Herodoto: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robotak {{Commonskat}} gehitu du. Txantiloiak commons:category:Herodotus lotu du, Wikidataren arabera.
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
5. lerroa:
Herodotoren lanik ezagunena ''Historia'' da; bederatzi liburutan banatuta dago, eta [[Mediar Gerrak|Mediar Gerren]] jatorriari buruz Herodotok egin zituen galdeketak biltzen ditu. Grekoz, "galdeketak" esan nahi duen hitza ἱστορίαι da, eta horixe da "historia" hitzaren sorburua.
 
Herodoto kronologikoki lehen historialari greziarra izateaz gainera, europar kulturaren barruan [[prosa]]z idatzitako liburu zaharrenaren egilea da. Hark idatzi zuen, bestalde, irakurria izan zedin helburua zuen lehenengo liburua. Herodoto [[Halikarnaso]]n -[[Anatolia|Asia TxikiTxikiko]]ko hego-ekialdeko hiria- jaio zen K.a. 484. urte inguruan. Oso gazte zela jaioterria utzi behar izan zuen matxinada baten ondorioz. Halikarnasotik [[Samos]]era joan zen, eta [[K. a. 449]]. urtean, Greziak eta [[Persia]]k bakea izenpetu zutenean, bidaia bat egin zuen [[Egipto]] eta [[Anatolia|Asia TxikiaTxikian]]n barrena. Atenasen egon zen urteetan garai hartako idazle ospetsuenak ezagutu zituen, [[Sofokles]] besteak beste.
 
444. urtean Turiosen hartu zuen bizilekua, eta hantxe idatzi zuen bere liburu handia.