Ireki menu nagusia

Aldaketak

20 bytes added ,  Duela 4 urte
t
Robota: Birzuzenketak konpontzen
'''Solidotzea''' edo '''zihatzea''' egoera [[likido]]tik [[solido]]ra igarotzean datzan [[materia]]ren [[egoera aldaketa]] da. Horretarako, normalean [[tenperatura]]ren jaitsiera beharrezkoa da. Alderantzizko prozesua [[urtze]]a da.
 
Likidoa solido bihurtzeko muga solidotik likidora igarotzeko erabiltzen den berdina da, [[urtze-puntu]]a. Puntu hau [[elementu (argipena)|elementu]] bakoitzarentzat espezifikoa da. Ezagutzen diren likido guztiak izoztu ahal izateko tenperatura behar adina jaistearekin nahikoa da. [[Helio]] likidoa aldiz salbuespena da, berau solido bilakatu nahi bada [[presio]]a jaistea ezinbestekoa baita.
 
Solido gehienak [[kristalizazio]] bidez solidotzen dira. Likido bat urtze-puntura heltzen denean, tenperatura konstante mantenduko da aldi batez, likido guztia solido bihurtu arte. Kristalizazioan bi gertaera jazotzen dira, alde batetik nukleazioa eta bestetik kristalen hazkuntza. Nukleazioan [[molekula]]k modu ordenatu eta trinkoan taldekatzen hasten dira eta ondoren, nukleo hauen hazkuntza ematen da kristalak agertuz.
 
Orokorrean, substantzia bat solidotik likidora igarotzean bere [[bolumen]]a txikitu egiten da. Hala ere [[uraur]]renaren kasuan alderantziz gertatzen da.
 
{{zientzia zirriborroa}}
252.705

edits