Maroko: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Dexbot (eztabaida | ekarpenak)
t Removing Link FA template (handled by wikidata)
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
10. lerroa:
| estatuaren_mapa = Morocco and Western Sahara (orthographic projection).svg
| hizkuntzak = [[Arabiera]]<small><sup>1</sup></small>
| ereserkia = [[Hymne Cherifien|Hymne Chérifien]]
| hiriburua = [[Rabat]]
| hiriburuaren_koordenatuak = 34°02′ N 6°51′ W
| gobernu_mota = [[Monarkia konstituzional]]a
| tituluak = Erregea<br />Lehen ministroa
| izenak = [[Mohammed VI .a Marokokoa|Mohammed VI.a]]<br />[[Abdelilah Benkirane]]
| hiri_handienaren_izena = Casablanca
| azalera = 446.550<small><sup>2</sup></small>
42. lerroa:
<sup>2</sup>[[Mendebaldeko Sahara]] ez dago sartuta, nazioarteko zuzenbidearen ikuspegitik ez baita Marokoko lurraldea. Hala ere, mapan agertzen den bezala Marokoko Estatuak badu Mendebaldeko Sahararen gaineko kontrola, eta ''Hegoaldeko Probintziak'' deitzen dio.
}}
'''Maroko'''<ref name="Euskaltzaindia">{{erreferentzia|url=http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0038.pdf|egilea=[[Euskaltzaindia]]|izenburua=38. araua: Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak}}</ref> ({{lang-ar|المغرب}} ''{{transl|ar|al-Maġrib}}'', {{lang-ber|ⵍⵎⴰⵖⵔⵉⴱ}}<ref>{{erreferentzia |url=http://www.ircam.ma/amz/index.php |izenburua=Amazigerazko izena |egilea=Institut Royal de la Culture Amazighe}}</ref> {{transl|ber|''Lmaġrib''}}, {{lang-fr|Maroc}}), ofizialki '''Marokoko Erresuma''', [[Afrika]] ipar-mendebaldeko estatu [[monarkia|monarkikoa]] da. [[Ozeano Atlantikoa]]n kosta luzea du, [[Gibraltarko itsasarteitsasartea|Gibraltarko itsasartera]]ra iritsi eta [[Mediterraneoa]]n jarraitzen duena.
 
Hegoaldeko muga ez dago argi, [[Mendebaldeko Sahara]] baita, [[Espainia]]ren antzinako kolonia izandakoa eta [[1975]]tik Marokok okupatua eta administratua. [[Nazio BatuakBatuen Erakundea|Nazio Batuek]] ez dute okupazio hori onartuan, ez eta beste hainbat estatuk ere, nahiz eta ''de facto'' eskualdea Marokoren agintepean egon.
 
Hiriburua [[Rabat]] da (1.200.000 biztanle), baina hiri nagusia [[Casablanca]] da (3.344.300 biztanle).
52. lerroa:
[[Fitxategi:Modis morocco lrg.jpg|thumb|170px|left|Maroko satelite irudian]]
 
Marokoren ekialde eta hego-ekialdean [[Aljeria]]rekin du muga (1.559 km), hegoaldean [[Mendebaldeko Sahara]]rekin, mendebaldean [[Ozeano Atlantikoa]] eta iparraldean [[Mediterraneoa]] eta [[Espainia]]ren [[Ceuta|Zeuta]] (6 km) eta [[Melilla]] (10 km) autonomia hiriak.
 
[[Rif]] mendiek Mediterraneo ertzeko eskualdean daude, ipar-mendebaletik ipar-ekialdera. [[Atlasa|Atlas mendiak]] estatuaren bizkarrezurra dira, hego-mendebaldetik ipar-ekialdera zeharkatuz. Mendi garaiena ''Jebel Toubkal'' da (4.167 m). Estatuaren hego-mendebaldearen gehiengoa [[Sahara]] basamortuak hartzen du eta, horregatik, eskualdea ez da emankorra ezta oso populatua ere. Biztanle gehienak Atlas mendien iparraldean bizi dira.
 
==Historia==
K.a. 2000. urte inguruan [[berberiar]]rak sartu ziren Marokon, K.a. XII. mendean [[feniziarfenizia]]rekrrek merkataritzaguneak ezarri zituzten Mediterraneoko itsasaldean, eta K.a. V. mendean [[kartagotar]]rak Atlantiko aldean kokatu ziren. [[Kartago]] desegin ondoren berberiarrak erromatarren aliatu bilakatu ziren. K.o. 42. urtean [[Kaligula]]k Marokoko lurraldea Erromako inperioaren [[Mauritania]]ko probintziaren barnean ezarri zuen.
 
Erromatarren ondoren, bandaloak Iberiar Penintsulan barrena sartu ziren Marokon, eta erreinu bat sortu zuten han, gero [[534]]. urtean bizantziarrek suntsitu zutena. [[VII. mendea]]n arabiarrak ekialdetik sartu ziren eta [[Islam]]a ezarri zuten; berberiarrek aurre egin zieten arabiarrei eta erreinu independenteak sortu zituzten. [[XI. mendea]]n, Mauritaniako berberiarrek, almorabiarrek, Marokoko lurralde osoa konkistatu zuten eta [[Espainia]]raino hedatu zuten aginpidea. Handik mende batera, [[almohade dinastia|almohadeek]]ek beste inperio bat sortu zuten, XIII. mendean [[benimeriniar]]rek beretu zutena.
 
[[1415]]ean portugaldarrek merkataritza-gune bat sortu zuten [[Ceuta]]n (1580az gero Espainiaren mende geratu zena). 1497an Espainiako Errege-erregina Katolikoek [[Melilla]] konkistatu zuten. XVII. mendean alawi dinastiak, bere burua [[Mahoma]]ren ondorengotzat zuenak, hartu zuen aginpidea; dinastia horren ondorengoak dira gaur egungo agintariak. Alawiek aurre egin behar izan zieten Frantziako eta Espainiako gudarosteei. [[1830]]ean [[Frantzia]]k [[Aljeria]] hartu zuen; Marokoko sultanak Aljeriaren alde egin zuen, baina 1844an frantsesek garaitu zuten. 1859an, Ceutako mugak zirela eta, Maroko gerran sartu zen Espainiarekin; marokoarrak galtzaile atera ziren, eta alawi sultanerriak diru sari handia ordaindu behar izan zion Espainiari.
67. lerroa:
Espainiako Gerra Zibilean (1936-39) Marokoko gudaroste batzuk [[Francisco Franco]] espainiar militarraren alde borrokatu ziren penintsulan. [[Bigarren Mundu Gerra]]z gero abertzaletasunak gora egin zuen, eta [[1956]]ko martxoaren 2an Frantziako gobernuak Marokoren independentzia onartu zuen; Mohammed ibn Yusuf izendatu zuten errege, [[Mohammed V.a Marokokoa]] izenarekin. Urte berean, apirilean, Espainiak uko egin zien iparraldeko babes-guneei, eta [[1958]]an [[Sahara]]ko iparraldeari. Mohammed V.a 1961ean hil zenean, haren semea, [[Moulay Hassan]], izendatu zuten errege (Hasan II.a).
 
[[1975]]ean [[Hassan II.a Marokokoa|Hasan II.a Marokokoa]] erregeak 350.000 marokoar bidali zituen Espainiaren mende zegoen Saharara, lurralde hura Marokori zegokiolakoan, eta Espainia lurraldea uztera behartu zuen; hala, 1975eko Madrilgo hitzarmenean [[Mendebaldeko Sahara]] Marokoren eta Mauritaniaren mende geratzea onartu zen. 1976az geroztik, Sahararen independentzia aldarrikatzen eta [[Aljeria]] eta [[Libia]]ren laguntza duen [[Saharako Fronte Polisarioa]]ren kontrako gerran ari da Maroko. 1979an Marokok Mauritaniaren mendeko Saharako zatia hartu zuen. Harrezkero, [[Saharako gerra]] eta Estatu Batuetatik jasotzen duen laguntza dela eta, Marokoren eta Afrikako iparraldeko herrialdeen arteko harremanak nahasiak dira.
 
Saharako autodeterminazioari buruzko erreferenduma [[1992]]an egitea onartu zuen Marokok 1991n, baina erroldari buruzko eztabaida zela eta, erreferenduma atzeratzea erabaki zuen. 1988ko maiatzean, 12 urte tirabiraka ibili ondoren, Maroko eta Aljeria harremanetan hasi ziren berriro, [[Saudi Arabia]] eta [[Tunisia]]ren bitartekotzari esker. Harremanak eten izanaren arrazoia Saharako gerra izan zen. Izan ere, Aljeriak nazionalista sahararren alde egin zuen hasieratik. Harremanak berriro hasi ondoren, bi herrialdeak ados jarri ziren gaseoduktu bat egiteko [[Gibraltarko itsasartea]]n zehar Europaraino. Bi herrialdeak partaide dituen enpresa batek du gaseoduktutik 10-15 mila milioi metro kubiko gas garraiatzeko ardura.
81. lerroa:
1997ko irailean, Marokok eta [[Fronte Polisarioa]]k hitzarmen bat egin zuten Saharako auzia konpontzeko, eta lurraldearen estatutua (independentzia edo integrazioa) erabakitzeko erreferenduma egingo zela iragarri zen. 1997ko legegintzarako hauteskundeetan, oposizioko lau alderdi politikoren koalizioak Legebiltzarreko 325 aulkietatik 102 eskuratu zituen; gobernuaren aldeko koalizio eskuindarrak, berriz, 100 aulki eskuratu zituen, eta hauen aliatu zentristek, 97. [[1998]]ko otsailean, erregeak [[Abderrahman Youssoufi]] izendatu zuen Lehen Ministro.
 
Erregea 1999an hil zen, eta haren semeak –Mohammed VI.ak– hartu zuen kargua. [[Mohammed VI .a Marokokoa|Mohammed VI.a Marokokoak]]k hainbat erreforma sustatzen ari da, ekonomian nahiz politikan, baina oraindik oso mugatuta daude askatasun zibilak eta giza eskubideak urratzeagatik salaketa asko egin ohi dizkiote nazioarteko erakundeek, bereziki [[2003]]an [[Casablanca]]n juduen kontra izandako atentatuaz geroztik (20 lagun hil ziren atentatu hartan).
 
[[2014]]ko [[abuztuaren 14]]ean, hil egin zen Mustafa Meziani, 31 urteko preso [[marokoar]]ra, 72 egun gose greban igaro ostean. [[Fez]]eko Unibertsitatean ikasle islamisten eta ezkertiarren artean izandako istiluen harira atxilotu zuten, apirilaren amaieran, eta behin-behineko espetxealdian egon da ordutik; [[Marokoko Giza Eskubideen Elkartea]]k preso politikotzat jotzen zuen<ref>[http://www.berria.eus/paperekoa/5201924/011/004/2014-08-15/72.htm «72»], ''Berria'', 2014-08-15</ref>.
89. lerroa:
== Banaketa administratiboa ==
{{sakontzeko|Marokoren banaketa administratiboa}}
[[1997]]an eginiko deszentralizazio prozesua dela eta Marokok 16 eskualde sortu zituen. Euretariko bakoitzean [[vali (Islam)|wali]] batek agintzen du, erregeak zuzenean hautatua.
 
{|
|
# [[Chaoia-Oardigha|Chaouia-Ouardigha]]
# [[Dukala-Abda|Doukkala-Abda]]
# [[Fez-Bulemane|Fes-Boulemane]]
# [[Gharb-Chrarda-Beni Hssen]]
# [[Casablanca Handia]]
113. lerroa:
|}
 
6,7 eta 11 zenbakidun probintziak [[Mendebaldeko Sahara]]ko probintziak dira, baina [[Maroko]]k administratzen ditu ''de facto''. [[NBENazio Batuen Erakundea|NBEk]]k urteak daramatza Mendebaldeko Saharan autodeterminazio erreferendum bat egiteko aukera aztertzen.
 
==Biztanleak==