaeraren bidez; urrutiagokoetan, berriz, ''Txindoki'' da gaur egun erabiliena.
 
Bestalde, gaur egun, mendiak [[Goierri]] alde askotatik duen itxuraren ondorioz ''Euskal Herriko Cervino'' ezizena ere jaso izan du, [[Matterhorn|Cervino]] mendiaren antzeko itxura piramidala baitu.
 
Jada [[1927]]an ''[[Pyrenaica]]'' aldizkariaren 4. zenbakian egindako testu honetan mendiaren izenak aipatu eta Cervino mendiarekin parekatu zuten:<ref>[http://www.pirineos3000.com/servlet/DescripcionAscension/MONTANA--Txindoki___Larrunarri--IDASCENSION--10475.html Ascensión al Txindoki/Larrunarri. Pirineos3000.com] {{es}}</ref>
 
{{aipu|Aralarren iparraldean, dotore eta itzel, harro eta trinko, Larrunarri haitza altxatzen da. Beste batzuk ohikoagoa den Txindoki izenaz deitzen dute eta gipuzkoar Goierrin eskualdean Nañarri, beharbada alde hartatik mehe eta makalagoa baitirudi. Baina edonondik begiratuta ere, gure bistara beti dotore eta itzel aurkezten zaigu: egun grisetan arrexka, egun eguzkitsuetan urdin. Bere magalean [[hagin (argipena)|hagin]], [[elorri]], txara eta zuhaixkak hedatzen dira, bere odolezko sustraiak harkaitz gogorretan erroturik. Itsas mailatik 1.430 metroko garaieran eta garaiera honek bere anaien artean hirugarren postuan bakarrik sailkatuarazten du, nahiz eta [[Ganboa (argipena)|Ganbo]] eta [[Intzako dorrea|Hirumugarrieta]] mendiak Larrunarri baina garaiagoak izan, bera da beti dotoreena. Txindoki, [[Zaldibia]]ko harantxotik ikusita, Cervinoren profilaren nolabaiteko antza du.|1927an ''Pyrenaica'' aldizkarian Larrunarri mendiari buruz gaztelaniaz argitaratutako artikuluren zati baten itzulpena.}}
 
== Mitologia ==
[[Irudi:Larrunarri edo Txindoki Gaintzatik, Euskal Herria.jpg|250px|right|thumb|Larrunarri edo Txindoki mendia [[Gaintza]] udalerri ingurutik ikusia.]]
 
[[Euskal Herriko mitologia]]ren arabera, [[Mari]] jainkosak bertan du bizilekuetako bat ([[Anboto]], [[Aketegi]], [[Oiz (argipena)|Oiz]] edota [[Mondarrain]]... mendiekin batera), ondorioz Txindoki eta Mairen inguruko kondaira ugari daude; kondaira horietan ''Txindokiko Dama'' izenez aipatu ohi da.
 
Kondaira baten arabera Txindokiko Dama delakoa Amezketako Irabi baserriko neska bat izan omen zen. Behin batez bere amak madarikatu eta deabruak Txindoki gailur inguruko leizera behin betiko bizitzera eraman zuen.<ref>Larrunarri/Txindoki. Aralar, Cuadernos Pirenaicos. Miguel Angulo - Iñaki Alcalde. 2003. Sua edizioa. {{es}}</ref>
== Mendiaren oinera iristeko bideak ==
Autoz Larrunarriren oinera iristeko bideak hauek dira:
* [[Goierri]] aldetik (mendiaren mendebaldetik): [[A-1|N-1]] autobidetik atera zaitez [[Ordizia]] udalerriko lehenbiziko irteeran, eta [[Zaldibia]]ra doan GI-2233 errepidea hartu. Behin Zaldibia iraganda, zoaz [[Larraitz]]a. Han aparkalekua duzu.
 
* [[TolosaldeTolosaldea|Tolosaldetik]]tik (mendiaren iparraldetik): [[A-1|N-1]] autobidetik atera zaitez [[AlegiAlegia|Alegiko]]ko irteeran, eta har ezazu [[Amezketa]]ra doan GI-2233 errepidea. Udalerri horretara heltzean, jo ezazu GI-2233 errepidean gora, eta muino batean dagoen [[Abaltzisketa]] udalerrira iritsiko zara. Han, hartu ezkerretara, eta beti GI-2233 errepideari jarraituz Larraitza iritsiko zara. Han aparkalekua duzu.
 
== Igoera ==
252.705

edits