Ernst Röhm: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
3. lerroa:
 
== Estreinako urteak ==
[[Lehen Mundu Gerra]]n [[Bavaria]]ko armadako ofiziala izan zen. [[LorraineLorrena|Lorrainen]]n zauri larria jaso zuen aurpegian. Gerraren ostean, [[Freikorps]]-en sartu zen, [[Weimarko Errepublika|Weimar Errepublika]] sortu berriaren aurka jotzeko.
 
[[NSDAPAlemaniako Langile Alderdi Nazionalsozialista|NSDAPen]]en [[1920]]an sartu zen. Sturmabteilung (SA) talde paramilitarraren sorreran hartu zuen parte, alderdiko buruak babestearren eta aurkari politikoei erasotzearren. [[Munich-ko putsch]] izeneko estatu kolpean parte hartu zuen [[1923]]an, baina huts egin zutenez gero, 15 hilabete eman zituen espetxean. Ateratakoan, [[Adolf Hitler]]rekin batera lan egin zuen alderdia berriz altxatzeko.
 
== SAren burua ==
[[Bolivia]]n aholkulari militar ibili ondoren, [[1931]]n Hitlerrek [[Alemania]]ra itzultzeko eskatu zion SAren zuzendaritza har zezan. Ideia berriak ekarri zituen, baina adiskideak paratu zituen goi postuetan, hainbat alderdikide haserraraziz. Baina orduko Röhm eta Hitler lagun minak ziren, eta elkarri "du" (hika) erabiliz hitz egiten zioten. [[Hermann Göring]] eta [[Goebbels|Joseph Goebbels]] ziren horrelakorik egiten zuten beste bakarrak.
 
Röhm burua zuela, SAk langileen alde egin zuen grebetan eta beste lan gatazketan, [[greba|greben]] aurkako azpilana egiten zutenen kontra joz. SAren jarrera bortitzak lagundu zien naziei herritar xume askoren artean ospa lortzen, alderdi ezkertiarrei kenduta. Izan ere, SAkoak ezagunak ziren kale borroka, zurruta eta erradikalismo ia-ia sozialista zirela-eta.
15. lerroa:
 
== Gainbehera ==
Nazionalsozialistek [[1933]]an boterea bereganatu zutenean, [[NSDAPAlemaniako Langile Alderdi Nazionalsozialista|NSDAPren]]ren alde ezkertiarrak politika sozialista aplikatu nahi zuen, hala nola, enpresa handiak nazionalizatzea, langileen artean mozkinak banatzea eta interes tipoak jeistea. Röhm-ek "bigarren iraultzaz" eta atzerakoien aurka hitz egiten zuen.
 
Hala ere, Hitlerrek armadaren babesa bereganatu nahi zuen, osasunez pattal zebilen Hindenburg presidentea hildakoan bere eserlekua lortzeko. Gainera, armadako ofizialek SA erdeinatzen zuten, eta beldur ziren Röhm-ek armada SAren azpian sartu nahi zuela, bera guztien burua zela.
24. lerroa:
Himmler, Heydrich eta Göring Röhm-en aurka hasi ziren azpijana egiten. Röhmek Hitler boteretik kendu nahi zuela zioen istorioa Hitlerrengana iritsi zen, eta, agian, sinetsi ere egin zuen Fürher-ek.
 
Hitlerrek Röhm-i deitu zion SAko buruak Bad Wiessee-n biltzeko [[ekainaren 30]]an, [[Labana Luzeen Gaua|Labana luzeen gaua]] izena hartuko zuen egunean hain zuzen ere. Egun horretan eta hurrengoetan, SAko buruzagitza osoa, baita nazien beste aurkari andana ere, garbitu zuten. Bere buruaz beste egiteko aukera eman zion Hitlerrek Röhm-i, baina uko egin zuen. Beraz, SSko bi buruzagik hil zuten.
 
Hurrengo egunetan kaleratu zen SAk matxinada prestatzeko asmoa zeukala. Hori izan zen garbiketa azaltzeko erabili zena. [[Uztailaren 13]]ko hitzaldi batean, Hitlerrek Röhmen homosexualitatea aipatu zuen eta garbiketa traizioaren kontrako kolpea izan zela esan zuen.