Baia (ibaia): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
19. lerroa:
 
== Ibilbidea ==
Baia [[Gorbeia]]ko mendigunean jaiotzen da eta [[Miranda Ebro]]n ([[Burgos]]) egiten du bat [[Ebro]]rekin. [[Zuia]], [[Urkabustaiz]], [[Kuartango]], [[Erriberagoitia|Erriberagoiti]] eta [[Erriberabeitia|Erriberabeitiko]] haranak zeharkatzen ditu, Anda edo Hereñako bezalako igarobide estuetan zehar bide eginez. Horietatik guztietatik azpimarragarriena Tetxako haitzartea da, [[Arkamo]] eta [[Badaiako mendilerroa|Badaia]] mendilerroen arteko ebaki ikusgarria. Emariak infiltrazioak izaten ditu, material karstikoen eraginez; ondorioz, uda partean hondo arrokatsua agerian duten hainbat zati agertzen dira.
 
Ibilguak fisionomia eta egitura naturala gordetzen ditu eta jatorri artifizialeko interbentzio edo zuzenketa gutxi daude. Erribera-basoak, batez ere haltzadiz —Atlantikoko haritz eta lizarrekin eta Mediterraneoko makal eta sahatsekin— osatutakoak, ugari dira bere ibilguan zehar.