«Siria»: berrikuspenen arteko aldeak

561 bytes added ,  Duela 5 urte
t
Robota: Birzuzenketak konpontzen
t (Removing Link FA template (handled by wikidata))
t (Robota: Birzuzenketak konpontzen)
| subiranotasun_mota = Independentzia
| subiranotasunaren_gertaerak = - Aldarrikatua (1)<br />- Aldarrikatua (2)<br />- Onartua
| subiranotasun_urtea = [[Frantzia]]tik<br />[[1936]] [[irailairail]]a<small><sup>1</small></sup><br />[[1944]] [[urtarrilaren 1]]<br />[[1946]] [[apirilaren 17]]
| azalera =
| azalera_zerrendan_kokapena = 87.
| oharrak = <small><sup>1</small></sup>Frantzia-Siria Independentzia Ituna (1936) Frantziak berretsi gabea.
}}
'''Siria''' ({{lang-ar|سوريا}} edo سورية, ''Sūriyā'' edo ''Sūrīyah''), ofizialki '''Siriako Arabiar Errepublika'''<ref>[http://www.euskaltzaindia.net/dok/eaeb/arauak/Araua_0038.pdf Euskaltzaindiaren 38. araua: Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak] Euskaltzaindia.net</ref>, [[Ekialde HurbilHurbila|Ekialde Hurbileko]]eko estatua da, zati batean [[Mediterraneoa|Mediterraneo]] itsasoaren ertzean kokatua. Mugakide ditu [[Libano]] mendebaldean, [[Israel]] hego-mendebaldean, [[Jordania]] hegoaldean, [[Irak]] ekialdean eta [[Turkia]] iparraldean. [[Israel]]ek okupatua du [[Golan]], herrialdearen hego-mendebaldean, eta Siriak [[Turkia]]ri Hatay probintziaren agintea eskatzen dio.
 
Hiriburua [[Damasko]] da.
{{sakontzeko|Siriako geografia}}
[[Fitxategi:Satellite image of Syria in May 2003.jpg|thumbnail|ezkerrera|200px|Satelite irudia, muga gehitua]]
Siriako zatirik handiena [[goi-ordoki|goi ordoki]] lehorra da, nahiz eta ipar-mendebaldea nahiko berdea izan [[Mediterraneoa|Mediterraneo]] ertzean baitago. Estatuaren ipar-ekialdea (''Al Jazira'') eta hegoaldea (''Hawran'') landa lur zabalez osatuak daude. [[Eufrates]] ibaia, Siriako garrantzitsuena, ekialdea zeharkatzen du eta "Zibilizazioaren Sorlekua" delakoa osatzen duten hamabost herrialdeetako bat da.
 
Hiri nagusiak [[Damasko]] hiriburua, [[Alepo]] eta [[Homs]] dira. Beste hiri garrantzitsuak kostaldean kokatzen dira.
 
=== Antzinatea ===
Siria Munduko zibilizaziorik zaharrenetako jaiolekua zela frogatu du arkeologiak. [[1975]]ean aurkitutako [[Ebla]] hiriaren inguruan inperio semitiko handia eratu zen, zein [[K. a. XXV. mendea|K. a. 2500]] eta [[K. a. XXIV. mendea|K. a. 2400]] bitartean [[Itsaso Gorria|Itsaso Gorritik]], egungo [[Turkia]]ra eta [[Irak]]era hedatzen zen. Eblako hizkuntza familia semitikoan idatzitako lehena da adituen ustetan. Izan ere, Eblako jauregian Antzinateko agiritegirik zaharrenetakoa eta handienetakoa aurkitu zen. Buztinezko 17.000 taula baino gehiago dauzka, non industria, diplomazia, salerostea, artea eta nekazaritza diren hizpide nagusiak. Ebla ezaguna zen bi industria mota zela eta: alde batetik, zur, [[boli]] eta perlen lanketaz; eta, bestetik, zetaz. Gaur egun ere industria horiek, Eblako ohiturari jarraiki, ekoizpen garrantzitsua daukate.
 
[[Fitxategi: Ebla_clay_tablet.jpg|thumbnail|ezkerrera|125px|Eblako buztinezko taula]]
Indusitako beste hiri inportanteak [[Mari (Siria)|Mari]], [[Ugarit]] eta [[Dura-Europos|Dura Europos]] dira. Marin jauregiak, tenpluak eta muralak aurkitu ziren. Hortaz, kulturalki eta komertzialki hiri garatua izan zen. Ugariten gizakiak izan zuen lehen alfabetoa kausitu zen.
 
[[K. a. XX. mendea|K. a. 2000]]. urte ingurutik aurrera, hurrenez hurren, [[kanaan]]darrak ([[feniziarfenizia]]rakrrak barne), amorriarrak, hurritak, [[aramear]]rak ([[hebrear]]rak barne) eta Itsasoko herriak iritsi ziren. [[K. a. XIII. mendemendea]]ann, gizalditako guduen ondoren ([[Kadesh]]eko gudua, [[K. a. 1270ko hamarkada|K. a. 1270]] inguruan), [[antzinako Egipto|egiptoarrek]] eta [[hitita|hititek]] lurraldea banatu zuten. Guduak eta izanagatik, kostaldeko hiriek oso urte oparoak izan zituzten, hasi iparraldeko [[Ugarit]] hiritik (kultura kosmopolita baten eta lehen [[alfabeto]]aren sorlekua) eta hegoaldeko [[Palestina]]ko kanaandarren hirietaraino, [[Mizenas]], [[Mesopotamia]] eta Egiptoko zibilizazioen ekarriekin. Geroago, [[Asiria]]ko eta [[BabiloniaBabiloniar Inperioa|Babiloniako]]ko inperio handiek Siriako erreinu askeak, banan-banan, suntsitu zituzten: [[K. a. 732730eko hamarkada|K. a. 732an]]an [[Damasko]], [[Tiro]] [[K. a. 573570eko hamarkada|K. a. 573an]]an. [[K. a. 539530eko hamarkada|K. a. 539an]]an [[Ziro Handia|Ziro II.a]] Babilonaz jabetu zenean, Siria [[Akemenestar Inperioa|Pertsiako satrapia]] bilakatu zen. [[K. a. 333]]an [[Alexandro Handia]]k konkistatu zuen; hura hil zenean ([[K. a. 323]]), [[Alepo]] [[Seleuko I.a Nikator]] jeneralaren mendean geratu zen. [[Seleukotar Inperioa|Seleukotarrek]] Damasko kendu zieten Egiptoko lagidei, eta Antiokosen ezarri zuten hiriburua.
 
[[K. a. 64]]. urtean, erromatarrak lurraldean sartu zirenean, [[Erromatar InperioInperioa]]arenren probintzia bilakatu zen Siria. [[KristautasunaKristautasun]]renaren historian ere, Siriak garrantzi handia izan du. [[Paulo Tarsokoa]], gerora San Paulo izango zena, [[Damasko]]rako bidean kristautu zen. Aurkitu den lehen eliza kristaua [[Dura -Europos|Dura Europosen]]en zegoen. [[330]]. urtean Inperioa zatitu zenean, [[Konstantinopla]]ren mende geratu zen. Erromatarren eta [[partiarpartia]]renrren erdibidean egon zen, eta geroago, [[BizantziokoBizantziar Inperioa|Bizantzioko Inperioaren]]ren eta [[Sasaniar Inperioa|sasaniarren]] artean. [[Khosro I.a]] sasaniar enperadoreak [[Antiokia]] hartu zuen [[540]]an, eta kanpora egotzi zituen antiokiarrak. [[611]]n, berriro, sasaniarrek Antiokia konkistatu zuten, baina, [[622]]tik aurrera, [[Heraklio]] enperadoaren konkistek eraginik, atzera egin behar izan zuten, eta Siria, atzera, Bizantzioren mende geratu zen. Baina [[VII. mendemendea|VII. mendeko]]ko arabiarren hedapenak Siria izan zuen helburu nagusietako bat, eta [[636]]an, [[Jarmuk]] ibaiaren ertzean bizantziarrak menderatu ondoren, Siria arabiarrena izan zen.
 
=== Islamiar Aroa ===
[[Damasko]]k [[K. a. 3000XXX. mendea|K. a. 3000tik]]tik du biztanleria jarraia. [[Musulman]]ek [[636]]an konkistatu zuten. [[Muawiyah I.a]], Siriako enperadore arabiarra, inperio sortu berriaren aginpidea eskuratzeko borroketan irabazle atera zen, eta, [[kalifa]] izendaturik, Damaskon ezarri zuen hiriburua, eta [[661]]-[[750]] bitartean [[Omeiatar Kaliferria|Omeiatar inperioaren]] erdigunea izan zen; hortik [[Iberiar penintsula]] eta [[Erdialdeko Asia]]ren tarteko lurrak gobernatzen ziren. 750. urtean, arabiar kalifen [[Abbastar Kaliferria|Abbastar dinastia]] Omeiatar dinastiari nagusitu zitzaion, eta harrezkero, kalifa herriaren hiriburua [[Bagdad]] izan zen, Damaskoren kaltetan, Siria kalifa herriaren probintzia bat besterik ez zela.
 
[[X. mendemendea]]ann [[Alepo]]ko hamdaniarrek ez zioten [[Bizantzio]]ren erasoari aurre egiterik izan. Geroago, turkiar [[Seleukotar Inperioa|seleukotarrek]] Damasko eta [[Jerusalem]] hartu zituzten (1076-77). Leku santuak musulmanen mendetik askatzera egindako [[Gurutzadak|gerra joanaldietan]] ([[1099]]-[[1291]]) europar gurutzatuek Mediterraneo itsasoaren kostaldea hartu zuten, baina barnealdeko hiriek, Damasko eta Alepo, musulmanen eskuetan jarraitu zuten. [[1291]]n, [[egipto]]ar [[mameluko]]ek kristauak behin-betiko egotzi zituzten Mediterraneotik; halaber, sortaldetik sartu, eta [[1300]]ean Damasko hartu zuten [[mongol]]ak egotzi zituzten. Hurrengo bi mendeetan, [[Tamerlan]] (Timur Lang) mongolaren inbasioa bitartean izan ezik (1400-01), nolabaiteko bakean bizi izan ziren mamelukoen mende.
 
Baina [[1516]]. urtean, turkiar [[Otomandar Inperioa|otomandarren inperioa]] hedatzean, [[Selim I.a]] sultanak mamelukoak menderatu eta Siria hartu zuen. Turkiarrek [[Lehen Mundu Gerra]] arte gorde zuten lurraldea, [[Mehmet Ali]] eta [[Ibrahim Paxa]] aita-seme egiptoarren mendean egon zen urteetan izan ezik ([[1831]]-[[1840]]). Izan ere, Egiptoko agintariek Siria hartu zutenean hasi zen herrialdearen modernizazioa, baina Europako estatu nagusiek lurraldea Otomandar Inperioaren eskuetan uztera behartu zituzten egiptoarrak. Hala ere, Siria, sartaldeko kulturetara zabalik egon zen.
[[Turkiar Inperio]]ko aginpea [[1918]]an amaitu zen. Izan ere, [[Lehen Mundu Gerra]]ren testuinguruan, [[Arabiar Iraultza]]ko armadak [[Damasko]] hartu zuen. Faisal I.a Siria erresuma arabiarreko errege bihurtu zen. Hala ere, haren erreinaldia [[1920]]ko uztailean bukatu zen, [[Frantzia]]ko armada Sirian [[Nazioen Liga]]ko mandatua indarrean ezartzera sartu zenean.<ref name="WDL">{{erreferentzia |url = http://www.wdl.org/en/item/400/ |izenburua= Report of the Commission Entrusted by the Council with the Study of the Frontier between Syria and Iraq |website = [[World Digital Library]] |date = 1932 |sartze-data = 2013-07-08 }}</ref> [[Uztailaren 23]]an, Frantziako armadak Siriakoa garaitu zuen. Frantziaren menpeko urteetan, sentipen nazionalista areagotu ahala, matxinadak bortizki erreprimitzen ziren. Nolanahi ere, ekonomiak gora egin zuen eta, azpiegituren aldetik, herrialdea modernizatu zen.
 
[[Bigarren Mundu Gerra]]ko Frantziaren porrotarekin batera ([[1940]]), Siria [[Vichy Gobernua]]ren menpe geratu zen harik eta [[Erresuma Batua]]k eta [[Frantziar Indar Askeak|Frantzia AskeaAskeak]]k herrialdea hartu zuten arte ([[1941]]eko uztaila). Siriako nazionalisten presioak eraginda, Frantziak armada itzularazi behar izan zuen [[1946]]ko apirilean.<ref name="WDL"/> Errepublika bihurtuta, gobernu berri bat osatu zen.
 
=== Adib Shishakli ===
Hainbat [[estatu -kolpe|estatu kolperen]]ren ostean, [[Adib Shishakli]] koronelak boterea [[1949]]ko abenduan hartu zuen. [[1951]]n bere burua presidente izendatu zuen eta legebiltzarra bertan behera utzi.
 
Bai [[Erresuma Batua]]k bai [[Ameriketako Estatu Batuak|Ameriketako Estatu Batuek]] laguntza ederra eman zioten Adib Shishakliri. Horrela, [[Palestina]]ko gatazka amaitzea espero zuten. AEBek [[1948ko Arabiar-Israeliisraeldar Gerra|1948ko Arabiar-Israeli Gerrako]]ko palestinar errefuxiatuak Sirian kokatu nahi zituzten. Horretarako, AEBak 400.000.000 dolar ordaintzeko prest agertu zen 1952an, 500.000 palestinar [[Jazira]] lautadan kokatuz gero. Siriako ezkertiarrek, [[Arabiar Alderdi Sozialista]]k eta [[Baath Alderdi Arabiar Sozialista]]k, gogor kritikatu zuten horrelako akordioa, palestinarren bueltatzeko eskubidea saltzen ari zelakoan. Aipatutako bi alderdien bat egitean, Shishaklik Mendebaldeko eskaintzei muzin egin behar izan zien.
 
Beste estatu kolpe baten bidez, [[1954]]an Shishakli boteretik kendu zuten. Hala ere, armadaren arteko desadostasunek herrialdearen eziraunkortasuna eragiten zuten. [[1956]]ko [[Suezko krisialdia]]ren ostean, [[Gamal Abdel Nasser]] [[Egipto]]ko presidentearen lidergoak Egiptorekin bat egitearen aldeko korrontea sortu zuen Sirian. Honela, [[1958]]ko [[otsailaren 1]]ean, [[Arabiar Errepublika Batua]] sortu zen.
Aurreko hilabetean [[Irak]]eko Baath alderdiak hango boterea bereganatu zuen. Siriako gobernu berriak [[Egipto]]rekin eta Baathek kontrolatutako Irakekin federazioa osatzeko aukeraz hausnarketa egin zuen. Hitzarmena [[1963]]ko [[apirilaren 17]]an sinatu bazen ere, alderdien arteko desadostasunak areagotu ziren hurrengo hilabeteetan, eta federazioa ez zen gauzatu. Horrez geroztik, Siria eta Irak bat egitearen alde jardun zuten bi herrialdeetako Baath alderdiek. Baina [[1963]]ko azaroan Irakeko gobernua boteretik kendu zuten.
 
[[Fitxategi:New_community_on_the_Golan.jpg|thumb|280px|<small>Majdal Shams herria [[Golango GainakGolan|Golango Gainetan]]</small>]]
[[1964]]ko maiatzean, [[Amin Hafiz]] presidenteak demokratizazioaren aldeko erreformak abian jarri zituen, baina [[1966]]ko [[otsailaren 23]]an, alderdi bereko hainbat armada ofizialek estatu golpe bat garatu zuten. Amin Hafiz espetxeratuta, behin-behineko konstituzioa bertan behera geratu zen. Gobernu horrek, [[Egipto]]rekin batera, [[1967]]ko ekaineko [[Sei Eguneko Gerra]] egin zion [[Israel]]i. Israelek [[Golan]] kendu zion Siriari. Hori zela eta, Siriako gobernua ahuldu zen. [[1970]]eko [[azaroaren 13]]an, [[Hafez al-Assad|Hafez al Assad]] defentsa ministroak estatu kolpe bat emanda, lehen ministroaren kargua hartu zuen.
 
[[1973]]an, [[Yom Kippur Gerra]]n, [[Golan]] berreskuratzen saiatu zen Siria alferrik. Horrezkero, Siria eta Israelen arteko mugan, salbuespenak salbuespen, su-eten iraunkorra indarrean dago. [[1976]]an, [[Libano]]ko gobernuak eskatuta, Siriako armada Libanon sartu zen, hango [[Libanoko Gerra Zibila|gerra zibila]] baretu nahian. Siriak borrokatzen ari ziren taldeak bildu zituen [[Taif Hitzarmena]] sinatzeko. [[1990]]eko [[urriaren 13]]an gerra zibila bukatutzat jo zen arren, Siriako armadak Libanon jarraitu zuen [[2005]]eko [[apirilaren 26]] arte. Izan ere, [[Rafik al-Hariri|Rafik Al-Hariri]] Libanoko Lehen Ministroaren hilketa ([[2005]]eko [[otsailaren 14]]) zela eta, Siriaren kontrako protestak hedatu ziren Libanon.
 
Barneko oposizioa gorabehera, Hafez Al Assad presidente karguan zegoela hil zen [[2000]]ko [[ekainaren 10]]ean. Hilabete bat geroago, [[Bashar al-Assad|Bashar al Assad]] semea presidente aukeratu zuten hautagai bakarreko erreferendum baten bidez.
 
== Banaketa administratiboa ==
# [[Damasko]]
# [[Rif Dimashq eskualdea]]
# [[Quneitra eskualdea|Al Qunaytirah eskualdea]]
# [[Daraa eskualdea|Dar'a eskualdea]]
# [[Sweida eskualdea|As Suwayda eskualdea]]
# [[Homs eskualdea]]
# [[Tartus eskualdea]]
# [[Latakia eskualdea|Al Ladhiqiyah eskualdea]]
# [[Hama eskualdea]]
# [[Idlib eskualdea]]
# [[Alepo eskualdea]]
# [[Ar-Raqqa eskualdea|Ar Raqqah eskualdea]]
# [[Deir ez-Zor eskualdea|Dayr az Zawr eskualdea]]
# [[Al-Hasakah eskualdea|Al Hasakah eskualdea]]
 
== Gobernua eta politika ==
 
== Ekonomia ==
Siriako ekonomiak, [[Hafez al-Assad|Hafez al Assad]] lehendakariaren ezaxolakeria zela eta, ez zuen denbora askoan aurrera egin. Ekonomia sozialistaren garaian ([[1963]]-[[1970]]) herrialdea azpiegitura egokiez hornitu zuten. al Assad aginpidera iritsi zenean, berriz, inbertsioek hartu zuten lehentasuna (1970-[[1978]]). Baina ekonomia krisiarekin ([[1979]]-[[1988]]) agerian geratu zen sistemaren liberalizazioa ezinbestekoa zela. [[1991]]n hasi zen liberalizazioak barne merkatuaren beharrak gutxitu zituen, enpresa pribatuak sustatzen baitzituen. Hala ere, Siria [[Persiar golkoa|Golkoko]] herrialde [[petrolio]] ekoizleen mende dago. [[Golkoko Gerra]]n (1990-1991) [[Irak]]en kontrako nazioarteko koalizioan parte hartu zuen Siriak, eta horrek onura nabarmenak ekarri zizkion: arabiar herriekin zituen mila milioi dolarreko zorra ezeztatu eta bi mila milioi dolarreko laguntzak onartu zitzaizkion.
 
Gudarosterako aurrekontuak pisu handia izan du beti Siriako aurrekontu orokorrean, %8,7 gutxi gorabehera. Merkataritza harremanei dagokionez, Europar Batasuneko herrialdeekin bideratzen ditu batez ere gaur egun. Nekazaritzak BPGren %30 hartzen du. Herrialdeko bertako beharrak asetzen baditu ere, nekazaritza gaien ekoizpena nahiko apala da. [[Kotoi]]a da ekoizten den gai nagusia. Petrolioari dagokionez, eguneko 600.000 upel inguru ustiatzen dira, eta horren erdia, gutxi gorabehera, esportatu egiten da. [[Gas natural]]eko hobi garrantzitsu bat aurkitu da [[Palmira]]ko eskualdean. [[Hidrokarburo]]ek, bestalde, esportazioen %70 hartzen dute. Turismoa gorantz doan sektorea da. [[Nazioarteko Diru Funtsa]]k eta [[Munduko Bankua]]k zenbait neurri jarri dute abian, helburu nagusia banku pribatuak zabaltzea eta zerga sistemaren erreforma bultzatzea dutenak.
252.705

edits