Germaniko: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robotak {{Commonskat}} gehitu du. Txantiloiak commons:category:Germanicus lotu du, Wikidataren arabera.
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
1. lerroa:
[[Fitxategi:Germanicus.jpg|right|300px|thumb|[[Louvre museoa|Louvreko]]ko Germanikoren busto bat.]]
'''Germaniko''' ([[latin]]ez ''Germanicus Julius Caesar Claudianus'') (K. a. 15 - K. o. 19ko [[urriaren 10]]) [[Julio-Klaudiar leinu]]ko jeneral eta politikari erromatarra izan zen. Haien gurasoak [[Druzoak|Druso]] ([[Livia Drusila]]ren semea) eta Antonia Minor ([[Marko Antonio]]ren alaba) izan ziren. [[Klaudio]]ren anaia zen. [[Agripina]]rekin ([[Zesar Augusto|Augustoren]]ren biloba bat) ezkondu zen, eta 9 seme-alaba zituzten. Hiru haurtzaroan hil ziren. Gainerakoak [[Julia Livila]], [[Drusila]], Agripina ([[Neron]] enperadorearen ama), [[Druso Zesar]], [[Neron Zesar]] (azken bi hauek [[Tiberio]]k erahilda) eta [[Kaligula]] izan ziren.
 
Germaniko oso militar ospetsua izan zen. [[Zesar Augusto|Augustok]]k ere oso atsegin zuen, eta haren oinordekogai izan zen. Nolanahi ere, [[Tiberio]] aukeratu zuen azkenean. Soldaduek maite zuten, eta haien buruan kanpaina arrakastatsuak izan zituen [[Panonia]]n eta [[Dalmazia]]n. K. o. 12an, kontsul izendatuz zen, bost urte jarraian kuestor izan ondoren.
 
[[Zesar Augusto|Augustoren]]ren hilotzaren ostean (K. o. 14an), Senatuak Germaniko [[Germania]]ko legioen buruan kokatu zuen. Oinordekoa ospe txarreko [[Tiberio]] zela jakinda, soldaduak matxinatu ziren, Germaniko hobesten zuten eta. Honek, halere, matxinada deuseztatu zuen. Hurrengo bi urteetan, Rhin ibaitik ekialdeko tribuak menderatu zituen, eta K. a. 9an [[Teutoburgoko oihaneko gudua]]n galdutako ikurrak berreskuratu zituen. Asia aldean ere [[Kapadozia]] eta [[Komagena]] erresumen kontrako garaipenak lortu zituen.
 
K. o. 19an, halere, Germaniko hil zen. Zurrumurruz beterik, iturri batzuen arabera, [[Siria]]ko gobernariak, Gneo Kalpurnio Pisok, pozoitu zuen. Pisok hil zigorra jaso zuen epaiketan. [[Suetonio]]k dioenez, [[Tiberio]]ren jelosiak bultzatu zuen hilketa hori.