Zesar Augusto: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Dexbot (eztabaida | ekarpenak)
t Removing Link FA template (handled by wikidata)
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
5. lerroa:
[[Erroma]]n jaio zen ''Gaius Octavius Thurinus'' izenarekin. Haren aita, Gaio Oktavio izenekoa ere, familia errespetagarri baina osperik gabekoa zen. Haren ama, halere, [[Julio Zesar]]ren iloba zen.
 
[[Julio Zesar|Zesarrek]]rek Afrikako kanpainarako hartu nahi zuen, baina gazteegia zen. Hurrengo urtean, K. a. 46an, [[Hispania]]ko frontera joatea utzi zitzaion. Hara zihoazela, itsasontzia hondoratu zen. Kide batzuekin kostaratu ahal zen, baina etsaien eremuan. [[Julio Zesar|Zesarrengana]]rengana iristea lortzeak harritu zuen [[Erroma]]ko diktadorea. Itzultzerakoan, gurdi berean joan ziren biak. Bitartean, [[Julio Zesar|Zesarrek]]rek testamentua isilean aldatu zuen.
 
== Boterearen eskuratzea ==
[[Julio Zesar|Zesar]] hil zutenean Oktavio Apolonia hirian (gaurko [[Albania]]n) zegoen. Testamentuan Oktavio bere seme eta oinordeko izendatzen zuen [[Julio Zesar|Zesarrek]]rek. Hori zela eta, Gaio Julio Zesar izena hartu zuen Oktaviok. Oktaviano ere erantsi zuen izenaren bukaeran, haren familia naturala zein zen adierazteko. Izen hori da historialariek erabiltzen dutena. Urte batzuk geroago, [[Marko Antonio]]k egotzi zion sexuaren truke lortu izana oinordekoren izendapena Oktavianok. [[Suetonio]]k, ordea, ukatzen du akusazio hori.
K. a. 44an, 18 urte baino ez zituen Oktavianok. Hori zela kausa, etsaiek gutxiesten zuten. Laguntza eske, [[Julio Zesar|Zesarren]]ren beteranoen artean armada bat osatu zuen. [[Erroma]]n, [[Marko Antonio]] eta [[Marko Emilio Lepido|Lepidorekin]]rekin, [[Julio Zesar|Zesarren]]ren lagun nagusiekin, itun bat sinatu zuen: [[Bigarren TriunbiratoTriunbiratua|Bigarren Triunbiratoa]]a. Bost urte irauntzekoa zen akordio honen bitartez, osatzaileek [[Erroma]]ko botere osoa hartzen zuten bere eskutan.
 
Triunbiroek [[Julio Zesar|Zesarren]]ren hiltzaile eta haien laguntzaileen kontrako proskripzioak hasi zituzten. 300 senatarik lurrak eta ondare guztiak galdu zituzten. Ihes egin ez zutenek, bizitza ere bai. Hasieran justizia zentzuak bultzatzen zuena, bukaeran dirua eskuratzeko era erraza eta azkarra bihurtu zen.
 
[[Marko Antonio]] eta Oktavianok [[Marko Bruto|Bruto]] eta [[Kasio]]ren kontra jo zuten orduan. K. a. 42an, Filipo batailan garaituta, [[Marko Bruto]]k eta [[Kasio]]k haien buruaz beste egin zuten. Oktavio [[Erroma]]ra bueltatu zen. [[Marko Antonio]], ordea, [[Egipto]]ra. Hor [[Kleopatra VII.a|Kleopatra]] azken [[faraoi]]arekin bizi hasi zen, Oktavianoren arrebarekin ofizialki ezkonduta bazen ere.
 
[[Marko Antonio]] ekialdeko mugan borroketan aritu zen bitartean, Oktavianok haren boterea bermatzen zuen [[Erroma]]n. [[Marko Antonio]]ren kontrako propaganda sakabanatzeari ekin zion Oktavianok: egiptiar bihurtzen ari zela leporatzen zion. Azkenean, K. a. 32an, [[Marko Antonio]]k gerra piztu zuen. Azkar erabaki zen: Aktio kostan, [[Grezia]]ko mendebaldean, Oktavianoren itsas-armadak aurkariak erabat suntsitu zituen. [[Egipto]]ra ihes eginda eta beste porrot baten ondoren, [[Marko Antonio]] eta [[Kleopatra VII.a|Kleopatrak]]k bere burua hil zuten. Oktaviano [[Erroma]]ko buru bakarra bilakatu zen.
 
== Oktaviano ''princeps'' bihurtzea ==
36. lerroa:
K. a. 22an, Augustok ezin izan zuen kontsul postua erdietsi. K. a. 22an, 21ean eta 20an jendea matxinatu zen, eta kontsul bakar baten izendapena baino ez zuen ahalbidetu, Augusto, "herriaren defendatzailea" senatari aristokratek boteretik at utzi zutelako. Azkenean, K. a. 19an [[Senatua]]k kontsulen ikurrak janztea baimendu zion. Honela, kontsula izanda ala ez izanda, herriaren begietarako kontsul bezala agertzen zen.
 
Nolanahi ere, Augustok ez zuen bere burua erregetzat aurkeztu. Jendeak zuzentzen zitzaionean, ''princeps'' titulua baino ez zuen onartzen. Ohiz kanpoko boterea zeukan, baina ofizialki Senatuak eta Herriak emana, eta, beraz, ofizialki, haien agintepean zegoen. [[Marko Emilio Lepido|Lepido]] hil zenean (K. a. 13an), ''Pontifex Maximus'' kargua ere hartu zuen Augustok.
 
Hurrengo erromatar enperadoreek Augustori eskainitako tituluak baino ez zuten hartzen. [[Erromatar Inperioa|Inperioak]] aurrera egin ahala, ordea, titulu eta ohore guztiak bereganatu zituzten, Senatuak emandakoak ziren ala ez kontuan hartu gabe. Koroa zibikoa, kontsulen ikurrak eta jeneral garaileen toga morea enperadoreen ikurrak bihurtu ziren, eta [[Bizantinar Inperio]]an zein Mendebaldea inbaditu zuten errege germanikoek erabiliak ziren.
51. lerroa:
[[Erroma]]ko jainkoen gurtza biziki sustatu zuen, bereziki Apolorena. [[Egipto]]ren gaineko garaipena jainko erromatarren garaipen (egiptiarren gainean) bihurtu nahi zuen. [[Virgilio]]ri [[Eneida]] idaztea eskatu zion jatorrizko [[Erroma]] goraipatzeko. Moral publikoa ere zaindu zuen, familia, ezkontzak eta umeen jaiotzak bultzatuz. Aldi berean, prostituzioa, homosexualitatea eta adulterio arbuiatu zituen. Horretan ez zuen arrakastarik lortu. Hori zela eta, ahizpa bera erbesteratu zuen.
 
Artea ere sustatu zuen. Literaturaren aldetik, haren babespean [[Horazio]], [[Tito Livio]], [[Publio Ovidio|Ovidio]] eta [[Virgilio]] agertu ziren. Horren truke, Augustoren gustuei eutsi eta goraipatu behar izan zuten. Ovidio erbesteratu zuen kode moralak hausteagatik.
 
Baten batek [[Erromatar Errepublika|Errepublikaren]] alde jotzen zuen sekretuan. Jokoak erabili zituen Augustok bera eta bere familia goraipatzeko, eta ia-ia [[Erroma]] osoko onespena lortu zuen. Hil zenerako, [[Erromatar Errepublika|Errepublikako]] sistemara itzultzea irudiezina zen. Galdera bakarra oinordekoren izena zen.
58. lerroa:
Augustoren boterea hain zen handia non oinordeko izendatu ahal izan zuen, [[Erromatar Errepublika|Errepublika]] sortu zenetik ohitura ahaztua. Hasiera batean, ematen zuen haren iloba [[Martzelo]] izango zela. Hala ere, Martzelo pozoiturik hil zen K. a. 23an. Pozoiketa hau (eta beste batzuk) [[Livia Drusila]] Augustoren emazteari leporatzeak ez dauka oinarri sendo nahikorik.
 
[[Martzelo]]ren alaba [[Marko Agripa|Agriparekin]]rekin, bere eskuineko eskuarekin, ezkondu zuen Augustok orduan. Bost seme-alaba zituzten: [[Gaio Zesar]], [[Luzio Zesar]], [[Vipsania Julia]], [[Agripina Zaharra|Agripina]], eta [[Postumo Agripa]]. Augustok lehenengo biak oinordekoak egiteko nahian, semetzat hartu zituen. Haren semeordearen alde ere, ([[Livia Drusila]]ren lehen ezkontzako semeak, [[Druzoak|Druso]] eta [[Tiberio]]) jokatu zuen Augustok, biek Germaniako zati handiak menderatu ostean.
 
[[Marko Agripa|Agripa]] K. a. 12an hil zenean, [[Tiberio]] bere emazteaz dibortziatu zen eta [[Marko Agripa|Agriparen]]ren alargunarekin ezkondu zen. Augustorekin tribunoren botereak partekatu zituen, baina erretiroa hartu zuen. [[Marko Agripa|Agriparen]]ren bi seme zaharren (K. o. 2 eta 4an) eta bere anaia [[DrusoDruzoak|Drusoren]]ren (K. a. 9an) hilotzaren ondoren, [[Tiberio]] [[Erroma]]ra bueltatu zen, eta Augustok semetzat hartu zuen.
 
K. o. 14ko [[abuztuaren 19]]an, Augusto hil zenerako, [[Postumo Agripa]] eta [[Tiberio]] ziren oinordekoak. Dena den, handik berehala Postumo hil zen. Ez da jakiten hilketa hori nork agindu zuen. Kontua da [[Tiberio]]k ez zuela inolako arazorik bere ugazaitaren botere berberak eskuratzeko.