Georges Eugène Haussmann: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
19. lerroa:
== Parisko eraldaketa ==
 
[[XIX. mendea|XIX. mende]] erdialdean, Parisen itxura [[Erdi AroAroa|Erdi Arokoaren]]koaren oso antzekoa zen eta kaleak arras ilun, estu eta osasungaitzak ziren. [[Ingalaterra]]ra eginiko bidaia batean (1846-1848), [[Napoleon III.a]] [[Londres]] mendebaldeko auzoekin harrituta geratu zen, [[higiene]] eta [[hirigintza]] eredu baitziren (batez ere 1666ko [[sute]] osteko berreraikuntza zela-eta). Horrela, enperadoreak Paris hiri erakargarri eta prestigioduna bihurtu nahi zuen eta, horretarako, beste prefet bat izendatu zuen: Haussmann.
 
Lanen ideia nagusia jendearen eta airearen zirkulazioa hobetzea zen, teoria [[higienista|higienistei]] jarraiki. Teoria horiek [[Argien MendeaGaraia|Argien Mendeen]] ondorengoak dira eta XIX. mendean indar handia hartu zuten, batez ere [[1832]]an Parisen izan zen [[kolera]] izurriaren ostean. Kanpainia higienista horren izena "Paris edertua, Paris handitua, Paris sanotua" (''Paris embellie, Paris agrandie, Paris assainie'').
 
Beste helburu bat, jendaurrean askoz gutxiago aitortua, balizko [[matxinada]]k kontrolatzea zen, 1830ko uztailekoa eta 1948ko ekainekoa gogoan. Horretarako, kale eta hiribide zuzen eta zabalak diseinatu zituen, [[segurtasun indar]]rek errazago iritsi eta eragiteko. Gainera, Haussmannek Napoleon IIIari idatzitako gutun batean zioenez, "alokairuaren eta janariaren igoera lagungarritzat onartu behar dira [...] Paris langileen inbasioaz babesteko"<ref>« ''accepter dans une juste mesure la cherté des loyers et des vivres [...] comme un auxiliaire utile pour défendre Paris contre l'invasion des ouvriers de la province. ''» Louis Girard, ''Napoléon III'', Paris, Librairie Arthème Fayard, [[1986]], 269 or.</ref>.
34. lerroa:
[[Monumentu]] zahar eta berriak balioesteko, [[plaza]] zabalak eta hiribide-[[perspektiba]]k sortu zituen. Adibide esanguratsuena [[place Charles-de-Gaulle|place de l'Étoile]] da, erdigunetik hamabi hiribide [[izar]] itxuran hasten diren tokia. Horietako bat da [[Eliseo Zelaien hiribidea]]. Elizak eraikitzeko asmo irmoa zuen, [[industrializazio]]aren garapenari buruz populazioa influentziatu ahal izateko. Era berean, edateko ur-hornidura eta [[estolda]] sareak berritu, hedatu eta sortu zituen, [[antzoki]]ak (Théâtre de la Ville eta Théâtre du Châtelet) eta bi geltoki eraiki (Gare de Lyon eta Gare de l'Est). Gainera, Parisko herri mugakideak (adibidez La Chapelle, [[Montmartre]], Auteuil, Belleville edo Passy) anexionatu zituen.
 
Funtsezko eraldaketa horrek oso kostu handia izan zuen, Napoleon II.ak [[urre]]zko 250 milioiko mailegua sinatu baitzuen [[1865]]ean, eta beste 250 milioi [[frantziar libera|libera]] [[1869]]an (guztira, gaurko 26 milioi euro inguru{{erref behar}}). Gainera, Pereire bankuak 400 milioi libera inbertitu zituen 1867 arte, lurzoruaren salerosketan. Hein handi batean, [[Higiezinen burbuila|higiezinen espekulazioak]] Parisko eraldaketa lanak ordaindu zituen.
 
== Erreferentziak ==