Naukratis: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
1. lerroa:
'''Naukratis'''<ref>{{erreferentzia|url=http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0147.pdf|egilea=[[Euskaltzaindia]]|izenburua=Antzinateko hirien euskarazko izenak| data= 2006-1-27}}</ref> ([[greziera]]zko Ναύκρατιςetik, "itsasontziak gobernatzen dituena"; [[arabiera]]z el-Gi'eif, el-Niqrash edo el-Nibeira deitua), [[Antzinako Egipto]]ko hiri greziar bat zen, gaur egun hondakinetan dagoena. [[Niloren delta]]n dago, [[Kanope|Kanopus]] besoan, [[Alexandria]]tik 72 kilometro hegoekialdera.
[[Fitxategi:Naucratis.jpg|thumb|right|235px|Naukratisko hondakinen planoa]]
Naukratis, greziarrek [[Egipto]]n ezarritako lehen merkataritza kolonia izan zen. Greziarrei eman zitzaien, bertsio ezberdinen arabera, [[Psametiko I.a]] [[faraoi]]aren aldetik [[K. a. VII. mendea]]n, edo [[Ahmose II.a]]k [[K. a. VI. mendea]]n ([[Herodoto]]ren arabera) toki berean, aurretik, [[Mileto]]ko kolonoek hartutako faktoria bat egon zela uste den arren. Hiriko lehen biztanleetako asko, ordura arte, ondoko gotorleku egiptoarra zen [[Daphnae]]n zerbitzatzen zuten [[mertzenario]] greziarrak izan ziren, Deltaren ekialdeko muturrean. Edonola ere, kolonia, [[Korinto]], [[Egina]] eta [[Mileto]] buru ziren nagusiki joniar hiriek osatutako hiri konfederakuntza bati eman zitzaion. Arrazoi beragatik. Naukratis benetako nazioarteko hiria zen, baita [[Solon]] eta [[Tales]] bezalako pertsonaiek bisitatutako gune kultural erakargarri bat ere.
 
Herodoto historialariak, elkarte greziar ezberdinen presentziaren eta hirian eraikitako [[tenplu]] ezberdinen artean harreman bat ezarri zuen. Bederatzi hirik ([[Kios]], [[Tia|Tea]], [[Fozea]], [[Klazomenes]], [[Rodas]], [[Knido|Gnido]], [[Halikarnaso]], [[Faselide]] eta [[Mitilene]]) elkarrekin lan egin zuten, amankomuneko tenplu handi bat eraikiz, ''Helenion'' deitua, eta tokiko azokako intendentea izendatzeko eskubidea eurentzat gordez. Heleniona, aldi berean, [[santutegi]]a, merkataritza biltegia, biltzar foroa eta [[gotorleku]]a zen. Beste alde batetik, Miletokoek, [[Apolo]]ren omenezko tenplu bat eraiki zuten, Eginakoek, [[Zeus]]en omenezko beste bat, eta [[Samos]]koek, [[Hera]]ren omenezko beste bat.
 
Marinelen babesle ziren [[DioskuroakKastor eta Polux|Dioskuroen]] omenezko tenplu bat ere bazegoen.
 
Hiriak, ''timuchi'' izeneko magistratu goren bat zuela jakina da, baina egia esan, barruti bakoitza, amankomuneko jatorria zuten greziarrek osatua, bere kabuz gobernatzen zela uste da.
 
Herodotok, denbora batez, [[Nilo]]ko baimendutako itsasportu bakarra izan zela dio, eta, ondorioz, Mediterraneoko nabigariak, derrigor igaro behar ziren bertatik [[Egipto]]n barneratu aurretik. Egoera pribilegiatu hau, [[pertsiapersia|pertsiarrek]]rrek konkistatu zuten arte mantendu zen. Ondorengo [[Alexandro Handia]]ren kanpainak eta honek [[Alexandria]] sortu izanak, Naukratis, bigarren plano batera bidali zuen, hortik, sekula gehiago irten ez zelarik.
 
[[1884]]an, [[Flinders Petrie]]k, Naukratis egon zen tokia aurkitu zuen, eta lehen indusketa lanak hasi zituen. [[Greziar zeramika]]ren eta jainko greziarren omenezko tenpluen presentzia ugariak, hiriaren lotura koloniala berresten du.