Alfonso Armada: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
1. lerroa:
'''Alfonso Armada y Comyn''' ([[Madril]], [[1920]]ko [[otsailaren 12]]a - ''[[ibidem]]'', [[2013]]ko [[abenduaren 1]]a) [[Espainia]]ko militarra izan zen, [[1981]]eko [[otsailaren 23]]ko [[1981eko otsailaren 23ko Espainiako estatu-kolpea|estatu kolpean]] parte hartzeagatik kondenatua.
 
Espainiako [[Espainiako II.Bigarren Errepublika|II. Errepublikaren]] kontrako [[1936ko uztailaren 18ko altxamendu militarra|altxamenduan]], [[1936]]an, matxinatuen armadan sartu zen, 16 urte zituela. [[Madril]]en, [[Andaluzia]]n, [[Guadalajara]]n, [[Teruel]]en eta [[Valentzia]]n aritu zen ondorengo [[Espainiako Gerra Zibila|Gerra Zibilean]]. [[Bigarren Mundu Gerra]]n, [[Francisco Franco|Francok]]k [[Komunismo|komunisten]] kontra borrokatzeko bidalitako [[Dibisio Urdina|Division Azul]] deritzonean parte hartu zuen, [[LeningradoSan Petersburgo|Leningradoko]]ko [[Ekialdeko Frontea Bigarren Mundu Gerran|frontean]].
 
[[Frankismo]]aren garaian, [[JuanJoan CarlosKarlos I.a Espainiakoa|Juan Carlos]] printzearen irakasle militarra izan zen, eta, ondoren, haren aholkulari nabarmenetakoena. Hartara, 17 urtez izan zen Erregearen Etxeko idazkari nagusia, hau da, erregearen laguntzaile nagusia. Nolanahi ere, [[Adolfo Suárez]] Espainiako Presidentearekin izandako zenbait talkaren ondorioz, kargu hori utzi zuen.
 
1981eko otsailaren 23an, [[Antonio Tejero|Tejero]] koronelak Madrilgo [[Espainiako Diputatuen Kongresua|Kongresua]] hartu ondoren, Alfonso Armadak bere burua eskaini zuen harekin hitz egiteko eta gatazka horri konponbide negoziatu bat emateko. Elkarrizketa horren ondorioz, Tejero Kongresua uztekoa zen eta Alfonso Armada Espainiako gobernuko burutza jasotzekoa, unitate nazionaleko gobernu bat osatzeko. Tejerok, hala ere, muzin egin zion proposamen horri, [[PSOEEspainiako Langile Alderdi Sozialista|PSOEko]]ko zenbait gobernuan sartzekoak zirelako. Hala, kolpeak ez zuen arrakastarik izan eta Tejero eta Armada, besteak beste, atzeman zituzten hartan parte hartzea leporatuta.
 
[[1983]]ko [[apirilaren 22]]an, [[Espainiako Auzitegi Gorena]]k 30 urteko kartzela zigorra ezarri zion Alfonso Armadari [[estatu-kolpe|estatu kolpe]] horretan parte hartzeagatik. Nolanahi ere, [[1988]]ko [[abenduaren 24]]an, Espainiako Gobernuak [[indultu]]a eman zion osasun arrazoiak tarteko. 2013ko abenduaren 1ean hil zen, 93 urte zituela.
{{bizialdia|1920ko|2013ko|Armada, Alfonso}}