Alexandra Danilova: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robotak {{Commonskat}} gehitu du. Txantiloiak commons:category:Alexandra Danilova lotu du, Wikidataren arabera.
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
1. lerroa:
[[Fitxategi:Alexandra Danilova - VanVechten.jpg|thumb|right|200px|Alexandra Danilova.]]
'''Alexandra Danilova''' ([[Peterhov]], [[Errusia]], 1903ko azaroaren 20a - [[New York]], [[Ameriketako Estatu Batuak|AEB]], 1997ko uztailaren 13a) [[errusia]]r [[ballet]] [[dantzaridantza]]aria izan zen.
 
== Biografia ==
[[San Petersburgo]]ko Ballet Inperialaren eskolan ikasi zuen dantzan. Sobietar Estatu Balletarekin egin zuen debuta Marinsky antzokian (gero Kirov deituko zena), eta berehalaxe bereganatu zuen konpainiako dantzari bakarlari postua.
 
1924an, [[Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna|Sobietar Batasuna]] utzi eta atzerriratu egin zen beste dantzari talde batekin, [[George Balanchine|George Balantxine]] koreografoa tartean zela. Behin erbesteratu eta gero, [[Sergei Diaghilev]]en Errusiar Balletetan sartu zen eta konpainia hartan egon zen harik eta, 1929an, Diaghilev hil zen arte. 1933an, Diaghileven konpainiaren adar batean sartu zen, Basilen Errusiar Balletak deituan, zuzendaria [[Wassily Basil]] koronela baitzen. 1938an, berriz, Montecarloko Errusiar Balletetan sartu zen, haiek ere Diaghilevekin zerikusia zutenak.
 
Alexandra Danilova 1958an erretiratu zen agertokietatik. [[New York]]en bizi izan zen gero eta hiri hartan, American Ballet eskolan irakasletzan ez ezik, Metropolitan Operarako balletak eszenaratzen ere aritu zen. 1977an, [[Herbert Ross]]ek zuzendu zuen ''Pauso erabakigarria'' filmean, Alexandra Danilovak balleteko irakaslearen papera egin zuen. Bertan, [[Mikhail N. Barixnikov]] errusiar dantzariak ere parte hartu zuen, balleteko irakaslearen papera eginez.