«Alemaniaren birbateratzea»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robota: Birzuzenketak konpontzen
t (Robota: Birzuzenketak konpontzen)
[[Fitxategi:Thefalloftheberlinwall1989.JPG|thumb|right|250px|Jendetza Berlingo Harresiaren gainean.]]
'''Alemaniaren birbateratzea''' ([[alemanieraaleman]]zieraz ''Deutsche Wiedervereinigung'') [[1990]]eko [[urriaren 3]]an [[Alemaniako Errepublika Demokratikoa]]k ([[Alemaniako Errepublika Demokratikoa|Ekialdeko Alemania]] ere deitua) [[Alemania|Alemaniako Errepublika FederalaFederalarekin]]rekin ([[Mendebaldeko Alemania]] ere deitua) bat egiteari deritzo.
 
Alemaniako birbateratzearen prozesua [[1989]]ko udan hasi zen. Izan ere, [[Hungaria]]k erabaki zuen [[Mendebaldeko Europa|mendebaldearekiko]] muga irekitzea ([[abuztuaren 23]]an). Horren ondorioz, ekialdeko alemaniar andanak herrialdea utzi zuten Mendebaldeko Alemaniara joateko Hungaria zeharkatuz.
Horrek eragin zuen krisi politikoak lehendabiziko hauteskunde libreak ekarri zituen Ekialdeko Alemanian, [[1990]]eko [[martxoaren 18]]an. Horren ondoren, bi gobernu alemaniarren arteko negoziazioak hasi ziren, herrialdea okupatu zuten lau botereekin batera, eta "[[Bi gehi lauko ituna]]" (Azken Erabakiaren Ituna Alemaniari Dagokionez) sinatu zen. Horrela, alemaniar estatuari burujabetza osoa eman zitzaion, aurreko bi estatuek zenbait muga izan baitzuten [[Bigarren Mundu Gerra]]n estatu okupatua izateagatik.
 
Alemania birbatua, [[Berlin]] hiriburu birbatua ere zuela, Europar Erkidegoko eta gero [[Europar BatasunBatasuna|Europar Batasuneko]]eko kidea eta [[NATOIpar Atlantikoko Itunaren Erakundea|NATOkoa]]koa ere bada.
 
== Aurrekariak ==
[[Fitxategi:Deutschland Besatzungszonen 1945.svg|thumb|Okupatutako Alemania, 1945]]
[[Bigarren Mundu Gerra]]ren ondoren, [[Alemania]] lau zatitan banandu zen botere irabazleen artean ([[Frantzia]], [[Erresuma Batua]], [[Ameriketako Estatu Batuak|AEB]] eta [[Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna|SESB]]). [[Berlin]], hiriburu ohia eta [[Bigarren Mundu Gerrako aliatuak|aliatuen]] Kontrol Kontseiluaren kokalekua, ere banandu zen lautan. Estatu okupatzaileen lehenengo asmoa [[1947]]ko mugetako Alemania gobernatzea bazen ere, [[Gerra HotzHotza|Gerra Hotzeko]]eko tirabiren eraginez eremu frantziarra, britainiarra eta estatu batuarra ([[mendebaldeko Berlin]]ekin batera) batu ziren eta [[1949]]an [[Alemania|Alemaniako Errepublika FederalFederala]]a sortu zen. Eremu sobietarrak (eta [[ekialdeko Berlin]]) [[Alemaniako Errepublika Demokratikoa]] osatu zuen urte berean. Horretaz gain, [[Jaltako Batzarra|Yaltako konferentziakonferentziaren]]ren ondorioz ([[1945]]eko otsailean) [[Ekialdeko Pomerania]], [[Silesia]] eta [[Ekialdeko Prusia]]ren hegoaldeko erdia [[Polonia]]k bereganatu zituen, eta Ekialdeko Prusiaren iparraldea ([[Kaliningrad]]ekin batera) [[Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna|Sobietar Batasunak]]k (egun [[Errusia]]rena da).
 
Alemania birbateratzeko estreinako proposamena [[Iosif Stalin]]ek egin zuen [[1952]]an, [[Austria]]rako geroago erabiliko ziren antzeko baldintzetan ([[Stalinen Oharra]]). Beharrezkoa zen Alemania neutrala eratzea, [[Oder]]-[[Neisse]] ibaietan muga zuela, eta aliatuen tropa guztiak hurrengo urterako aterata. [[Konrad Adenauer]] buru zuen Mendebaldeko Alemaniaren gobernuak Europako mendebaldeari begirago zegoen batasuna hobesten zuen, eta eskatu zuen Alemania osoan hauteskunde ikuskatuak egin ondoren negoziatu behar zela batasuna. Baldintza hau arbuiatu zuten sobietarrek, baina Stalinek berriro beste proposamen bat luzatu zuen: [[1937]]ko [[abenduaren 31]]ko muga zaharretara itzultzekoa zen Alemania [[Varsoviako ItunItuna|Varsoviako Itunpean]]pean jarriz gero.
 
Alemaniako Errepublika Federala herrialde [[kapitalismo|kapitalista]] gisa garatu zen, "gizarte merkatuko ekonomia" eta gobernu parlamentuduna eta demokratikoa zeuzkala. [[1950eko hamarkada]]n hasitako hazkundea 30 urtean luzatu zen (''wirtschaftswunder'' edo [[Alemaniako mirari ekonomikoa]]). Mugaz bestaldean, Alemaniako Errepublika Demokratikoan hauteskunderik gabeko gobernua osatu zen, ekonomia planifikatua zuela. [[Ekialdeko Europa|Ekialdeko]] estaturik aberatsena eta aurreratuena bazen ere, mendebaldeko askatasun politikoak eta oparotasun ekonomikoa ez zeuzkaten, eta ekialdeko alemaniar ugarik alde egin zuten mendebaldeko Berlinera. Hori zela eta, Ekialdeko Alemaniak mugetako sistema gogortu zuen, tartean [[Berlingo harresia|Berlingo Harresia]] eraikiz.
 
Hastapenean Mendebaldeko Alemaniak eta [[NATOIpar Atlantikoko Itunaren Erakundea|NATOko]]ko aliatuek ez zituzten Ekialdeko Alemania zein Polonia onartu. Bi alemanien arteko hartu-emanak sorgorturik geratu ziren harik eta [[1970eko hamarkada]]n mendebaldeko kantziler [[Willy Brandt]]-ek Ekialdeko Alemaniarantz hurbiltzeko politikari ekin zion arte ([[Ostpolitik]]).
 
== Banantzearen amaiera ==
[[1980]]ko hamarkadan bi alemaniaren batasuna urrun ikusten bazen ere, [[1985]]etik aurrera [[Mikhail Gorbatxov]]en eskutik [[Sobietar BatasunErrepublika Sozialisten Batasuna|Sobietar Batasunean]]ean gertatu ziren aldaketak [[Europa]]ko herrialde [[komunismo|komunisten]] zehar hedatu ziren eta batasunaren itxaropenari aukera berria eman zitzaion.
 
Izan ere, [[1989]]ko abuztuan, [[Hungaria]]k [[Austria]]rekiko mugan ezarritako baldintzak laxatu zituen, eta irailean 13.000 lagunek baino gehiagok utzi zuten Ekialdeko Alemania Hungariako mugak zeharkatuz. Ekialdeko erregimenaren aurkako manifestaldi jendetsuak 1989ko bukaera aldean hasi ziren. Oposizio zibil horren aurrean, [[Erich Honecker]] ekialdeko buruak dimisioa aurkeztu zuen [[urriaren 18]]an. Gobernuaren kabinetak [[azaroaren 7]]an dimititu zuen.
 
[[1989]]ko [[azaroaren 9]]an, ekialdeko gobernu berriak hiritarrek bidaiatzeko zeuzkaten mugak arinduko zituelako zurrumurrua zabaldu zen. Hori zela eta, [[Berlingo Harresiaharresia|Berlingo Harresiaren]]ren aurrean milaka lagun bildu ziren, eta zaindariek ateak ireki behar izan zituzten joan-etorria uzteko. Egoera horrek adoretuta, bi aldeetako alemaniarrek ekin zioten harresia eraitseari zenbait tokitan. Horiek horrela, ekialdeko erregimena eta bi alemanien batasuna heldu ziren azkenean. Kondairak dio [[1989]]ko [[azaroaren 10]]eko goizean bertan —Berlingo Harresiko kontrolguneak ireki eta hamar ordu eskas pasatuta— hasi zirela [[Frankfurt am Main|Frankfurt]] eta [[Munich]]eko banku eta korporazioetako bulegoetan ekialdean gauzatu beharreko estrategiak taxutzen<ref name=aa>Danel Agirre, [http://www.berria.eus/paperekoa/2512/005/001/2014-11-02/alemaniako_200_enpresa_handienetatik_bat_ere_ez.htm «Alemaniako 200 enpresa handienetatik bat ere ez»], ''Berria'', 2014-11-02</ref>.
 
[[1990]]eko [[martxoaren 18]]an, Ekialdeko Alemanian hauteskunde askeak egin ziren, herrialde komunista batean egiten ziren lehenak, estatuaren amaiera negoziatuko zuen gobernua osatzeko asmotan. [[Lothar de Maizière]] ministroburua zela, [[Mendebaldeko Alemania]], [[Erresuma Batua]], [[Frantzia]], [[Ameriketako Estatu Batuak|AEB]] eta [[SobietSobietar Errepublika Sozialisten Batasuna|Sobiet Batasunarekin]]rekin negoziatu zen birbateratzea. Ekialdeko Alemaniak Mendebaldekoarekin bat egitean [[NATOIpar Atlantikoko Itunaren Erakundea|NATOn]]n sartzekoa bazen ere, SESBk hitzartu zuen NATOren tropak ez zirela Ekialdeko Alemanian sartuko.
 
[[Fitxategi:EinigungsvertragBRD-DDR.JPG|thumb|300px|Batasunaren Ituna (''Einigungsvertrag'')]]
Alemania batzear zegoela [[Helmut Kohl]] kantziler federalak [[dibisa]] parekotasuna eskaini zion [[Hans Modrow]]i, mugaz bestaldeko bitarteko buruzagiari. Ekialdeko aurreztaileentzat —etxean diru asko zuten batzuek, inbertsio pribaturik ezin baitzuten egin— oso opari eskuzabala zirudien. Kohlek immigrazioa saihestu nahi zuen. Errepublika Demokratikoak babestutako enpresek, aurrezki gabe, [[kapitalismo]] garesti batera inongo babesik gabe jauzi egin behar izan zuten, ordea<ref>[http://www.berria.eus/paperekoa/2507/005/423432/2014-11-02/zure_marko_bat_nire_marko_baten_truke_bi_ahoko_ezpata.htm «Zure marko bat nire marko baten truke: bi ahoko ezpata»], ''Berria'', 2014-11-02</ref>.
 
Ofizialki, [[1990]]eko [[urriaren 3]]an batu zen Alemania, data horretan Ekialdeko Alemaniako bost estatuek ([[Brandenburgo|Brandenburg]], [[Mecklenburg-Aurrepomerania|Mecklenburg-Mendebaldeko Pomerania]], [[Saxonia]], [[Saxonia-Anhalt]] eta [[Turingia]]) Alemaniako Errepublika Federalarekin egin baitzuten bat. Batzeko prozesua erraztearren, aldaketa batuk egin dira Alemaniako oinarrizko legean edo konstituzioan. [[1990]]eko [[azaroaren 14]]an, Alemaniako gobernuak [[Polonia]]koarekin hitzartu zuen bien arteko muga [[Oder]]-[[Neisse]] ibaietan behin betiko finkaturik daudela, hortaz, [[Silesia]], [[Ekialdeko Pomerania]], [[Gdańsk|Danzig]] eta [[Ekialdeko Prusia]] poloniartzat hartuz. Hurrengo hilabetean [[1933]]z geroztik Alemania osoko estatuetan egin ziren lehenengo hauteskundeak. [[Helmut Kohl]]en koalizio gobernua atera zen irabazle.
 
== Alemania bateratua Helmut Kohlen arabera ==
"1990eko urriaren 3an Alemaniako batasuna berregitean ez da Estatu berria jaio, bost Estatu [[federalismo|federal]] berri eta Berlinen ekialdea Alemaniako Errepublika Federalean sartu dira. Horrela, AEFren bidea hamarkadetan zehar gidatu duten oinarrizko erabakien jarraipena, hau da, azken batean, berriz elkartzea posible egin duten erabakien jarraipena, ziurtatu da: barruan, Zuzenbideko Estatu [[DemokratikoDemokrazia|Demokratikoa]]a eta merkatuko [[ekonomia]]ren ordena ekonomiko eta soziala aitortzea; eta kanpora begira, Mendebaldeko herri askeen elkartean sartzea."
 
Helmut Kohl, "Ez da Estatu berri bat jaio" [[ABC (argipena)|ABC]], 1990eko abenduak 2. Euskaratuta.
 
== Birbateratzearen ondorioak ==
===Ekonomia===
Birbateratzea oso zama astuna izan da Alemaniako ekonomiarentzat, eta hurrengo urteetako garapen ekonomikoa bridatu du. Berlingo Unibertsitate Askearen arabera, 1.5 bilioi euro baina handiagoa izan da birbateratzearen kostu ekonomikoa. Izan ere, bi herrialdeetako moneta zio politikoengatik (isla ekonomikorik izan gabe) parekatzean, ekialdeko industrien lehiakortasuna amildu egin da<ref>[http://www.dw-world.de/dw/article/0,2144,2192882,00.html Alemania: de la reunificación a la globalización]</ref>
. Izan ere, Ekialdeko Alemaniako egitura ekonomikoa [[merkatu -ekonomia|merkatu ekonomiaren]]ren azpian jartzean, Estatuaren 14.000 enpresa eta kooperatiba (antzinako herrialdearen ekonomiaren %80) pribatizatu ziren, mendebaldeko ''Treuhandanstalt'' erakundearen ikuskapenean. Sistema berriaren betekizunak direla eta, enpresa ugari desagertu dira, errentagarri suertatzen ez baitziren. Ekialdeko Alemaniaren zorra [[1994]]an funts berezi batera igaro zen, ekialdeko estatuen eta estatu federalean erdibana ordaintzeko. Pribatizazioak erabili izan dira zorra hau kitatzeko.
 
Horren ondorioz, ekialdea industriagabetu da, eta langabeziaren tasa %20ren inguruan mugitzen da. Birbateratzez geroztik, ekialdeko milaka langile migratu dira Mendebaldeko Alemaniara lan bila. Horrek populazio galera garrantzitsua eragin du ekialdean, batik bat prestakuntza handiko lanetarako.
 
[[1990]]ean, oraindik nabarmena zen bi herrialde zirenen buruko barne produktu gordinaren arteko aldea: 9.400 euro, 22.000ren parean. [[2013]]. urteko datu ofizialen arabera, txukuntze aldera egin dute zenbakiek: 24.300 eta 34.100. [[Per capita errenta]]ren zifrak are hobeak dira: 17.700 eurokoa da ekialdean, mendebaldekoaren %84koa. Batez beste eskualde merkeagoa izatearen efektua deskontatuta, Errepublika Demokratiko izanikoan dauden [[landeralemaniaren banaketa administratiboa|landerretako]]retako biztanleen erosteko ahalmena Errepublika Federala zeneko landerren %89koa da<ref name=aa></ref>.
 
===Neonaziak Ekialdeko Alemanian===
Ekialdeko Alemania azken hamarkadan ezustean hartu duen fenomenoa izan da neonazioena. Neonaziak indar erakustaldiak egiten hasi dira, [[Mecklenburg]], [[Brandenburgon]] eta [[Saxonia]]n batez ere. [[NPD]] ultraeskuineko alderdiak, esaterako, bost eserleku ditu egun Mecklenburgeko parlamentuan (iparraldea). [[2014]]ean, neo[[nazinazionalsozialismo|naziek]]ek etengabe eraso diete [[Siria]]tik eta beste herrialde batzuetatik iristen diren [[errefuxiatuiheslari|errefuxiatuen]]en aterpetxeei. Azken burutazioa Alemania osoan «terrorismo salafistaren» aurkako manifestazioak antolatzea izan da. [[2014]]ko [[urriaren 26]]an, dozenaka zauritu eta atxilotu izan ziren [[Kolonia (argipena)|Koloniako]]ko martxa batean. [[Berlingo harresia|Berlingo Harresia]] erori zela 25 urte igaro dzrela ospatuko zen egunean ([[2014]]ean), ekialdeko ultraeskuineko taldeek iragarri zuten [[Reichsta]]en pareko zelaigunean bilduko zirela<ref name=aa></ref>.
 
===Garraioa===
[[TrenaTren]]riari dagokionez, estatu federalak %100aren jabetza daukan [[Deutsche Bahn]] izeneko enpresa sortu da lehengo mendebaldeko Deutsche Bundesbahn eta ekialdeko Deutsche Reichsbahn enpresak batzeko. [[Hegazkin]] konpainiekin, berriz, mendebaldeko [[Lufthansa]] baino ez dago orain, ekialdeko Interflug enpresa [[1991]]n desagertu baitzen.
 
===Armada===
 
===Kirola===
Kirolari dagokionez, ekialdeko federazioak desagertu ziren, eta taldeak mendebaldeko txapelketan sartu ziren. [[Futbol]]ean, adibidez, ekialdeko azken txapelketaren lehenengo biak ([[F.C. Hansa Rostock|Hansa Rostock]] eta [[Dynamo Dresde]]) [[Bundesliga]]ren lehenengo mailan kokatu ziren (1991/1992 denboraldian 20 talde ziren), eta hirugarrenetik zortzigarrenera bigarren mailan (VfB Leipzig, Chemnitzer FC, FC Carl Zeiss Iéna, FC Rot-Weiss Erfurt , Hallescher FC eta BSV Stahl Brandenburg).
 
==Birbateratzeari buruzko iritzia==
252.705

edits