Skype: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robotak {{Commonskat}} gehitu du. Txantiloiak commons:category:Skype lotu du, Wikidataren arabera.
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
1. lerroa:
[[Fitxategi:Tram Tallin 1.JPG|250px|thumb|Skyperen iragarkia [[Tallinn]]go tranbia batean.]]
 
'''Skype''' (orokorrean /skáɪp/ bezala ahoskatua; jatorrizko hizkuntzan, [[estoniera]]z /∫ýpe/), [[Internet]] bidez deiak egitea ahalbidetzen duen [[software]]a da. Bat-bateko mezuak, bideokonferentziak edota fitxategiak trukatzeko aukera ere ematen du aplikazioak. 2003an sortu zen zerbitzua, nagusiki, Ahti Heinla, Priit Kasesalu eta Jaan Tallinn [[estoniar]]ren eskutik. Bere garaian [[Kazaa]] software aplikazioa ere bultzatu zuten. Halere, Skype Group delako taldeak [[suediar]] eta [[danimarka|daniar]] sustraiak ere baditu, Niklas Zennström eta Janus Friis enpresariek ere parte hartzen dutelako. Enpresaren egoitza nagusia [[Luxenburgo]]n dagoen arren, Skypek bulego gehiago ditu [[Londres]], [[Stockholm]], [[Tallinn]], [[Tartu]], [[Praga]] eta [[San Jose (Kalifornia)]] bezalako hirietan.
 
Zerbitzuaren ezaugarri nagusietako bat da erabiltzaileek debalde egin dezaketela berba euren artean, betiere, biek Skype aplikazioa erabiltzen badute. Bestalde, ''YY SkypeOut'' izeneko ezaugarria ere badu Skypek eta [[telefono]] arruntetara zein [[telefono mugikor]]retara deitzea ahalbidetzen du. Kasu honetan deiak egin ahal izateko ordaindu egin behar izaten da eta hauen prezioa desberdina izan ohi da herrialdearen arabera. ''SkypeIn'' aukerarekin, ordea, posible da telefono batetik ordenagailu batera dei egitea. Aplikazioak eskaintzen dituen aukeren artean debaldeko ahots-mezuak lagatzea dago.
15. lerroa:
* [[Mac OS X]]
* [[iPhone OS]]
* [[Linux|GNU/Linux]] banaketak
* [[Play Station Portable]]