Ekonomia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Dexbot (eztabaida | ekarpenak)
t Removing Link FA template (handled by wikidata) - The interwiki article is not featured
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
1. lerroa:
[[Fitxategi:Ballard Farmers' Market - vegetables.jpg|thumb|300px|[[Azoka]] harreman ekonomikoetarako toki bat da.]]
 
'''Ekonomia''' ([[antzinako greziera]]tik: ''oikos'', «etxe» + ''nomos'', «lege», hau da, «etxeko legea») gizabanakoaren zein [[gizarte]]aren beharrak asetzeko [[ondasun]] eta [[zerbitzu (argipena)|zerbitzuen]]en [[ekoizpen (argipena)|ekoizpen]], [[truke|trukaketa]], [[banakuntza (enpresa)|banakuntza]] eta [[kontsumo]] prozesuak eta prozesu hauek eragiten dituzten gizarte harremanak aztertzen dituen [[gizarte-zientziak|gizarte zientzia]] da.
 
== Definizioaren arazoa ==
11. lerroa:
[[Zientzia]] izaera hartu zuenez geroztik, etengabe eztabaidatu da ekonomiaren definizioa. Eztabaida arlo anitzetan gertatzen da: ekonomia kontzeptu unibertsal bat den, une historiko bakoitzarekin lotu edota gizartearen beste arlo batzuekin batera (arlo politikoa, soziala edo kulturala) definitu behar den, esaterako. Zientzia ekonomikoaren sorreran, lana eta beste kategoria ekonomiko absolutuak sortzeko joera izan zen, uneko eta tokiko ekoizpen moduak kontuan hartu gabe, [[Adam Smith]] eta [[David Ricardo]]ren eskutik esaterako. [[Karl Marx]] izan zen definizio hauen mugak azaldu zituen lehena. Bere ustez, harreman ekonomikoa ezin da isolatu gizarteko beste harremanetatik eta ekoizpen-harremana ez da inoiz soilik ekonomikoa. Horrela, Marxen tesietan funtsezkoa den lanaren kontzeptua, ekonomiaren giltzarri dena, aztertzeko [[politika]] eta [[kultura]] ere aztertu behar dira<ref>{{es}} Enrique de la Garza eta beste batzuk:[http://books.google.es/books?id=tNRe89gBqFAC&printsec=frontcover&source=gbs_v2_summary_r&cad=0 ''Ciencia económica. Transformación de conceptos.''], 4-6 orr.</ref>. Zientzia ekonomikoa modu zabal honetan ulertzen denean, [[ekonomia politiko]] terminoa erabiltzen da.
 
Modu objetiboago (ez ordea zuzenago) batez, ekonomia [[eskasia (argipena)|eskasia]] kontzeptua erabiliz definitu ohi da. Ezaguna [[Lionel Robbins]] ekonomilariak [[1932]]. urtean eman zuen definizioa:
 
:«xedeen eta hautazko erabilerak dituzten baliabide urrien arteko erlazioari begira giza portaera aztertzen duen zientzia»<ref>{{en}} {{erreferentzia | abizena = Robbins | izena = Lionel | egile-lotura = Lionel Robbins | izenburua = An Essay on the Nature and Significance of Economic Science | url = http://www.mises.org/books/robbinsessay2.pdf | formatua = PDF | orrialdea = 16}}}</ref>.
31. lerroa:
'''Mikroekonomiak''' ekonomiako banako eragileen erabakiak eta egintzak aztertzen ditu, hala nola kontsumitzaileek zer eta zenbat erosten duten eta [[enpresa|enpresek]] zer eta zein [[prezio]]tan saltzen duten.
 
'''Makroekonomiak''' ekonomiako aldagai bateratuen azterketa egiten du: [[Barne produktu gordin|Barne Produktu GordinGordina]]a, [[inflazio]] tasa, [[langabezia]] eta [[ziklo ekonomiko]]ak, esaterako<ref>{{es}} Javier Díaz-Giménez: [http://books.google.es/books?id=yTZK03sOmDwC&printsec=frontcover&source=gbs_v2_summary_r&cad=0 ''Macroeconomia''], 39. orrialdea.</ref>.
 
Makroekonomiaren azterketa mikroekonomikoaren hedapenaz egin liteke teorian, baina oinarrizko unitate ekonomikoen bateratzean kontuan hartu beharreko interakzioen konplexutasuna zaildu egiten du mikroekonomia aztertzeko erabiltzen diren metodoak makroekonomiara zabaltzea. Hala ere, ez dira guztiz bereizi beharreko arloak, azterketa mikroekonomikoaren emaitzek makroekonomia ulertzen laguntzen baitute askotan.
37. lerroa:
== Pentsamendu ekonomikoaren eskolak ==
 
Ekonomia aztertu eta eratzeko pentsamendu-eskola edo joera anitz izan da [[historia]]n zehar. [[Aro modernoModernoa|Aro modernoan]]an hasita, XVIII. mendean [[eskola fisiokratiko|fisiokratak]] dira ekonomiaren lehenengo teoria osotu bat eratu zutenak. Batez ere [[Frantzia]]n garatu zen eskola honetako jarraitzaileek nekazaritza, eta zabalago, ekoizpena ekonomiaren zirkulazioa eta horrela gizarte osoaren ongizatea bermatzen dituen iharduera nagusia dela pentsatzen zuten, garaiko [[merkantilismo]]aren aurka. Indibidualismoa eta liberalismo ekonomikoa ere bultzatzen zituzten, ekoizpenaren oinarrian dagoen [[kapital (argipena)|kapitalaren]]aren garrantzia azpimarratzearekin batera<ref>{{es}} Antonio Blavia Esquirol: [http://books.google.es/books?id=9B8U1b4fL9IC&printsec=frontcover&source=gbs_v2_summary_r&cad=0 ''Evolución del pensamiento político''], 85-89 orrialdeak.</ref>.
 
XVIII. mendearen bukaera aldera eta [[Adam Smith]]en eta [[David Ricardo]]ren ideietatik abiatuz, [[ekonomia klasikoklasikoa]]arenren eskola garatzen da, XIX. mendeko erdialdera arte. Ekonomia kapitalista elkarrekin harremanetan zegoen elementu eta kontzeptuez (merkatua, lana, soldatak, kapitala, balioa, ...) osatutako sistema moduan ikusi eta sistema hau era zientifikoan aztertzeko lehenengo ahalegina egin zutenak biltzen ditu. Aldi berean, ordea, beraien artean oso heterogenoak ziren jakintsuak zirela esan behar da. Banako erabakien gainetik, oreka ekonomikoaren kontzeptua ere eratu zuten <ref>[[Adam Smith]]ek merkatua ''ikusezinezko esku'' batek gidatzen zuela uste zuen. Horrela, merkatuak, fisikak bezala, bere legeak dituela pentsatzen zuen.</ref>. Eskola honek jarraitutako metodologiatik bi joera bereiziko dira XIX. mendean zehar: [[Karl Marx]]ek abiaraziko duen [[ekonomia marxista]], batetik, eta [[eskolaekonomia neoklasiko|eskola neoklasikoa]]a bestetik<ref>{{es}} Sergio Ricossa: ''op. cit.'' (''escuela clásica'' sarrera), 95. orrialdea</ref>.
 
[[EskolaEkonomia neoklasiko|Eskola neoklasikoko]]ko ekonomilariek ikuspegi mikroekonomikotik abiatuz, ekonomia osoaren mekanismoen azaltzea bilatzen zuten. Beraien iritziz, oinarrizko agente ekonomikoek, kontsumitzaileak eta ekoizleak alegia, beren interesen alde jokatzen dute beti, [[utilitate (argipena)|utilitatea]]a eta [[mozkin]]a maximotuz hurrenez hurren, erabateko arrazionaltasunez eta merkatuari buruzko informazio osoa eta zehatza edukirik. Axioma hauen pean, giza- eta gizarte-konplexutasuna osatzen duten beste faktoreak, kultura eta politika edo agenteen balizko irrazionaltasuna esaterako, kontuan hartu gabe, eredu matematiko konplexuak eratu zituzten ekonomiaren funtzionamendua azaltzeko, ekonomia zientzia fisiko bihurtu nahian. Eskola honi egin zaion kritika nagusiak bere izaera estatikoa, historia alde batera uztea, gehiegizko sinplifikazioa eta errealitatearekin zer ikusi handirik izatea, edo kontrastazio enpiriko eza dira<ref>{{es}} Sergio Ricossa: ''op. cit.'' (''economía'' sarrera), 205. orrialdea</ref><ref>{{es}} José Manuel Naredo: [http://books.google.es/books?id=ArlmZ2_vbw0C&printsec=frontcover&source=gbs_v2_summary_r&cad=0#v=onepage&q=&f=false ''La economía en evolución''], 185. orrialdea.</ref><ref>{{es}} Manuel Ahijado: [http://books.google.es/books?id=0xBb2Zx7u8wC&printsec=frontcover&source=gbs_v2_summary_r&cad=0#v=onepage&q=&f=false ''Microeconomía''], 20. orrialdea</ref>.
 
[[Ekonomia marxista]]k [[Karl Marx]] filosofoaren ''Das Kapital'' liburuan oinarriturik, [[kapitalismo]]aren azterketa kapitalisten eta langilegoaren arteko harreman gatazkatsutik abiarazten du. Kapitalista kapital edo ekoizpen baliabideen jabea da eta beren mozkina ziurtatzeko, langileari bere lanaren emaitza baino gutxiago ordaindu behar dio. Kapitalistak beretzat hartzen duen gainbalio horrek ematen dion mozkin tasa murriztu egiten da denboran zehar inbertitutako kapitalaren balioa [[teknologia]]ri esker gero eta handiagoa delako. Horrek langabezia sortzen du baina hain zuzen langabeziak dakarren soldata jaitsierari esker, kapitalistak bere gainbalio tasa berreskura dezake. Bilakaera horrek azkenik bueltarik gabeko krisi batera darama, iraultza piztuz eta [[sozialismo]]a ekarriz. [[Ekonomia marxista]]k beste kontzeptu batzuk ere eratzen ditu kapitalismoaren dinamika osotuago azaltzeko, erabilpen-balioa eta trukaketa balioa esaterako. [[Marxismo]]aren barnean kokaturik, gatazka ideologiko eta politiko handien inguruan garatu den pentsamendu ekonomikoaren eskola bat izan da eta XIX. eta XX. mendeko munduko historian eragin handia izan duela esan behar da, [[ekonomia sozialista]]ren eta [[komunismo]]aren eredua hartu duten herrialdeen kasuan batez ere.
49. lerroa:
== Modelo ekonomikoak ==
 
Errealitate ekonomikoaren konplexutasuna laburtu eta errazteko eratzen dira [[modeloeredu ekonomiko|modelo ekonomikoak]]ak. Modelo ekonomikoetan ekonomia eratzen duten aldagai, faktore, eragile eta elementu nagusien arteko harremanak zehazten dira. Abiapuntu, zehaztasun eta aplikazio maila ezberdinak dituztela, bi helburu izaten dute: lehenengo, ekonomia bat era argi batean azaldu eta ulertaraztea; eta bigarren, aldagai ekonomikoei aurresanak egitea.
 
Ekonomia baten funtzionamendua azaltzeko erabili ohi den modelo sinple bat, sarri kritikatua ordea, fluxu zirkularra da. Fluxu zirkularreko modeloan bi eragile, [[familia]]k eta [[enpresa]]k, eta espazio bat, [[merkatu]]a alegia, lotzen dira. Familiek ondasun eta zerbitzuak ekoizteko behar diren [[ekoizpen (argipena)|ekoizpen]] bitartekoak, hala nola [[lan]]a eta lurrak, saldu edo alokatzen dizkiete enpresei. Horrela lortutako etekinak enpresek beraiek ekoiztutako ondasun eta zerbitzuak erosi eta eskuratzeko erabiltzen dituzte. Horrela [[diru|moneta]] fluxu zirkular bat sortzen da familien eta enpresen artean. Aldi berean, fluxu fisiko zirkular bat ere sortzen da: familiek enpresei [[ekoizpen-bide|ekoizpen bitartekobitartekoak]]ak ematen dizkiete, enpresek familiei ondasun eta zerbitzuak ematen dizkietelarik<ref>{{es}} Gustavo Vargas Sánchez: [http://books.google.es/books?id=u1DFsje4lMcC&printsec=frontcover&source=gbs_v2_summary_r&cad=0#v=onepage&q=&f=false ''Introducción a la teoría económica. Un enfoque latinoamericano.''], 26-33 orrialdeak.</ref>.
 
== Sistema ekonomikoak ==
 
[[Sistema ekonomiko]]a ekonomia bat eratu eta antolatzeko modua da. Anitz dira historian zehar gauzatu eta teorian planteatu diren sistema ekonomikoak. Egun munduko sistema ekonomiko nagusia [[kapitalismo]]a da, non ekoizpen bitartekoak jabego pribatuak kontrolatzen dituen. Kapitalismoan ekoizpen bitartekoak [[merkatu]] batean trukatzen dira eta etekinak ekoizpen bitartekoen jabeen esku geratzen dira, langileei soldatak ordaindu ondoren. Kapitalismoan helburua etekinak maximotzea da, merkatua nagusia den erabateko konkurrentzia inguru batean. Beste muturrean, [[ekonomia sozialista|sistema ekonomiko sozialista]] dago, non ekoizpen bitartekoak langileek beraiek kontrolatzen dituzten, etekinen banaketan kapitalismoan baino berdintasun handiagoa lortzearren. Tartean, [[sistema ekonomiko misto]]ak daude non estatuaren parte hartzea onartzen den ekoizpen bitartekoen jabegoan zein merkatuen erregulazioan. Egun, ekonomia guztiek jasotzen dute estatuaren esku sartzea neurri handiago edo txikiago batean. Adibidez, [[neoliberalismo]]ak estatuaren esku sartzea onartu baina minimotu nahi duen sistema bat da; [[sozialdemokrazia]]k, berriz, estatuaren merkatuetan parte hartze eta kontrol handiagoa defenditzen du, merkatuaren kalteak ekidin eta herritarrenganako babesa argudiatuz. Nolanahi ere, sistema ekonomikoak eduki beharko lituzkeen ezaugarriak eztabaida [[politika|politiko]] biziak sortarazten dituen gai bat dira<ref>{{es}} Irvin B. Tucker: [http://books.google.es/books?id=swpUUjFk640C&printsec=frontcover&source=gbs_v2_summary_r&cad=0#v=onepage&q=&f=false ''Fundamentos de economía''], 495-503 orrialdeak.</ref>.
 
Sistema ekonomikoek beste ezaugarri batzuk ere bil ditzakete, hala nola [[autarkia (argipena)|autarkia]] edo ekonomia itxia, [[protekzionismo]]a edo estatuak bertako ekoizleek kanpoko ekonomien eraginez jasandako kalteak ekiditeko politika eta [[ekonomia informal|azpiko ekonomia]] edo inongo kontrolik gabeko ekonomia. [[Historia]]n zehar gainera egun ia indarrean ez dauden sistema ekonomikoak izan dira, [[esklabismo]]a eta [[feudalismo]]a esaterako.
 
== Geografia ekonomikoa ==
 
Munduko [[herrialde]] eta [[eskualde]]ek euren ekonomiari buruz ezaugarri bereziak izaten dituzte. Hau dela eta, ohizkoa da bertako ekonomia bereziki aztertzea. Horrela, adibidez, [[Gipuzkoa]]ko ekonomia edo [[Frantzia]]ko ekonomiak aztertzen dira. Beste alde batetik, munduko ekonomia guztiak biltzen dituen [[globalizazio]] izeneko fenomenoa gorabehera, sakonak dira herrialdeen arteko ezberdintasun ekonomikoak. Ezberdintasun hauen ondorioz, [[lehen Mundua|lehenengo mundumunduko]]ko eta [[hirugarren munduMundua|hirugarren munduko]]ko ekonomiak bereizi ohi dira, egungo munduko sistema ekonomikoak ekarri duen ezberdintasunen eraginez. Geografikoki eta ekonomikoki gertu dauden herrialdeak [[nazioz gaindiko erakunde]] ekonomikoetan biltzen dira munduan zehar, elkarren interes ekonomikoak defenditu eta politika ekonomiko bateratuak erabaki, [[Europar Batasuna]] esaterako.
 
== Ekonomia sektoriala ==