Elezahar: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
2. lerroa:
 
== Etimologia eta ezaugarriak ==
[[Latin]]ez, elezaharrari ''legenda'' esaten zaio eta "irakurri behar dena" esan nahi du. Jatorrian, idatzizko narrazio bat da, ozen irakurri behar dena, eta jende artean, [[monastegi|monasterio]]en barruan, jangelako bazkari-afarietan edo eliza barnean, fededunak onbideratzeko, santu baten jaieguna ospatzean. Elezaharretan, zehaztasun historikoa alde batera uzten da, asmo morala zein izpiritualaren onerako, [[hagiografia]] edo elezahar hagiografiko edo pietatetsuetan bezala: horren, adibide ezagunena [[Jacopo della Voragine]]ren ''Urrezko Elezaharra'' da.
 
Hori da [[Gonzalo de Berceo]]k hitzari eman zion esanahia, ''[[Andre Mariari mirariak]]'' bere idazlanean, ''Jaungoikoarenak diren elezahar guztiak'' dioenean, eta beste pasadizo batzuetan, noiz-behinka elezaharrak modu orokorragoan ere hartu zituen arren. Beste idazle batzuen artean, hitzaren esanahia ez da irakurketa pietatetsuetan bakarrik geratzen: aurrerago izan zuen esanahia, zehazki historiarekin bat ez datorren eta balio poetikodun irakurketa da. [[XIX. mendea]]n, [[Erromantizismo]] garaian, "herri tradizio" gisan ezagutzen denarekin bateratu zen.
 
[[Literatura]]n, elezaharra fikziozko narrazio bat da, ia beti ahoz aho igorritakoa eta gauza miragarriekin zerikusia duena. [[Ipuin]]a ez bezala, elezaharra beti elementu zehatz batekin lotuta egoten da (tokia, objektua, pertsonaia historikoa...) eta arreta elementu hori eguneroko munduan, edo elezaharrak jatorria duen komunitateko historian barneratzean jartzen du; halaber, garai eta toki ez errealetan oinarritzen denez, elezaharra benetako toki eta garai zehatzetan garatzen da. Mitoarekin, kultura zehatz bati azalpena ematearen lana banatzen du eta maiz fantasiazko izakiak agertzen ditu (uhandreak, adibidez). Erromantizismo garaian, idazle ezagunek gaia landu zuten, [[prosa|hitz laulauan]]an edo hitz neurtuan, bilduma frankotan. Mende horretako espainiar idazlerik ezagunenak [[Angel de Saavedra]], [[Jose Zorrilla]], [[Gustavo Adolfo Bécquer]] eta [[José Joaquín de Mora]] izan ziren.
 
== Deskribapena ==
25. lerroa:
 
== Elezaharrak Espainian ==
[[Espainia]] [[arragoa]] izan zen elezaharrentzat. [[Iberiar Penintsulapenintsula|Iberiar Penintsulan]]n, jatorri askotako tradizioak nahastu ziren: zeltak, iberiarrak, erromatarrak, bisigodotarrak, juduak, arabiarrak (eta, horren bitartez, indiar tradizioak), anitz hizkuntzatan.
 
Elezahar mordoa agertzen da [[Erromantze bilduma]]n eta, horren bidez, espainiar antzerki klasikoan. Askoren jatorria [[Cristobal Lozano]]ren lana eta [[Barrokoa|Barroko]] garaiko [[eleberri gortetarra]] da. Eliz idazle askok, hainbat bildumatan, elezahar pietatetsuak bildu zituzten: ezagunena, baina ez bakarra, ''Flos Sanctorum'' izenburukoa da. Hala ere, bakarrik [[XIX. mendea]]n hasi ziren erromantikoak halakoak biltzeko, aztertzeko eta imitatzeko interesa agertzen. [[1838]]an, ''Elezahar eta eleberri jereztarrak'' argitaratu ziren; [[1869]], [[1872]] eta [[1874]]an, segidako edizioak agertu ziren izenburu honekin: ''Andre Maria Birjina Santuari buruzko nazio guztietako elezahar eta tradizio herrikoiak, elkarte erlijiotsu batek bildu eta ordenatutakoak''. [[1853]]an, [[Agustin Duran]]ek —jada ''Erromantze bilduma orokorra edo gaztelar erromantze bilduma'' izeneko bere idazlan handiaren bi liburukiak argitaratu zituena—, ''Maitasunaren baratzeko hiru arabisagarren elezaharra'' argitaratu zuen. [[Angel de Saavedra]], Rivaseko [[duke]]ak, elezaharrak hitz neurtuetan idatzi zuen eta [[Fernan Caballero]]k elezahar alemaniarrak gaztelaniara itzuli zituen ditu espainiarrak bildumetan bildu. Gustavo Adolfo Bécquerrenak, bai bizian argitaratuak, bai hil ondoren bildutakoak, espresiboenetakoak dira hitz lauan idatzitakoenen artean, baina Jose Zorrillak eta Jose Joaquin de Morak hitz neurtuan idatzitakoak ere bikainak dira. [[Washington Irving]]en ondoren, [[Francisco Javier Simonet]] arabistak [[1858]]an, ''Alhambra, arabiar elezahar historikoak'' argitaratu zuen, [[Jose Lamarque de Novoa]]k, ''Elezahar historikoak eta tradizioak'' ([[Sevilla]], [[1867]]), [[Antonia Diaz Fernandez de Lamarque]]k, ''Ihartutako loreak: elezaharrak eta [[balada]]k'' (Sevilla, [[1877]]), [[Manuel Cano y Cueto]], [[Miguel de Mañara]]ri buruzko elezaharrez arduratu zen ([[1873]]) eta horiei guztiei, oraindik gehiago gehitu behar zaizkie, garrantzi handia baitute: [[Maria Coronel]], [[Josefa Ugarte y Casanz]], [[Teodomiro Ramirez de Arellano]], [[Jose Maria Goizueta]] eta beste hainbat. Garai horretan bertan, [[XIX. mendea]]n, [[Agosti Xaho]] idazle zuberoarrak [[Aitor (euskal mitologia)|Aitorren]]ren elezaharra idatzi zuen. [[1914]]an, Sevilla, ikasketa folklorikoen gune garrantzitsua zen eta [[Arnold van Gennep]]ek idatzitako ''Elezaharren eraketa''ren itzulpena sustatu zuen. [[1953]]an, gertaera garrantzitsua izan zen [[Vicente Garcia de Diego]]k idatzitako ''Literatura unibertsalaren elezaharren [[antologia]]''ren agerpena, hasierako azterketa sakon eta zabal bat eginez eta lurraldez lurralde sailkatutako elezahar espainiar hoberenen aukeraketa batekin, baita beste herrialde batzuetakoak ere. Azterketa horiei egindako azken ekarpen garrantzitsua [[Julio Caro Baroja]]rena da, [[harizko literatura]]<nowiki/>z, ''Arketipo eta elezaharrei buruz'' ([[Bartzelona]] Circulo de Lectores, [[1989]]).
 
== Ikus, gainera ==
{{commonskat}}
 
* [[Testu tipologia|Testu-tipo]]
* [[Gartxot]]
* [[Makilakixki]]