Basurtu: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
33. lerroa:
'''Basurtu''' [[Bilbo]]ko auzoa da. [[Bilbo]]ko [[Basurtu-Zorrotza]]ko barrutian kokatua, zortzigarren barrutian alegia. Basurtuk 14.686 biztanle ditu eta 0,79 kilometro karratuko azalera ([[2006]]an udalak kaleraturik datuen arabera. Basurtuko auzoaren hegoaldeko muga Sabino Arana etorbidea da, eta etorbide honek markatzen du auzoaren izaera. Hainbat autobide eta errepideren gurutzabide baita Basurtu.
 
[[Bilbo]]ko elizateak Abandokoa anexionatu zuenean Basurtuko lurrak hiriaren periferia edo kanpoaldea ziren. Horregatik, [[Bilbo]]k erdigunetik kanpo egon beharreko hainbat azpiegitura kokatu zituen bertan. [[XX. mendea]]ren hasieran [[Basurtuko Unibertsitate Ospitalea|Basurtuko Ospitalea]] bertan eraiki zen, eredu arkitektoniko ingeleseko ospitalea. Horrez gain, [[San Mames]]eko futbol zelaia eta [[Bilboko Nazioarteko Erakustazoka]] ere bertan eraiki zen [[Espainiako Gerra Zibila|Gerra Zibilaren]] ondoren.
 
Hiria hazten joan den heinean, kanpoaldeko izaera hori galtzen joan zen, eta gaur egun Basurtu erabat loturik dago hiriko beste guneekin.
 
== Garraiobide eta azpiegiturak ==
Basurtuko auzoa [[AP-8|A-8]] autobideak zeharkatzen du mendebaldean, auzoa bitan bananduz.
 
Horrez gain, hiriaren komunikazioetarako hain garrantzitsua den [[Termibus]] autobus geltokia bertan dago, [[San Mames geltokia|San Mamesen]] konkretuki.
 
Auzoaren mendebaldean [[Ferrocarriles de Vía Estrecha|FEVE]] konpainiaren [[Basurtu-Ospitalea geltokia]] dago, Balmaseda, Karrantza, Santander eta Leonerako lineetan.
 
[[Euskotren Tranbia]]ren [[Bilboko tranbia]]k ere geltokiak ditu auzoan, [[Ospitalea geltokia|Ospitalea]] eta [[Basurtuko geltokia|Basurto]] izenekoak.
55. lerroa:
 
<gallery>
Irudi:Basurtuko ospitalea, Euskal Herria..jpg|[[Basurtuko Unibertsitate Ospitalea|Basurtuko Ospitalea]].
Irudi:Bilbao - Termibus 2.jpg|[[Termibus]].
Irudi:Bilbao - Edificio Bami (Sede EITB) 1.jpg|[[Bami eraikina]].
63. lerroa:
 
== Ikus, gainera ==
* [[Basurtuko Unibertsitate Ospitalea|Basurtuko Ospitalea]]
* [[Termibus]]
* [[Bami eraikina]]