Katalina Aragoikoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Dexbot (eztabaida | ekarpenak)
t Removing Link GA template (handled by wikidata)
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
6. lerroa:
[[1485]]eko [[abenduaren 16]]an jaio zen [[Alcalá de Henares]]en ([[Madrilgo Erkidegoa]], [[Espainia]]). [[Fernando II.a Aragoikoa]]ren eta [[Elisabet I.a Gaztelakoa]]ren ([[Errege-erregina Katolikoak]]) alaba gazteena zen Katalina.
 
Errege-erregina Katolikoen alaba hau zen Elisabeten antza gehien zuena: ilegorria, begi argikoa, ausarta eta argia. Zalantzarik gabe, Katalinak dohain intelektual eta moral apartak zituen. [[KatolizismoaKatolizismo]]nan hezia, hezkuntza zaindua jaso zuen, etorkizunean erregina izan zitekeenaren baten parekoa, dantza eta musikaz gain, iberiar penintsulako hizkuntza erromanikoak frantsesa, ingelesa eta latinera ikasiz.
 
6 urte zituenean, bere gurasoek [[Granada (Espainia)|Granada]] hartu zuteneko hura ikusteko aukera izan zuen eta hantxe geratu zen bizitzen urte batzuetan Errege-erregina Katolikoekin batera. Urteak pasatu ziren eta familiak Granada utzi eta Santa Fera joan zen. Munduko potentzia zen [[Espainia]] [[Frantzia]] inguratzeko ahaleginetan zebilen eta, horretarako, 5 ezkontza burutzeko asmoak gauzatzen hasi ziren: Joan eta Joana [[Habsburgo]]tarrekin, Elisabet eta Maria [[Portugal]]go koroara joango ziren, eta Katalina, oraindik haurra zela, [[Gales]]ko printze Arturorekin ([[Tudor etxea|Tudor dinastiako]] [[Henrike VII.a Ingalaterrakoa|Henrike VII.aren]] semea) ezkontzeko hitzeman zuten.
13. lerroa:
 
=== Galeseko Printzesa ===
Esan bezala, [[1489]]ko [[martxoaren 26]]an, Errege-erregina Katolikoek [[Medina del Campo]]ko ituna sinatu zuten eta Katalina Galeseko Arturo printzearekin prometitu zuten, [[Ingalaterra]]ko [[Henrike VII.a Ingalaterrakoa|Henrike VII.aren]] seme zaharrena. Katalinari tristura handia eman zion [[Alhambra]] atzean uzteak, gaztelu gorrian igaro baitzituen haurtzaroa eta nerabezaroa. [[1501]]eko abuztuaren 17an, hamabost urte zituenean, [[Coruña|A CoruñaCoruñatik]]tik irten zen, [[Ingalaterra]]ra joateko xedean, baina [[Bizkaiko golkoa]]n ontziak arazoak izan zituen eta [[Laredo]]n geratu beharrean izan ziren. [[Irailaren 27]]an irtengo ziren handik.
 
Hilabete itsasoan eman ondoren, Katalina [[Plymouth]]era iritsi zen eta [[Bath]]eko gotzainak eman zion ongietorria Plymoutheko portuan, printzearen ordez.
37. lerroa:
Seme bat izatea ezinbestekoa zen [[Henrike VIII.a Ingalaterrakoa|Henrike VIII.arentzako]]. Tudor dinastia berria zen eta bere legitimitatea ez zegoen ziurtatuta. Erregina batek ez zuen ezartzen lagunduko.
 
[[1520]]an, Katalinaren iloba alahalguztiduna zen [[Karlos Habsburgokoa|Karlos V.a]], [[Germaniako Erromatar Inperio Santua|Erromatar Germaniar Inperio SantuaSantuaren]]ren enperadorea eta Karlos I.a Espainiakoa zena, Ingalaterran izan zen eta erregina bere aliantza irabazi nahian hasi zen. Enperadoreak alde egin bezain pronto, [[1520]]ko [[maiatzaren 31]]n, erreginak erregeari lagundu zion Frantziaraino, [[Frantzisko I.a Frantziakoa|Frantzisko I.a]] bisitatuz. Hala ere, handik 2 urtera, Frantziari gerra deklarazioa egin zioten eta enperadorea berriz etorri zen bisitan Ingalaterran, Maria printzesaren ezkontzaren planak egiteko, beste gauza batzuren artean.
[[Fitxategi:6zon.jpg|right|thumb|600 px|Henrike VIII.aren emazteak. Lehenengoa da Katalina]]
 
=== Ezkontzaren baliogabetasuna ===
Garai hartarako, [[Henrike VIII.a Ingalaterrakoa|Henrike VIII.a]] [[Ana Bolena]] izeneko gortesau frantses batekin maiteminduta zebilen eta, [[1527]]an [[Erromatar Eliza Katolikoa|Eliza Katolikoari]]ri ezkontza deuseztatzeko eskatu zion, koinaten arteko ezkontza ilegala zelaren aitzakiaz. [[Klemente VII.a]]k, hasiera batean, ados zegoela zirudien, baina ezezkoa eman zuen Katalinaren ezkortasunagatik eta [[Karlos Habsburgokoa|Karlos V.a]] enperadoreak egin zizkion presioegatik.
[[Fitxategi:MaryTudorbyHansHolbein.jpg|left|thumb|Maria Tudor, Henrike VIII.ak eta Katalina Aragoikoak izan zuten alaba]]
[[Protestantismo]]a puri-puri zegoen hartan, Aita Santuaren aginte ahalguztiduna kuestionatzen hasi zen. Azkenean, Henrike Ana Bolenarekin ezkondu zen [[1533]]ko [[urtarrilaren 25]]ean, andregaia dagoeneko Elisabet I.aren haurdunaldian zegoenean jada. [[Thomas Cranmer]] [[Canterbury]]ko artzapezpikuak Katalinaren ezkontza anulatu zuen [[1533]]ko [[maiatzaren 23]]an eta [[Henrike VIII.a Ingalaterrakoa|Henrike VIII.a]] Erromako Eliza Katolikotik aldentzen joan zen [[1534]]an [[Anglikanismo|Ingalaterrako Eliza]] berriaren buru egin zen arte.
 
=== Azken urteak eta heriotza ===