Minxoriak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
21. lerroa:
Niko Etxarten eskutik, 1976. urtean sortu zen Minxoriak taldea, Ximinorak izeneko talde baten zatiketatik. Lehen etapa horretan hauexek izan ziren Etxarterekin batera aritu ziren musikariak: Alex Diharze, Didier Harisboure, [[Jimmy Arrabit]], Ki Lannusse, Jean-Bernard Barrenqui Barrabas eta Jaki Delage. Dantza taldea zen Minxoriak, baina rock ukitu gero eta nabarmenagoa hartu zuen. Plazetan egiten zituen emanaldi luzeetan atzerriko taldeen bertsioak ziren nagusi. Hala ere, taldeak kanta propio asko egin zituen, hasiera batean Niko Etxartek berak konposatuak.
 
Plazaz plaza ibili ostean, Minxoriakek eta Niko Etxartek disko bat atera zuten, [[Min Xoriak eta Niko Etxart]] (Ilazki, 1980). Lehen lan horretan, Etxartek idatzitako bi kanta zeuden, "Xahakua" eta "Agur agaramontesak", eta [[Pierre Bordazarre|Etxahun-IruriIruriren]]ren abesti ezagun bat, "Agur Xiberua". 80ko hamarkadaren hasieran, euskal rockaren eztandarekin lehia bizia izan zuten erromerietan, eta bestetan etengabe aritzen ziren plaza taldeak, baina haientzat ere urrezko aroa hasi zen: [[Egan]], [[Akelarre]]... Hala ere, bizimodu gogorra zen plaza taldeena, eta musikarien sartu-atera asko ezagutu zituen. Horrez gain, Minxoriak taldeko hainbat kidek, tartean Niko Etxart zela, proiektu paralelo bat sortu zuten 1981ean, Pitxu Bost taldea. Rock Maskaradak izeneko ikusgarria taularatu zuen Pitxu Bostek, fikziozko istorio antzeztu bat eta rock musika uztartuz.
 
80ko hamarkadaren hasierarako bakarkako ibilbidea hasia zuen Niko Etxartek; hala ere, taldearekin segitu zuen hurrengo diskoa kaleratu arte: [[Ibiliz]] ([[Elkar]], 1985). Harekin batera, musikari hauek hartu zuten parte grabazioan: Nif Nicolao (gitarra), Jama Larreburu (atabalak), Jean-Lou Corrihons (gitarra), Didier Real (teklatuak) eta Dede Harisboure (baxua). Normalean taldeak bertsio ugari jotzen bazituen ere, disko honetan denak, bat izan ezik, kantu propioak ziren; Niko Etxart eta Therese Errandonea ziren hitzen egileak. Bertsio bakarra dago, "Godalet dantza"-ren gainean egindako moldaketa.