Teodoro Hernandorena: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-euskal politikari +euskal herritar politikari)
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
1. lerroa:
'''Teodoro Hernandorena''' ([[Zizurkil]], [[1898]] - [[Donibane Lohizune]], [[1994]]) [[euskal Herria|euskal herritar]] [[politika]]ri eta kulturgilea izan zen.
 
== Biografia ==
 
[[Zizurkil]]en jaioa [[1898]]an, familian [[gaztelania]]z hitz egiten zuten eta kalean ikasi zuen [[euskara]]z mintzatzen. [[Zaragoza]]ra medikuntza ikastera joan zenean piztu zitzaion euskaldun izatearen kontzientzia eta [[Basurtuko Unibertsitate Ospitalea|Basurtuko Ospitalean]]n lanean hasi zenean murgildu zen giro abertzalean. [[EAJEuzko Alderdi Jeltzalea|EAJko]]ko [[Euzko Gaztedi]]n izena eman eta handik lasterrera [[Gipuzko Buru BatzarBatzarra|Gipuzko Buru Batzarreko]]reko lehendakari izendatu zuten<ref>{{Erreferentzia|url=http://www.argia.com/argia-astekaria/2138/ipar-hego-lokarria/osoa | egunkaria =[[Argia (aldizkaria)|Argia]]| izenburua= Ipar-Hego lokarria | izena = Urko | abizena= Apaolaza | alea= 2138 | data = 2008-05-25}}</ref>. Mitinlari modura ere nabarmendu zen. Lan politikoarekin batera kultur sustatzaile ere aritu zen 1936ko Gerra aurreko urteetan. Gipuzkoako Abesbatza sortu zuen eta [[Jesus Guridi]]ren ''[[Amaya (opera)|Amaya]]'' opera [[Bartzelona]]n errepresentatzea lortu zuen. [[Joseba Zubimendi]]rekin batera euskarazko lehen irratsaioa egin zuen eta buru-belarri sartuta ibili zen Euskaltzaleak, Eusko Pizkunde edo Eusko Nekazarien Bazkuna erakundeen sorreran ere. Berea da euskal abertzaletasunak propagandarako grabatutako lehen film luzea, ''Euzkadi'' izenekoa, [[1933]]an [[Donostia]]n estreinatua. Tamalez, [[Espainiako Gerra Zibila|Gerra Zibilean]] [[Bilboko gudua|Bilbo erori zenean]] frankistek kopia bakarra erre zuten<ref>{{Erreferentzia|url=http://www.filmotecavasca.com/es/personajes/index.php?s=00677|egilea=[[Euskadiko Filmategia]]| izenburua= Teodoro Ernandorena}}</ref>.
 
1936ko Gerraren ondoren [[Bidasoa]]z bestaldera joan zen bizitzera. Iparraldean ere kulturgintzan jarraitu zuen eta lan handia egin zuen [[bertsolaritza]]ren sustapenean. Bera izan zen, besteak beste, Martin Treku ''[[Mattin]]'' eta Ferdinand Aire ''[[Xalbador]]'' bertsolariak plazara atera zituena. Hori dela-eta urtero-urtero antolatzen da bertsolari gazteentzako [[Hernandorena Saria]]. Hernandorena [[1994]]an hil zen [[Donibane Lohizune]]n.