Inperio: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Reverted 1 edit by 201.43.44.159 (talk). (TW)
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
4. lerroa:
'''Inperio''' ([[latin]]ezko ''imperium'' hitzetik ekarria) [[etnia|etnologikoki]] eta/edo [[kultura]]lki ezberdinak diren lurralde zabalak menpean dituen [[estatu]]a da, gainera eskualde batean itzala edo botere hegemonikoa duena. Hitza lurraldeen multzoa izendatzeko ere erabiltzen da. Hedaduraz, herrialde batek itzal politiko, ekonomiko edo kulturala handia duen garaiak izendatzeko ere erabiltzen da.
 
Horrexegatik gaur egun inperioa ez da bakarrik [[inperio kolonial]]a baizik eta zenbait [[estatu]]k erabiltzen duten politika non militarki ez dute lurraldeak okupatu baina bai ekonomikoki edo kulturalki, adibidez, [[Ameriketako Estatu Batuak]] edo [[Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna|Sobietar Batasuna]].
 
[[XX. mendea]]n, [[inperialismo]] hitza egungo gutxiespen-zentzuzko konnotazioa hartu zuen, batez ere [[Vladimir Lenin|Lenin]] idazkeren eraginez, adibidez “Inperialismoa: kapitalismoaren goiko fasea” bere liburuan.
Mende hartan, inperio izendatutako [[estatu]] guztiek izenaz aldatu zuten: [[1949]]an, [[Txinatar Inperioa]] [[Txina Herri Errepublika]] bihurtu zen edo [[Bigarren Mundu Gerra]] eta gero [[Japoniar Inperioa]] desagertu zen.
Azkena [[1976]]an [[Jean-Bédel Bokassa]]k sortutako eta hiru urte baino ez zueneko iraun Afrika Erdiko Inperioa zen. Era berean [[enperadore]]ak desagertu ziren: [[Ingalaterrako errege-erreginen zerrenda|britainiar errege-erreginak]] [[India]]ko enperadoreak izateari utzi zuten [[1947]]an eta [[1974]]an militarrek [[Etiopia]]koa bota zuten. Hala ere, gaur egun [[Japonia]]ko estatu buruari oraindino [[enperadore]]a deitzen zaio.