Alfred Sauvy: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
1. lerroa:
[[Fitxategi:Alfred Sauvy (1983) by Erling Mandelmann.jpg|thumb|right]]
'''Alfred Sauvy''' ([[Villeneuve-de-la-Raho]], Ekialdeko Pirinioak, [[1898]] - [[Paris]], [[1990]]) frantses estatistikaria, demografoa eta ekonomista izan zen. [[Lehen Mundu Gerra]]n (1914-1918) parte hartu ondoren, Eskola Politeknikoan sartu zen, eta estatistika-ikasketak egin zituen. [[Léon Blum]] eta [[Paul Reynaud]]en bulegoetan lan egin zuen. 1954an Ikerketa Demografikoen Institutu Nazionala (INED, ''Institut national d'études démographiques'') sortu zuen, eta bertako zuzendari izan zen 1962 arte. [[NBENazio Batuen Erakundea|NBEko]]ko Biztanleen Batzordean Frantziaren ordezkari izan zen, eta 1959. urteaz geroztik, Frantziako Eskolako irakasle izan zen. Bere lanetan analisi demografikoa eta analisi ekonomikoa lotzen zituen, eta azpimarratzen zuen zenbateko arriskua zekarren demografiaren gainbeherak herrialde aurreratuetan (''Théorie générale de la population'', 1952-1956). Aldaketa ekonomikoen eta aurrerapen teknikoen ondorioen analisiaren bidez, nazio-errentaren eta enpleguaren banaketarekin zerikusia duten arazoak atera zituen argitara (''La Machine et le Chômage'', 1980). [[Hirugarren MunduMundua|Hirugarren Munduko]]ko herrialdeen bilakaeraren alde aritu zen lanean.
== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2011/12/27}}