Giordano Bruno: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
15. lerroa:
 
== Biografia ==
Jaiotzez Filippo izena jarri zioten. [[Nola]] herrian jaio zen, [[Napoli]]n, Giovanni Bruno izeneko soldaduaren semea. [[Predikatzaileen Ordena|Domingotar]] fraide sartu zenean hartu zuen ''Giordano'' izena. Geroago, [[1572]]an, apaiztu egin zen.
 
[[Filosofia]]n oso interesatua zegoen. Filosofo zahar batzuen ideiek biziki erakarri zuten: [[Hermes Trismegistus]] eta [[Platon]].
 
 
[[1576]]an Napolitik alde egin behar izan zuen, [[Inkisizioa|Inkisiziotik]] ihesi. Handik pixka batera [[Erroma]]tik ihesi egin behar izan zuen. Horrekin batera, dominikoen ordena utzi egin zuen. [[Geneva]]ra joan eta [[kalbinismo]]a besarkatu zuen. [[Erromatar Eliza Katolikoa]]k [[eskumiku|eskumikatu]] egin zuen. Orduan Giordano Frantziara joan eta bertan urte asko pasa zituen, mezenas ahaltsuen gerizpean. Garai horretan hogei liburu eman zituen argitara, esaterako ''Cena de le Ceneri'' ([[1584]]), edota ''De l'Infinito, Universo e Mondi'' ([[1584]]). Azken lan honetan [[Nikolas Koperniko|Kopernikoren]] ideiak aldeztu zituen.
 
[[1586]]an, eztabaida gogor baten ondoren, [[Frantzia]] utzi eta [[Alemania]]ra joan zen. Han, [[Luteranismo|luteranoek]] ere eskomikatu egin zuten. [[1591]]n [[Venezia]]ra joateko gonbitea onartu zuen eta bertan [[Inkisizioa]]k atxilotu zuen. Sei urtez preso eduki zuten [[Erroma]]n, epaitu baino lehen. Bere epaiketa [[Bellarmino]] kardinalak ikuskatu zuen. Brunok ez zien bere ideiei uko egin eta [[heresia|heretiko]] deklaratu zuten. Agintari zibilen esku utzi zuten [[1600]]eko urtarrilaren 8an eta bizirik erre zuten urte bereko otsailaren 17an, [[Erroma]]ko "Campo dei Fiori" plazan. Gaur egun plaza horretan eraikia dago bere omenezko estatua.
 
== Kosmologia XVI. mendearen erdialdean ==
XVI. mendearen erdialdean [[Nikolas Koperniko|Kopernikoren]] ideek ez zuten oraindik zabalkunde handirik. Ideia horiek besarkatu zituen lehen filosofoa ''Giordano Bruno'' izan zen. Brunok atera zituen ondorioak, XX. mendetik begiratuta, oso argiak izan ziren, baina orduko ideia tradizionalen kontrakoak ziren. Astronomo gutxik onartu zuten [[Nikolas Koperniko|Kopernikoren]] astronomia. Horien artean, zuhurtasunez bada ere, [[Michael Maestlin]] ([[1550]]-[[1631]]) eta [[Cristoph Rothmann]] alemaniarrak. [[Thomas Digges]] ingelesak [[A Perfit Description of the Caelestial Orbes]] liburua argitaratu zuen, atxikipen entusiasta eginez. Zerrenda honetan ezin ditugu kontatu [[Galileo Galilei|Galileo]] ([[1564]]-[[1642]]) eta [[Johannes Kepler|Kepler]] ([[1571]]-[[1630]]), oso gazte baitziren, eta ezta ''Giordano Bruno''ere, ez baitzen [[astronomo ospetsuak|astronomoa]]a, [[filosofo]]a baizik; [[Nikolas Koperniko|Kopernikoren]] ideiak onartzen zituen filosofo bakarra, bestalde. Bere idazkietan entusiasmo bizia erakusten du ideia hauekin. [[Aristoteles]] eta [[Platon]]en arabera, [[UnibertsoaUnibertso]]a mugatua eta esferikoa zen. Izarrak esfera batean finkatuak zeuden eta denak [[LurLurra|Lurretik]]retik distantzia berean. Lurra, jakina, zentroan zegoen geldi. [[Planeta]]k ere esfera solido batzuetan finkatuak zeuden eta bertan mugitzen ziren. [[Nikolas Koperniko|Kopernikok]] berdintsu pentsatzen zuen planetei buruz, baina [[LurLurra]]ra mugiarazten zuen, zentro geldia [[Eguzkia]] zelarik. Esferaren goiko partea mugatua ala infinitua ote zen ez zuen argitzen: filosofoentzat uzten zuen auzi hori.
 
== Giordano Brunoren ideiak ==
'''Bruno'''ren ustez, [[LurLurra]]rariri errotazio-mugimendua aitortzen bazitzaion, ustezko beste mugimendu batzuk baztertu behar ziren eta ez zegoen motiborik izarrak distantzia berean zeudela edo izarren ingurua mugatua zela pentsatzeko. [Thomas Digges]] ere ondorio horietara iritsia zen [[1576]]an. Baina Diggesen arabera, izarren ingurua jainkoaren eta aingeruen etxea zen. [[1584]]an '''Bruno'''k bi dialogo filosofiko garrantzitsu argitaratu zituen: bertan planeten esferak baztertzen ditu beste astronomo batzuek baino lehen ([[Cristoph Rothmann]]ek [[1586]]an eta [[Tycho Brahe]]ek [[1587]]an). Beretzat Unibertsoa homogeneoa eta infinitua da. Ez ditu Eguzkia eta Lurra beste astroen gainetik ipintzen. Uste zuen planeta-sistemak zirela Unibertsoaren oinarrizko unitateak. Gaur egun bere ideia asko gaindituta badaude ere, beldur gabe esan daiteke ''Giordano Bruno'' aitzindaria izan zela, bere ikuspegian XX. mendeko kosmologiaren oinarrizko kontzeptuak aurreikusten baitziren.
 
== Giordano Brunoren ideiak eta Eliza katolikoa ==
Esan izan da Kopernikozalea izateagatik erre zutela, baina hori ez da guztiz horrela. Bere teologia aski aldendua zegoen kristau dotrina ofizialetik eta [[dozetismo]]a egotzita epaitu zuten. Bere lan guztiak ''[[Index Librorum Prohibitorum]]'' delakoan sartu zituzten, [[1603]]an.
 
Laurehun urte geroago, [[Joan Paulo II.a|Joan Paulo II]].aren garaian ''Bruno'' kondenatzearen “errakuntza” onartu zuen Elizak.
 
[[1600]]ean bizirik erre zuten bere ideia teologikoek eta zientifikoek sortzen zuten ezinegonagatik. Ordurako erdi-aroko ideiak hil-hurren ziren. Sententzia eman zutenean, famatua egin den esaldi hau bota omen zuen: "Beldurrago zarete zuek epai hau irakurtzean ni entzutean baino", alegia, Elizak bazekiela nolabait martiri bat sortzen ari zela.