«Noblezia»: berrikuspenen arteko aldeak

47 bytes added ,  Duela 6 urte
t
Robota: Birzuzenketak konpontzen
t (Robotak {{Commonskat}} gehitu du. Txantiloiak commons:category:Nobility lotu du, Wikidataren arabera.)
t (Robota: Birzuzenketak konpontzen)
[[Fitxategi:Organisation féodale.svg|thumb|right|250px|Hiru ordenen piramidea.]]
'''Noblezia''' gehienetan jarauspen bidez lortzen den maila [[pribilegio]]duna da. [[Antzinako ErregimenErregimena|Antzinako Erregimenean]]ean eta [[feudalismo]]an, nobleek feudo bat (lurra edo errenta bat) zeukaten [[errege]]ari, edo beste noble bati, laguntza (militarra batik bat) ematearen truke. Nobleziako kideei '''aitoren alaba''' (emakumezkoa izanez gero), '''aitoren seme''' (gizonezkoa izanez gero) edo '''noble''' deritze.
 
Estamentuen gizartean, estamentu nagusia zen hau. Pribilegioduna, gainerako gizarte multzoentzat eredua ezartzen zuen. Jatorrian, gerlarien eta lur jabe pribilegiodunen taldea izan zen, besteen defendatzailea. [[Aro ModernoModernoa]]ann, halere, nobleziaren alderdi militarra apaldu egin zen.
 
Euren lurra laboratzen zutenenak menpeko zeuzkaten. Morroi haientzat, hurbileneko administrazioa, justizia eta ogasun arloetan batik bat, ez zen erregearena, nobleena baizik. Eginkizun publiko horien truke zergak kobratzen zizkieten nobleek. Horretaz gain, lurgabeek haien soroak lantzeagatik jasotzen zuten errenta. [[Ekialdeko Europa|Europako ekialdeekialdean]]an nobleak baino ezin ziren lurraren jabea izan.
 
Dena den, desberdintasun handiak zeuden nobleen artean, paperaren gainean guztiak kalitate berekoak baziren ere. Goi nobleziakoak, [[duke]], [[markes]], [[konde]] edo [[baroi]] titulua zeramatenak ziren. Behe nobleziaren barruan kategoria franko zeuden: [[zaldun]]a, [[ezkutari]]a, [[infantzoilur laua|infantzoia]]a...
 
Antza, leinuaren barruko jarauspenaren bidez baizik ez zen lortzerik noblezia. Errealitatean, etengabe sartzen ziren odol berriko kideak eta familiak, laborari edo hiritar aberatsengandik ateratakoak. Erregeak, jakina, noblezia titulua eman zezakeen, baina ohikoagoa zen ohitura zela-eta noble bilakatzea, nobleen bizimodua edukiz maila hori edukitzen zela onartzen baitzuen jendarteak.
252.705

edits