«Estoizismo»: berrikuspenen arteko aldeak

71 bytes added ,  Duela 5 urte
t
Robota: Birzuzenketak konpontzen
t (fixed ref)
t (Robota: Birzuzenketak konpontzen)
[[Fitxategi:Pseudo-Seneca Louvre Ma921.jpg|thumb|right|Ustez [[Luzio Anneo Seneka|Seneka]] irudikatzen duen [[soingain]] bat: Pseudo-Seneka. Seneka '''estoiko''' nabarmen bat izan zen.]]
 
'''Estoizismoa''' ([[greziera]]zko ''στωα'' hitzetik<ref>Jarraitzaileak ''stoa poikilé'' izeneko [[Atenasko agora]]ko ate batean biltzen baitziren.</ref>, "''[[estoa]]''") [[garai helenistikohelenistikoa]]ann garatu ziren eskola [[filosofia|filosofikoetako]] bat da, [[eszeptizismo]]arekin eta [[Epikuro]]k sortutako eskolarekin batera. Estoizismoaren jarraitzaileei '''estoiko''' deritze. [[Etika]]n eragin handiko joera filosofikoa izan da. [[K. a. III. mendea]]n abiatu zen [[Zenon Zitiokoa]]ren eskutik eta bere eragina zabala izan zen III. mendera arte, sei mendetan zehar. [[Erromatar Inperioa|Erromako inperioinperioan]]an garrantzi handia izan zuten [[Luzio Anneo Seneka|Seneka]] eta [[Marko Aurelio]] filosofia horren jarraitzaileak izan ziren. Halaber, filosofia modernoan ere zabaldu da pentsaera estoikoa <ref>Estoikoek [[Immanuel Kant|Kant]], [[Baruch Spinoza|Spinoza]] eta [[Jean-Jacques Rousseau|Rousseau]] filosofoengan eragina izan zutela baieztatu da. Ikus, {{es}} Marcelo D. Boeri: [http://books.google.es/books?id=xu-cnZ8GXH8C&printsec=frontcover&source=gbs_v2_summary_r&cad=0#v=onepage&q=&f=false Los estoicos antiguos], 16. orrialdea.</ref>. [[Gizarte]]an zorigaitza eta ezbeharrak etsipenez onartzen duen bizitza-jarrera gisa ere ulertzen da <ref>{{es}} Juan Berraondo: [http://books.google.es/books?id=Ed9tmSeT7j4C&printsec=frontcover&source=gbs_v2_summary_r&cad=0#v=onepage&q=&f=false El estoicismo], 9. orrialdea.</ref>. Estoizismoaren pentsaeraren arrastoak egun gizarteak ekintzak eta gertaerak zentzutasunez eta jakinduriaz baloratzeko moduan ere hauteman daitezke<ref>Estatu Batuetako Armadako James Stockdale almiranteak Vietnamgo gerran preso izan zelarik, eta oro har bere bizitzan, [[Epikteto]]ren irakaspenek eman zioten laguntzaren berri eman zuen: {{en}} [http://books.google.es/books?id=OoTkW8YQciQC&printsec=frontcover&source=gbs_v2_summary_r&cad=0#v=onepage&q=&f=false Thoughts of a philosophical fighter pilot], Hoover Institution Press, Stanford University, 1995.</ref><ref>Arestian aipaturiko etsipen jarrera, esaterako, estoikoek defendatzen zuten munduaren behartasunean oinarritzen da.</ref><ref>{{es}} Nicolas Abbagnano: ''Historia de la filosofía''. 168-181 orrialdeak.</ref>.
 
Zenon Zitiokoa (K.a. 335-264) filosofoak Atenasen sortu zuen eskola honen arabera, eta epikuroek uste ez bezala, jainkozko plan bat dago unibertsorako. Unibertsoak aurrez definituriko xede unibertsal bat duela diote, eta gizakia horren barruan sartzen dela. Xedea aldaezina eta ez-malgua da, eta pertsona bertutetsuak horretara egokitu behar du, hori baita zoriontsu izateko modu bakarra. Bestetik, estoikoak kosmopolitak dira, pertsonen arteko anaitasun unibertsala aldarrikatzen dute eta herrialdeen arteko mugak ezabatzearen alde daude.
== Kronologia eta pertsonaiak ==
 
[[Zenon Zitiokoa]]ri zor zaio estoizismoaren sorrera. [[TxipreZipre|Txipreko]]ko [[Zitio]] hirian jaioa K. a. 332 urtean, [[Atenas]]era heldu eta [[ziniko]]en eta [[eskola megariko|megarikoen]] ikasbideak jarraitu zituen <ref>{{es}} Juan Berraondo, ''op. cit.'', 11. orrialdea.</ref>. 40 urte zituelarik ''[[Estoa]]'' izeneko eskola sortu zuen eta bere ideiak bere bizitzarekin uztartzeko zuen jarrera dela-eta, ospetsu bihurtu eta ''estoan'' jarraitzaile asko, estoikoak alegia, bildu zituen. [[Zenon Zitiokoa]] hil eta gero, [[K. a. II. mendea]]n estoikoen aurrealdean jarraitu zuten hurrenez hurren [[Kleantes]]ek eta [[Krisipo]]k. [[Krisipo]] izan zen estoizismoaren irakaspen eta ideiak finkatu zituena, estoikoen baitan zabaltzen ziren joera heterodoxoen aurka <ref>{{es}} Jorge Gómez: [http://books.google.es/books?id=7XPIUAAzRR0C&printsec=frontcover&source=gbs_v2_summary_r&cad=0#v=onepage&q=&f=false. Historia de la filosofía.], (XI. kapitulua: Génesis y desarrollo de la Stoá), 1. bolumena, 432. orrialdea.</ref>. Euren ideiekin jarrera zorrotz eta itxia zutelarik, aurreko hirurek antzinako estoizismoa osatzen dutela esan daiteke, eklektikoa eta [[Aristoteles|aristotelismoaren]] aurka moderatuagoa izan zen estoizismo ertainari bide emanez <ref>{{es}} Juan Berraondo, ''op. cit.'', 12. orrialdea.</ref><ref>{{es}} Jorge Gómez: ''op. cit.''. 432. orrialdea.</ref>. Irekiagoa zen estoizismo ertainaren ordezkari nagusiak, K. a. II. eta I. mendean bilakatuko zena, [[Posidonio]] eta [[Panezio]] izan ziren. Garai honetan, [[Zizeron]] ere estoikotzat hartu behar da, baina zentzu zabalean. [[Epikteto]], [[Seneka]] eta [[Marko Aurelio]] izan ziren ''Stoa'' erromatar eta berriaren pertsonai nagusiak I. eta II. mendeetan. Azken garai honetan, estoizismoak kezka moral eta erlijiosoa erakusten ditu batez ere.
 
Aurreko pertsonaia nagusi horietaz gainera, beste filosofo asko bildu ziren estoizismoaren ikasbidera. Aintzinako estoizismoaren baitan, [[Zenon Tarsokoa]], [[Diogenes Babiloniakoa]] eta [[Antipater Tarsokoa]] filosofoak izan ziren, [[Krisipo]] ondoren, ''Stoa'' eskolako hurrengo buruak. Estoiko ezagunak izan ziren, garai berean, [[Perseo Zitiokoa]], [[Ariston Kiosekoa]], [[Esfero Bosforokoa]], [[Herilo Kartagokoa]], denak [[Zenon Zitiokoa]]ren ikasleak, eta [[Krates Mallusekoa]].
 
K. a. II. eta I. mendean, estoizismo ertainaren baitan, [[Panezio]] eta [[Posidonio]] estoiko nagusietaz gain, aipatu behar dira [[Dardano Atenaskoa]] eta [[Mnesarko Atenaskoa]] Atenasko [[StoaEstoa|Stoako]]ko buruak izan zirenak Panezio hil eta gero. Paneziok estoizismoa [[Antzinako Erroma|Erromara]] ekarri eta hortik aurrera estoizismoa Erromako filosofoa nagusia bilakatuko zen <ref>{{fr}} Pierre Grimal: ''Sénèque''. 8. orrialdea.</ref>. [[Hekato Rodasekoa]] ere aipatu behar da garai berean. [[Diodoto estoikoa]] [[Zizeron]]en irakaslea izan zen. [[Gemino Rodasekoa]] astronomian eta matematikan nabarmendu zen estoikoa izan zen. [[Athenodoro Kananeakoa]] izeneko estoikoa [[Zesar Augusto]] izango zenaren irakasle izan zen. [[Antipater Tirokoa]] garai bereko beste estoiko bat izan zen.
 
I. eta II. mendeetan kokatzen da azken estoizismoa. [[Seneka]] [[Erromatar Inperioa]]ko kultura eta politiko pertsonaia nabarmena estoikoa izan zen eta estoizismoaren pentsaerari buruzko lan anitz utzi zituen, ''[[Luziliorentzako Gutunak]]'' esaterako. [[I. mendea]]n, [[Neron]] enperadorearen agintepean, [[Kornuto]] filosofoak eskola estoiko bat eratu zuen bere etxean eta garai berean [[Musonio Rufo]] filosofia estoikoa irakatsi zuen. Garai beretsuan, [[Eufrates estoikoa]] eta [[Kleomedes]] [[astronomia|astronomoa]] ere estoiko nabarmenak izan ziren. Pentsalari estoiko handia izan zen [[Marko Aurelio]] enperadorearen irakasleak izan ziren [[Sexto Keroneakoa]] eta [[Kinto Junio Rustiko]] estoikoak. Historian zehar, [[Epikteto]] eragin handiko estoikoa izan da, bere pentsaera jasotzen duten ''[[Diatribai (Epikteto)|Diatribai]]'' edo ''Eztabaidak'' eta ''[[Enkhiridion (Epikteto)|Enkhiridion]]'' edo ''Eskuliburua'' lanen bitartez.
=== Logika ===
 
[[Logika]]k [[egia (argipena)|egia]] ezartzeko irizpideak finkatu behar ditu, estoikoen ustetan. [[epikureismo|Epikurearrek]] bezala, ezagutzaren oinarria objektuek zentzumenean uzten zuten arrastoetan, ''aisthesis'' edo [[sentsazio]]etan alegia, dagoela pentsatzen zuten. Sentsazioetatik ''irudikapen kataleptiko'' edo esperientziazko ezagutzara heltzeko ariman edo izpirituan dugun aurretiko arrazoimenaren ''sinkatáthesis'' edo onarpena behar da gainera. Onartzen da, beraz, sentsazioei egin dakiekeen kritika edo hauekiko askatasuna, ''prolepsi'' edo berezko arrazoimeneko kontzeptuen aurkakoak direla pentsatzen denean. Horrenbestez, estoikoak [[enpirismo|enpiristak]] direla esan daiteke. Irudikapen kataleptikoak bilduz eta esperientziaz, gizakiak [[unibertsal]]ak eta kontzeptuak eratzen ditu. Estoikoen ustetan, unibertsal hauek ordea ez dute errealitaterik, gizakiaren buruan bakarrik existitzen dira eta horrela estoikoak [[nominalismo|nominalistatzat]] jo behar dira. Proposizio-logikan ere oso ekarpen interesgarriak egin zituzten eta horretan batez ere [[Krisipo]]k egindako lan itzela aipatu behar da.<ref>{{es}} Mariano Moreno Villa: [http://books.google.es/books?id=uj3sAvy537oC&printsec=frontcover&source=gbs_v2_summary_r&cad=0#v=onepage&q=&f=false Filosofia. Volumen I: Filosofia del Lenguaje, Lógica, Filosofía de la Ciencia y Metafísica.], 151-155 orrialdeak.</ref><ref>{{es}} J. M. Rist: ''La filosofía estoica'', 8: El criterio de verdad. 143-161 orrialdeak.</ref><ref>{{es}} Marcelo D. Boeri: ''op. cit.'', 65. orrialdea.</ref>
 
=== Fisika ===
 
[[EstoikoEstoizismo|Estoikoen]]en esanetan printzipio aktiboa den ''logos'' edo arrazoiak printzipio pasiboa den materiari ''pneuma'' edo haizea eraginez ''physis'' edo dagoen guztia sortzen du<ref>Josef Estermann (ed.): ''[http://books.google.es/books?id=o30V9BJ6nscC&printsec=frontcover&source=gbs_v2_summary_r&cad=0#v=onepage&q=&f=false Historia de la filosofía. Tomo II. Primera parte.]'', 55. orrialdea.</ref>. Aktiboak diren su eta haize, pasiboak diren lur eta urez osaturik, gauzak ''peuma'' delako hats edo indarraz hartzen dute bere izaera. Gizakietan gainera arima piztu eta adimena ematen duen indarra da. <ref>{{en}} [http://plato.stanford.edu/entries/stoicism/ Stoicism], Stanford Encyclopedia of Philosophy.</ref>. Natura hainbat eratara gauzatu eta aniztasuna erakusten du, bertan dauden atal edo zati infinituetatik abiatuz ''logos'' delako arrazoi edo indarraren ereintza anitzari esker (''logos spermatikoi'') <ref>Wilhelm Capelle, ''Historia de la filosofía griega'', 421-424 orrialdeak</ref>. Estoikoak, dena den, [[monismo|monistak]] dira, unibertsoa osotasun bezala defendatzen baitzuten. Aldi berean, [[panteismo|panteistak dira]], [[logos]]-[[Jainko]]a guztian eta guztia baitiote. Errealitatea ''telos'' erakoa edo xedezkoa da gainera: gertatzen den guztia logos-jainkoak ezarri bezala gertatzen da, akatsik gabe erabateko arrazionaltasunez eta beraz, gizakiak ez du askatasunik logosak eraiki duen inongo eremutan. Jarrera determinista hau izan zen estoikoen etikaren oinarria finkatu zuena, gauzak datozen bezala onartu behar direla esaterako.<ref>{{es}} Jorge Gómez: ''op. cit.''. 438-439 orrialdeak.</ref>
 
Unibertsoak betiereko bilakaera ziklikoa izan eta azkenik unibertso osoa suak hartuko zuela (''ekpyrosis'') uste zuten, eta su hori itzaltzean unibertso berri bat sortuko zela (''palingenesis''), betiereko eite berdinez (''apokatastasis'') eta zikloari bira berri bat emanez.<ref>{{es}} Jorge Gómez: ''op. cit.''. 441-442 orrialdeak.</ref>
252.705

edits