Hertzainak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
11. lerroa:
| diskoetxeak = [[Soñua]], [[Oihuka]]
| webgunea =
| taldekideak = [[Josu Zabala Ajuriagerra]] </br> [[IñakiGari Garitaonaindia(musikaria)|Gari]] </br> Enrique ''Kike'' </br> Txanpi </br> Tito </br> Kurro </br> Delfo
| lehenagoko taldekideak = [[Xabier Montoia]] ''Gamma''
}}
18. lerroa:
[[1981]]eko [[abenduaren 31|gabon zahar gauan]] estreinatu ziren [[Gasteiz]]en. [[The Clash]] taldearen euskarazko bertsio batekin hasi ziren. Lehenengo diskoetan [[punk]]aren probokazioa [[ska]] eta [[reggae]] erritmo dantzagarriekin nahasten zuten, letretan [[Euskal Herria|Euskal Herriko]] egoera sozio-politikoa islatuz. Esate baterako, ''Pakean utzi arte'' kanta, Javier San Martin Goikoetxea ''Piti'' [[Komando Autonomo Antikapitalistak|Komando Autonomo Antikapitalistetako]] kide zenduari eskeinia zegoen, musika taldearen laguna baitzen.
 
Hasierako taldekideak [[Josu Zabala Ajuriagerra]], Kurro, Delfo, Txanpi eta Kike ziren. [[1982]]ko udan, [[Xabier Montoia]] "Gamma"-k taldea utzi eta Gari sartu zen taldean. [[1993]]an, taldeak agur esan zuen, Donostiako Anoeta kiroldegian eskainiriko emanaldian. Oraindik, taldekide batzuek bakarka kantatzen jarraitzen dute: Txanpi [[Doctor Deseo]] taldean, Gari bakarka eta Josu Zabala Ajuriagerra [[7 Eskale|Zazpi Eskale]] eta [[Gu eta Gutarrak]] taldeetan.
 
== Taldea ==
29. lerroa:
Lehen emanaldiak egin eta gero, taldean aldaketa nabarmenak gertatu ziren. Curroren ordez, Luis Javier Saiz Txanpi sartu zen bateria astintzera, eta Delfok ere taldea utzi zuen. Aldaketa nabarmenena 1983ko irailean izan zen, Xabier Montoia taldetik kanpo geratu eta gero ([[M-ak]] taldean agertuko zen geroago). Horrela, hilabete batzuk abeslari finkorik gabe aritu eta gero, Iñaki Garitaonandia "[[Gari]]" sartu zen abestera. Legazpiko Ziper taldeko abeslaria zen Gari orduan.
 
Kideak erabat finkaturik, taldearen lehen maketa grabatzera sartu ziren [[IZ]] diskoetxearen estudioetan. Horretarako, taldearen zortzi kantu esanguratsu prestatu zituzten, eta [[Angel Katarain]] soinu teknikari lanetan zela erregistratu zen kasete formatuan kaleraturiko lana. Maketako kantuak ziztu bizian zabaldu ziren Gasteizen, eta, apurka-apurka, Euskal Herri guztian jotzen hasi zen Hertzainak. Kontzertu mordoa egin zuen taldeak garai horretan; besteak beste, Tuteran tiro eremuaren kontra egindako kontzertu mitikoan jo zuen. Bertan, [[Zarama]], [[RIP (argipena)|RIP]], [[Eskorbuto]], [[Barricada]] eta beste hainbat talde ere aritu ziren. Kontzertu horren karira sortuko zen, hain zuzen, [[Euskal Rock Erradikala]] deitura. Denbora luzez lagunduko zuen deitura horrek taldea.
 
1984. urtea indartsu hasi zen Hertzainak-entzat. ''[[Egin (egunkaria)|Egin]]'' egunkariak antolatutako Egin Rock txapelketan, irabazle suertatu zen Araban, La Polla Records taldearekin lehia gogorra izan eta gero. Urte hartan bertan, Espainiara atera zen lehenengoz, eta lehen diskoa prestatzeko lanetan hasi. Urte amaieran argitaratu zen Hertzainak taldearen lehen disko luzea, [[Hertzainak (bilduma)|Hertzainak]] (1984), [[Soñua]] diskoetxearen babesean, eta [[Marino Goñi]]k egin zituen ekoizpen lanak. Soinu hartzea, Donostiako Tsunami estudioan egin zuten, eta teknikari Oscar Clavel Brujo aritu zen. Taldeak sortutako hamar kantu jasotzen ditu, tartean maketako hiru kantu. Disko horretakoak dira denborarekin ereserki bihurtu direnzenbait kanta; esaterako, "[[Ta zer ez da berdin]]", "Pakean utzi arte", "Kamarada" eta "Si vis pacem, parabellum". Diskoa ixteko, "Arraultz bat pinu batean" aukeratu zuten, geroago Euskadi tropikala leloaren zabaltzea ekarriko zuena. Natxo Etxebarrietak (Cicatriz), Gasteizko La Banda Municipal de Skak eta [[Ruper Ordorika]]k kolaboratu zuten diskoan.
 
Arrakasta itzela izan zuen diskoak. Hertzainak-en kantuek argi islatzen zuten kalean zer egosten ari zen. Poliziek ezartzen zuten kontrol zorrotza ("Kontrola"), biolentziaren zirkulu itxia ("Si vis pacem, parabellum"), ezberdin sentitzearen inguruko gogoeta ("Ta zer ez da berdin"), euskaldun izatearen afera ("Drogak AEK'n"), estatuaren kontrako borroka ("Pakean utzi arte")... Era berean, festa eta adarjotze kutsua nabari zen testuetan. Erraz irentsi zuen diskoa borrokarako eta festarako prest zegoen gazteriak.
59. lerroa:
Musikan bezala, hitzetan ere garapena gertatu zen urteak pasa ahala. Lehen hiru diskoetako kantuen eduki kritiko, adarjotzaile eta errebeldeek lekua utzi zieten intimismoari eta barne gogoetari, Amets prefabrikatuak-etik aurrera. Hala ere, taldeak beti jakin zuen hitza eta musika uztartzen eta, batez ere, lelo egokiak sortzen eta ereserki bihurtuko ziren esaldiak borobiltzen.
 
Egun, Hertzainak-eko taldekide ohiek musikan murgilduak jarraitzen dute. Gari bakarkako diskoak kaleratzen ari da, Josu Zabalak [[7 Eskale|Zazpi Eskale]] eta [[Gu ta Gutarrak]] proiektuak sortu ditu [[Igor Elortza]] eta [[Unai Iturriaga]] bertsolariekin, eta Txanpik Doctor Deseo taldean jotzen du. Kike ere aritu zen [[Doctor Deseo]]n, baina utzi eta gero musika mundutik aparte dabilen bakarra da.
 
== Taldekideak ==
* [[Josu Zabala Ajuriagerra]]: konpositorea, [[baxu elektriko|baxu]]-jotzailea eta [[trikitilaritrikiti]]alaria
* [[IñakiGari Garitaonaindia(musikaria)|Gari]]: abeslaria, [[gitarra]]-jotzailea
* Enrique "Kike": [[gitarra]]-jotzailea
* Txanpi: [[bateria (musika)|bateria]]-jotzailea