Aldizkari: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Assar (eztabaida | ekarpenak)
t AssarBot (eztabaida) wikilariaren 4745456 berrikuspena desegin da
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
3. lerroa:
'''Aldizkaria''' maiztasun finkoa duen [[argitalpen]] idatzia da, eta argitaratze-maiztasun horren arabera hartzen du izen zehatzagoa: '''astekaria''', '''hilabetekaria''', '''bihilabetekaria''', '''hiruhilabetekaria''' edo '''urtekaria''', adibidez. Magazinak gai multzo zabala jorratzen duten aldizkariak dira, irudiekin eta [[dibulgazio]]rako. Gai zehatzak lantzen dituzten '''aldizkari berezituak''' ere badira. [[Egunkari]]ak bezala, aldizkariak kiosko eta liburu-dendetan saltzen dira paperean, eta [[Internet]]ez edizio digitalean.
 
Informazio orokorra eskain dezake edo gai edo espezialitate bati buruzkoa izan: [[kirolakirol]]kak, [[ekonomia]], [[natura]], [[zientzia]]k, jantziak, [[literatura]] eta abar.
 
== Euskal Herrian ==
12. lerroa:
Espezializatutakoen artean, ordea, ''[[Elhuyar zientzia eta teknologia]]'', ''[[Entzun!]]'' (musika), ''[[Bertsolari (aldizkaria)|Bertsolari]]'' eta ''[[Ostiela!]]'' (umorea).
 
Bestela, tokian tokiko aldizkari ugari daude kalean, [[Euskaltzaleen Topagunea|Topaguneak]]k koordinatutakoak.
 
== Munduan ==
50. lerroa:
[[Fitxategi:Dialogues Basques. Iturriaga, Uriarte, Duvoisin, Inchauspe. 1857.png|800px]]
 
''Le Réveil Basque'' Pauen zegoen talde errepublikazale batek bultzatu zuen. Elebiduna zen –frantsesez eta euskaraz idazten zuten– eta astero kaleratzen zen. 1886an plazaratu zen lehen alea eta sortzailea [[Martial Berdoly|Martial Henri Berdoly]] politikaria izan zen. Helburua nekazarien botoa eskuratzea zen eta, bertako orrialdeetan adierazten zenez behin eta berriro, [[errepublika]] aldarrikatzen zuten, erlijioaren eta euskalduntasunaren etsai izan gabe. Mezu politikoaz gainera, nekazaritzari buruzkoak eta berri laburrak ere bazetozen, guztiak [[behe-nafarrera]]z eta zubereraz. 1894an kaleratu zen azkeneko aldiz.
 
Errepublikazaleen aldizkariari aurre egitearren, [[1887]]an, Baionan, ''Eskualduna'' –''Escualduna'' hasieran, ''Eskualdun ona'' tartean– astekaria argitaratu zen. [[Louis Etxeberri]] politikariak sortu zuen eta xurien proiektu horrek etsaienak baino askoz gehiago iraun zuen, [[1944]]an kaleratu baitzen azken alea. ''Eskualduna''ren eragina handia izan zen Iparraldean, laborariengan bereziki, pentsamolde bat finkatu zuelako. Hasieran frantsesez eta euskaraz agertzen bazen ere, euskararen presentzia % 90 izatera iritsi zen, [[nafar-lapurtera|lapurtera]] eta behe-nafarrera erabiliz. [[Arnaud Pochelou]] izan zen lehen zuzendaria baina [[Jean Hiriart-Urruti]]rekin, bigarrenarekin alegia, lortu zuen astekariak gailurra jotzea: 10.000 irakurle. [[Lapurdi]], [[Nafarroa Beherea]] eta [[Zuberoa]]ko herri gehienetako berriak biltzen zituen, eta Euskal Herriko albisteak ez ezik bestelakoak ere zabaltzen zituen, ideologia bertsuko ''Le Courrier de Bayonne'' egunkaritik jasotakoak gehienak. Fedea eta nekazaritza –''Laborarier'' zen bizitza osoan iraun zuen atalaren izena– izan ziren astekariaren bi ardatz nagusiak.
 
Iparraldeko zein Hegoaldeko euskaldun asko, bestalde, Ameriketara joan ziren [[XIX. mendemendea]]arenren erdialdean. Han euskaldunen topagune garrantzitsu batzuk sortu zituzten, euskal nortasuna gordetzearren, eta [[Montevideo]]n, [[Argentina]]n, [[Kuba]]n edo [[Ameriketako Estatu Batuak|Estatu BatuBatuetan]]etan gune indartsuak eratu ziren. Haien helburuetako bat hizkuntza ez galtzea zen, eta, horretarako, besteak beste, euskarazko aldizkariak argitaratzeari ere ekin zioten.
 
[[1878]]an, Argentinan, ''Laurac Bat'' argitaratu zen, euskaraz oso gutxi zekarrelarik. [[Buenos Aires]]en, [[1893]]an, ''La Baskonia'' kaleratu zen, euskararen agerpena zertxobait handiagoa zela. Euskara hutsez Estatu Batuetan azaldu zen lehenengo aldizkaria. Iparraldeko euskaldunen eskutik ''Escualdun Gazeta'' plazaratu zen [[1885]]ean eta ''California-ko Eskual Herria'' [[1893]]an, biak [[Los Angeles]] en inprimatuta. Ondoren beste zenbait aldizkari argitaratu zen, beti testu batzuk euskaraz idatzita: Argentinan ''La Euskaria'', ''Euzkotarra'', ''Nación Vasca'', [[Mexiko]]n ''Euzkotarra'', [[Uruguai]]n ''Euskal Herria'', Estatu Batuetan ''Aberri''.
 
Hegoaldeari begira, 1878an, [[Iruñea]]n, [[Arturo Kanpion]]ek zuzenduriko ''Revista Euskara'' urtekaria kaleratu zen. Kultura alorrean lan handia egin zuen. Haren helburua «gordetzea, galtzera utzi gabe, ta edatzea aldaiteken guzian euskarazco mintzairoa» zen. Ildo beretik, [[1880]]an, [[Jose Manterola]]k ''Euskal Erria'' literatur hamabostekaria argitaratu zuen Donostian. Gaztelaniaz eta euskaraz idazten bazuten ere, tarteka frantsesa ere erabiltzen zen. Maila zientifikora, bestalde, igo zuen euskara [[Julio Urkixo|Julio de UrquijoUrquijok]]k, [[1907]]an [[Paris]]en eta ondoren Donostian ''[[Eusko Ikaskuntzen Nazioarteko Aldizkaria|Revista Internacional de los Estudios Vascos]]'' (RIEV) aldizkaria plazaratu zuenean. Urquijok aitzindari bat izan zuen, [[Alemania]]n –[[Berlin]]en– 1889tik argitaratzen zen ''Euskara'' filologia-aldizkaria. Han, euskarari buruz Europako filologo garrantzitsuenek egindako lanak zeuden, eta Urquijok espiritu harekin jarraitu nahi izan zuen, RIEVen gaztelania, frantsesa, euskara, alemana, ingelesa, portugesa edota arabiera irakur zitekeela.
 
=== XX. mendea ===
==== Gerra zibilaren aurreko kazetaritza ====
[[1908]]an, [[Gregorio MujikaMuxika|Gregorio Mujikaren]]ren zuzendaritzapean, ''Euskal Esnalea'' aldizkaria argitaratu zen Tolosan, izen bereko elkarteak bultzatuta. Euskararen aldeko euskaltzaleak bildu nahi izan zituen eta erakunde ireki bat antolatu. Aldizkariak hainbat atal jorratzen zituen: hizkuntza, erlijioa, historia, irakurgaiak, ipuinak, berriak, etab. [[1911]]tik aurrera ''Euskalerriaren alde''ren euskarazko gehigarria izan zen.
 
Kazetaritza politikoak ere bere esparrua eratu zuen, batik bat [[SabinoSabin Arana|Sabino Aranaren]]ren eskutik. [[1893]]an ''[[Bizkaitarra (aldizkaria)|Bizkaitarra]]'' aldizkaria argitaratu zuen «Jaun-Goikua eta Lagi-Zarra» goiburuarekin.
 
Bi urte iraun zuen eta, [[1895]]ean, ''[[Baserritarra]]'' astekariak bete zuen aurrekoaren lekua. Euskarari buruzko pentsamolde abertzalea erakusten zuen: «Euskereari eutsi egixube zeuen Abenda ta odolaren izkerea dalako». Aranak euskararen berpiztea abertzaletasunaren sorrerarekin lotzen zuen, eta bere ideologiak ez zuen etenik izan: ''La Patria'' ([[1901]]-[[1903]]), ''Patria'' (1903- [[1906]]), ''Aberri'' (1906-[[1908]]) eta ''Aberrija'' (1908). Bestalde, lurralde bakoitzean aldizkari [[abertzaletasun|abertzale]] bana argitaratu zuen: [[Gipuzkoa]]n ''Gipuzkoarra'', [[1907]]an; ''Bizkaitarra'' [[Bizkaia]]n, [[1909]]an; [[Araba]]n, ''Arabarra'' sortu zen [[1912]]an eta [[Nafarroa]]ko ''Napartarra'' [[1911]]n agertu zen –haren jarraitzaileak ''La Voz de Navarra'' eta ''Amayur'' izan ziren–. Lau orrialdeko astekariak izaten ziren, eta euskarak % 10 betetzen zuen. Lau lurraldeetako aldizkari haien ondoren, eta abertzaletasunaren gorakada nabarmena zenez, [[Euzko Alderdi Jeltzalea]]k egunkari bat argitaratzea erabaki zuen: ''[[Euzkadi (egunkaria)|Euzkadi]]''. [[1913]]an kaleratu zen lehen zenbakia, Bilbon, eta 10.000 ale saltzera iritsi zen garairik onenean. [[EbaristoEvaristo Bustintza|Ebaristo Bustintza ''Kirikiño'']] izan zen euskarazko atalaren zuzendaria eta Aranaren hizkuntza-eredua erabili zuen. [[1915]]ean, euskarak bi atal betetzen zituen, «Egunekoa» eta «Euzko Abendaren Elez» izenekoak.
 
Aldizkari politiko-kulturalak ere agertu ziren. [[1907]]an, esaterako, Bilbon, ''JEL'' hamabostekaria kaleratu zen eta [[1916]]an, ''[[Euzko Deya]]'' sortu zen, Bilbon hau ere. Euskara soilik erabiltzen zuen, eta bertan lehen [[komiki]] sorta kaleratu zen, ''Teles eta Niko''.
 
Abertzaletasunaren inguruan, aipatutakoez gainera, [[foru]]en alde lan egin zutenen artean ''Euskalerria'' elkartea aurkitzen zen. Elkarte horrek, [[1896]]an, ''Euskalduna'' izeneko astekaria kaleratu zuen Bilbon. Bertan [[Telesforo Aranzadi|Aranzadik]], [[Felipe Arrese Beitia|Arrese Beitiak]] eta aurrerantzean garrantzi handia izango zuen [[ResurrecciónResurreccion Maria Azkue|Resurrección Maria Azkuek]]k idatzi zuten. Azkuek, Aranaren hizkuntza-eredutik gero eta urrutiago, ''[[Euskalzale]]'' aldizkari ezaguna argitaratu zuen [[1897]]an. Euskara hutsean idatzita zegoen, eta lehen aldizkari modernoa izan zen. Kultura eta informazioa, iritziak, ipuinak, olerkiak, testu zaharrak… agertzen ziren, irudi eta argazkiz hornituta. Idazle askoren laguntza lortu zuen: [[Karmelo Etxegarai]], [[Urruzuno]], [[Edward Spencer Dodgson|Dodgson]], [[Baleriano Mokoroa|Mokoroa]], [[Txomin Agirre]], etab. [[1900]]ean desagertu zen, gobernadoreak ezarritako baldintzak onartu nahi izan ez zituelako Azkuek. Hala ere, [[1902]]an, Azkuek berak eraginda, ''Ibaizabal'' euskara hutsezko astekaria kaleratu zen Bilbon.
 
''Ibaizabal''ek ''Euskalzale''ren jarraitzaile izan nahi zuen, baina bazen alderik bien artean: [[Evaristo Bustintza|Ebaristo Bustintza]] zuzendariaren aholkuz, euskara errazago bat erabili zen, ahalik eta jende gehienak irakur zezan, gipuzkera eta bizkaiera euskalkiez baliatu ziren, Azkueren gipuzkera osotua paperetara eraman gabe, ez zen irudirik agertzen, etab. Azken batean, kazetaritza-eredu bati hasiera eman zion, zenbaitetan ondorengo ''Argia'' aldizkariak jarraituko zuena.
 
Erlijioak eta nekazaritzak, bestalde, bazuten berriak euskaraz –gutxi edo gehiago– zabaltzeko biderik. Iparraldean ''San Frances Terziaren Hilabethekaria'' ([[1911]]) eta ''San Francesen Deia'' ([[1912]]) agertu ziren. Hegoaldean ''Irugarrengo Prantzisko’tarra'' ([[1913]]), ''Irugarrengoen Irakaslea'' ([[1917]]) eta ''Aranzazu'' ([[1921]]) hilabetekariak kaleratu ziren. Haiekin batera, ''Jaungoiko-Zale'' (1912) eta ''Zeruko Argia'' ([[1919]]) ezagunak argitara eman ziren. Nekazaritzari zegokionez, berriz, Gipuzkoan ''Gipuzkoako Nekazaritza'' ([[1903]]) eta ''Baserritarra'' ([[1904]]) kaleratu ziren, Bizkaian ''Bizkai-Aldundijaren Abeluin-Baso-Ingurtija'' (1919) plazaratu zen bezala.
78. lerroa:
[[1920ko hamarkada|1920ko]] eta [[1930eko hamarkada|1930eko hamarkadetan]] euskarazko kazetaritza, informazioari dagokionez bereziki, gailurrera iritsi zen. Euskara erabiltzen zuten zortzi aldizkari zeuden 1919an, zazpi 1921 eta 1930ean, bost 1931n eta bederatzi 1932an. 1918an [[Eusko Ikaskuntza]] sortu zen, eta bere gain hartu zituen hiru aldizkari: Eusko Ikaskuntzaren ''Deia'', ''Anuario de Eusko Folklore'' eta lehenagoko ''RIEV''. Eusko Ikaskuntzaren eskutik, bestalde, sortu zen [[Euskaltzaindia]], 1919an. Azkue izan zen lehenengo lehendakaria eta ''Euskera'' zen erakundearen aldizkaria, [[Pierre Lhande]]k zuzendua. Lanak euskaraz ez ezik, gaztelaniaz eta frantsesez ere argitaratzen ziren. Hasiera batean Donostian plazaratzen bazen ere, geroago Bilbon izan zuen egoitza. Euskaltzaindiari lotuta ere, ''Euskaltzaindiaren Laguntzalleak Deia'' aldizkaria agertu zen 1934an, ardatza euskararen irakaskuntza zelarik.
 
Gerra aurreko kazetaritzan, hala ere, aldizkaririk iraunkorrena –eta eraginkorrena, agian– ''[[Argia (1921-1936)|Argia]]'' izan zen. ''Argia'' Azkueren ''Euskalzale'' eta ''Ibaizabal'' aldizkariek jorratutako bideetatik abiatu zen, eta Iparraldeko ''Eskualduna'' zuen ereduetako bat. [[1921]]ean argitaratu zen lehen alea, Donostian, eta [[Espainiako Gerra Zibila Euskal Herrian|Gerra Zibilak]] eman zion amaiera. ''Argia''ren helburuak, hasiera batean, euskara suspertzea, nekazaritzaz arduratzea eta fedea eta kristautasuna mantentzea ziren. Egutegi bat kaleratzen zuten, ''Argia’ren Egutegia'' izenekoa, eta umeentzat ere komiki bat agertu zen [[1927]]an, ''Txistu''. Idazle askok hartu zuen parte ''Argia''n –[[AitzolJose Ariztimuño|Aitzolek]]ek, [[Xabier Lizardi|Lizardik]]k, [[Manuel Irujo|Irujok]], [[Jesus Maria Leizaola|Leizaolak]], etab.– eta hamar orrialde izatera iritsi zen, argazki ugariz beteta. ''Argia''koen egitasmoetako bat, dena den, euskara hutsezko egunkari bat kaleratzea zen, baina urte batzuk igaro behar izan zuten amets hura bete ahal izateko.
 
Aldizkari informatiboetan, prentsa abertzaleak bi aldizkari garrantzitsu argitaratzen zituen: ''[[Euzkadi (egunkaria)|Euzkadi]]'' (1913) eta ''Euzko'' ([[1932]]). ''Euzkadi'' gaztelaniaz eta euskaraz kaleratzen zen, eta euskarazko atalak [[Orixe]] eta [[Lauaxeta]]ren esku egon ziren. ''Euzko'' euskara hutsez plazaratzen zen astekaria izan zen, eta, nolabait esan, jeltzaleek euskarazko egunkaria sortzeko egin zuten lehen saiakera. Hizkuntza-eredua aranatarra zen, [[neologismo]]z betetako bizkaiera. Iparraldean, jeltzaleen ideologiatik gertu, ''Aintzina'' aldizkari elebiduna sortu zen [[1934]]an, [[Piarres Lafitte]]ren eskutik. Lafittek berak, bestalde, zuzendu zuen 1944an agertu zen ''[[Herria]]'' astekaria –ez nahastu 1921ean [[Jean Barbier]] kazetariak sortutako ''Gure Herria'' kultura aldizkariarekin–, ''Eskualduna'' urte hartan bertan itxiarazi baitzuten.
 
Euskararen alorrean lan egiten zutenen ahaleginak, bada, norabide berean zihoazen. Gauzatu nahi zen helburua euskarazko egunkari bat argitaratzea zen. Eta egoera ezin larriagoan gertatu zen hura, gerra zibila piztu zenean. Ordura arte kaleratzen ziren euskarazko aldizkariak itxi egin zituzten: Nafarroan ''[[Amayur]]'' eta ''[[Argia (aldizkaria)|Zeruko Argia]]'', Araban ''Gure Mixiolaria'', Gipuzkoan ''Antzerti'', ''Anuario de Eusko Folklore'', ''Argia'', ''El Día'', ''Eusko langille'', ''Igandeko Orria'', ''Poxpolin'' eta ''Yakintza'', Bizkaian ''Ekin'', ''Euskera'', ''Euzkerea'', ''Karmen’go Argia'' eta ''Txistulari''. Aitzitik, aldizkari berri batzuk sortu ziren. Euskal Gobernuak ''[[Euzko Deya]]'' kaleratu zuen [[1936]]an, eta egunkari ofizial bat legeak eta arauak gaztelaniaz eta euskaraz argitara emateko, ''Euzkadi’ko Agintaritzaren Egunerokoa''.
 
Egoera hartan, [[1937]]ko urtarrilaren batean kaleratu zen ''[[Eguna (egunkaria)|Eguna]]'', euskarazko egunkariaren lehen alea. ''Euzkadiren'' inprimategian hasi zen egiten eta ''Euzkadiren'' euskarazko orrialdearen jarraipentzat hartua izan zen. Informazio iturria ''Euzkaditik'' eta Euskal Gobernutik zetorkion. Gerrako informazioa ez ezik, bestelakoak ere ematen zituen, eta egunkari-taxua zeukan. Bizkaieraz eta gipuzkeraz idazten zuten, eta halako batasun- eta kazetaritza-estilo bat finkatzea lortu zuten. 1937ko ekainaren 13an kaleratu zen ''Eguna''ren azken zenbakia. Javier Díazek dioen bezala, ''handik gutxira, faxistek Bilbo menderatu zuten, eta Euskal Gobernuaren historia hor bertan bukatu zen. Neurri haundi batean, euskarazko kazetaritzaren historiaren garai bat ere bai. Euskal kulturarako bide bakarra, eta kazetaritzarako ere bai, erbestean zegoen''<ref>Javier DÍAZ NOCI: [http://www.euskara.euskadi.net/appcont/tesisDoctoral/PDFak/Javier_Diaz_Noci.pdf Euskarazko prentsa XX. mendean (1919-1937)] Euskara.euskadi.net</ref>.
111. lerroa:
Gerra aurreko kazetaritzak gerra garaian jo zuen gailurra. Oparoa izan zen mugaz bi aldeetan bizi izan zen garaia, [[Espainiako Gerra Zibila]]k eta [[Bigarren Mundu Gerra]]k suntsitu zutena.
 
Gerra osteko [[Frankismo|Francoren diktaduradiktadurak]]k isilaldi luzea ekarri zuen euskarazko hezkuntza, kultura, liburugintza… zein beste edozein arlotara. Ezin zen euskaraz hitz ere egin kalean. Askok erbesterako bidea hartu zuten: Ipar Euskal Herrira, Europara edota Ameriketara. Beste askok, Espainiako gerratik ihesi, Bigarren Mundu Gerra ere ezagutu zuten. Garai nahasiak, aldaketa politiko sakonak… horrek guztiak ondorio latzak utzi zituen euskal kazetaritzan ere. Euskarazko egunkari guztiak –eta erdarazkoak, Estatu berriaren aldekoak ez baziren– desagertu egin ziren, eta, haien ordez, erregimenaren aldeko komunikabideak ezarri ziren.
 
[[Baiona]]n, [[1939]]an, erbesteratuek kazeta berri bat argitaratu zuten: ''[[Euzko Enda]]''. Urtarrilean kaleratu zen lehen alea ''Comité Basque de secours aux réfugiés'' talde eragileari esker. José Javier Leguía buru zela, bertan idatzi zutenen artean [[Jose Migel Barandiaran]], [[Ixaka Lopez|Ixaka Lopez Mendizabal]], [[Jesus Maria Leizaola]], [[Inazio Eizmendi|Basarri]], [[Joseba Zubimendi]], [[Orixe]]… aurkitzen ziren.
 
Gerra bukatu zenean, 1939an, zenbait euskal apaizek ''Anayak'' aldizkaria kaleratu zuten Parisen. Frantsesez eta euskaraz idazten zuten, besteak beste, Arzubiagak, [[Gabriel Manterola]]k edota [[SantiSantiago Onaindia|Santi Onaindiak]]k. Batzuk Frantzian bizi ziren bitartean beste batzuek [[Ingalaterra]]tik bidaltzen zituzten beren lanak. Sei ale argitaratu ziren guztira.
 
Bien bitartean Iparraldean, Baionan hain zuzen, ''[[Eskualduna (aldizkaria)|Eskualduna]]'' astekari arrakastatsuak biltzen zituen mugaz bestaldeko euskaldun gehienak. Urrunago, Parisen, Eusko Jaurlaritzak, propaganda eta informazioa zabaltzearren, ''[[Euzko Deya]]'' argitaratzen zuen. Bi aro ezagutu zituen, Bigarren Mundu Gerrak etenaldia ekarri baitzuen. Frantsesez, gaztelaniaz eta euskaraz idazten zutenen artean, Ixaka Lopez Mendizabal, Xabier Mitxelena, etab. zeuden. [[Vichyko gobernua|Nazien aldeko gobernua]] osatu zenean [[Vichy]]n, Eusko Jaurlaritzaren egoitza itxi egin zuten, eta aldizkariaren amaiera ekarri zuen horrek.
 
Gerra Zibilaren ondoren euskaldun asko Ameriketara joan zen. Bigarren Mundu Gerra ostean ere beste hainbatek hara jo zuen. Horrek euskaldunen topaguneak sortzeko aukera eman zuen, eta, horrenbestez, [[1941]]-[[1942|42an]] esate baterako, [[Santiago (Txile)|Txileko SantiagoSantiagon]]n [[Bernardo Estornes|Bernardo Estornes LasaLasak]]k ''Batasuna'' aldizkaria argitaratu zuen, ia guztia gaztelaniaz idatzita bazegoen ere. [[1943]]an [[Mexiko]]n beste ''Euzko Deya'' bat jaio zen, Eusko Jaurlaritzak babesturik. Erdara zen nagusi aldizkari horretan: gaztelania Mexikon, frantsesa Parisen, ingelesa Londresen. Mexikon ere hasi zen argitaratzen, 1942an, alderdi komunistaren ''Alkartu'' izeneko hilabetekaria. [[1945]]etik aurrera, [[Tolosa Okzitania|Okzitaniako TolosaTolosan]]n jarraitu zen argitaratzen, eta beti zatiren bat agertzen zen euskaraz, «Euzkel atala» izenburuarekin.
 
1944an, ''Eskualduna'' desagertu berriaren jarraitzaile izateko asmotan, ''[[Herria]]'' aldizkaria sortu zen. Astekari katolikoa izan nahi zuen, baina aurrekoaren pentsamolde erradikaletik urrun. [[Piarres Lafitte]] izan zen lehen zuzendaria eta fedea, euskara eta nekazaritza ziren astekari honen gai nagusiak. [[1950eko hamarkada]]n gailurra jo zuen: % 90euskaraz zetorren, frantsesari tarte bat utziz legea betetzearren. 10.000 ale argitaratzera iritsi zen, egunkari baten egituraz eta argazki ugariz hornitua.
133. lerroa:
Hegoaldean, kultura eta literatura lantzen zituen aldizkaririk ere sortu zen garai hartan. Hain zuzen, 1948an gaztelaniaz eta euskaraz hasi zen plazaratzen ''[[Egan (aldizkaria)|Egan]]'' ezaguna eta, urtebete geroago, 1949an, hain garrantzitsua izan zen ''[[Euzko-gogoa|Euzko Gogoa]]'' sortu zen erbestean, Ameriketan munduratu eta Iparraldean jarraitu zuena. ''Egan'' aldizkaria hasiera batean Real Sociedad Bascongada de Amigos del País erakundearen boletinaren gehigarri gisa plazaratzen zen. 1948an poesia eta literatura testu batzuk hasi ziren euskaraz argitaratzen eta [[1953]]tik aurrera euskara hutsean kaleratzen zen aldizkaria, [[Koldo Mitxelena]]ren lan isilari esker. Literatura ez ezik, itzulpenak, zinemari buruzko kritikak, hitzaldiak, iruzkinak, etab., azaltzen ziren.
 
1949an [[Jokin Zaitegi]] ''Euzko Gogoa'', kultura-argitalpen garrantzitsuenetakoa –agian garrantzitsuena–, hasi zen argitaratzen Guatemalan. Bederatzi urtez euskara hutsezko bihilabetekari horrek eragin handia izan zuen 50eko hamarraldian, euskal kulturan oro har eta euskal kazetaritzan bereziki. Zaitegirekin batera, [[Andima Ibiñagabeitia]]k eta geroxeago Orixek «euskararik gabe ez dago Euskal Herririk» goiburuarekin jardun zuten. Egitasmo nagusia euskara berpiztea zen, eta helburu horren inguruan euskal kulturako eta politikako lagun asko aritu zen: [[Seber Altube]], [[Telesforo Monzón|Telesforo Monzon]], Jose Migel Barandiaran, Jon Mirande, [[Txillardegi]], Villasante, Krutwig, [[Jose Antonio Agirre]] lehendakaria… Guatemalatik [[MiarritzeBiarritz|Miarritzera]]ra aldatu zuen ''Euzko Gogoa''k bere egoitza, bigarren aro bati ([[1956]]-[[1959]]) ekinez. Garai hori izan zen, hain zuzen, eraginkorrena, filosofiaz, historiaz, erlijioaz, etab., idatzi arren literaturarako joera zen nagusi.
 
Hurrengo hamarraldian, 50ekoan alegia, euskal kazetaritzak indar berriak erakutsi zituen. Gorago aipatutako ''Egan'' eta ''Euzko Gogoa'' aldizkariez gainera, zenbait arlotako argitalpenak kaleratu ziren. Erlijio-munduari dagokionez, frantziskotarren ''Anaitasuna'' aldizkariarekin batera, karmeldarrak ''[[Karmel]]'' hasi ziren argitaratzen, mugaz bestaldeko [[BelokeBelokeko monasterioa|Beloken]]n ''Othoizlari'' agertu zen, kaputxinoek ''[[Argia (aldizkaria)|Zeruko Argia]]'' plazaratzeari berrekin zioten, ''Egiz'', ''Egi billa'', ''Elkartasuna'', ''Arnas'', ''Laiaketan''… kalean ziren, eta, nola ez, 1956an hasi eta egun ere argitaratzen den ''Yakin'' –''[[Jakin]]'' orain– aldizkari ezaguna ere aipatu behar da.
 
Politikaren esparruan ere, aipatutako ''Euzko-Deya'', ''Alderdi'', ''Oficina de Prensa de Euzkadi'', ''Tierra Vasca'' edo ''Euzkadi Roja'' aldizkariez gainera, hortxe zeuden Mexikon inprimatutako ''Euzko Izketa'' edo komunisten ''Euzkadi Obrera'' edota [[Caracas]]en Frente Nacional Vascok argitaratzen zuen ''Irrintzi''.