Ireki menu nagusia

Aldaketak

t
Robota: Birzuzenketak konpontzen
:'''''Lasa eta Zabala''' izenburuak artikulu honetara dakar; [[Pablo Malo]]k zuzenduriko izen horretako filmari buruzkoa hau da: [[Lasa eta Zabala (filma)]]''
[[File:Joxi joxean baiona 001.JPG|thumb|right|330px|Lasa eta Zabalaren irudiak bahitu zituzten Baionako Tonneliers karrikaren inguruetan.]]
'''Lasa eta Zabalaren hilketa''' [[Euskal Herria]]n [[1983]] urtean [[ETAEuskadi Ta Askatasuna|ETAren]]ren aurka izandako [[gerra zikin (argipena)|gerra zikineko]]eko hilketa izan zen, non Espainiako Gobernuko kargu politiko eta [[Guardia ZibilZibila|Guardia Zibileko]]eko agintari eta kide zenbaitek Joxean Lasa eta Joxi Zabala Ipar Euskal Herrian errefuxiatutako [[euskadi Ta Askatasuna|etakide]] gazteak bahitu, Guardia Zibilaren instalazioetan bortizki torturatu eta azkenik [[Alacant]]era eraman eta bertako landan [[erailketa|erail]] zituzten. Bahiketa eta ondorengo erailketa estatuko aparatuek antolatutako [[GAL]] erakundearen lehenengo ekintza izan ziren.
 
Erail ondoren, Lasa eta Zabalaren gorpuak lurperatu zituzten. 1984 urtearen hasieran, ezezagun batek erailketa [[GAL]]en izenean erreibindikatu eta gorpuak Busot herrian lurperaturik zeudela adierazi zuen; baina Lasa eta Zabala desagerturik jarraitu zuten, harik eta 1985 urtean Busot herrian halabeharrez aurkitutako gorpuzkiak 1995 urtean aztertu eta Lasa eta Zabalarenak zirela frogatu zen. Lekuko baten testigantzak 1983 urtean Donostian ziharduten [[Enrique Rodríguez Galindo]] [[Guardia ZibilZibila]]arenren komandantea eta beste zenbait guardia zibil inplikatu zituen hilketan. Ondorengo epaiketak Galindo, ordurako Guardia Zibileko jenerala, [[Ángel Vaquero]] teniente koronela, [[Julen Elgorriaga]] Gipuzkoako [[gobernadore zibil]] ohia eta Enrique Dorado eta Felipe Bayo guardia zibil ohiak erruduntzat jo eta kartzela zigorra jarri zien 2000 urtean. Espetxe zigorrak 70 urtetik gorakoak izan ziren arren, erantzule guztiak aske ziren 2004 urtean.
 
== Joxean Lasa eta Joxi Zabala ==
 
'''Jose Antonio Lasa Arostegi''', ''Joxean'' ([[Tolosa]], [[1963]]ko [[martxoaren 21]]a - [[Busot]], [[Alacant]], [[1983]]) eta '''Jose Ignazio Zabala Artano''', ''Joxi'' ([[Tolosa]], [[1962]]ko [[urtarrilaren 6]]a - [[Busot]], [[Alacant]], [[1983]]) [[ETAEuskadi Ta Askatasuna|ETAko]]ko ''Gorki'' komandoa osatu zuten 1981 urtean, Iñigo Alonso Uranga eta beste kide batekin aurrera. 1981eko azaroaren 6an, komandoaren lehen ekintzan, Tolosako San Frantzisko kaleko [[Euskadiko Kutxa|Lankide Aurrezki KutxaKutxako]]ko bulego batean atrako-saialdia egin zuten, baina poliziarekin izandako tiroketa baten ondoren, Iñigo Alonso etakidea atxilotu eta komandoko beste kideek ihes egin zuten. Joxean Lasa eta Joxi Zabala Ipar Euskal Herrira ihes egin eta euskal errefuxiatuen kolektiboan integratu ziren.<ref>{{es}} [http://www.elmundo.es/nacional/lasa-zabala/sentencia/ampliacion5.html Lasa eta Zabala auziaren sententzia], ''El Mundo'', 2013-10-17an kontsultatua.</ref>
 
== Gertakariak ==
[[File:Bayonne-Rue des Tonneliers-20110313.jpg|thumb|right|180px|[[Tonneliers karrika]], Baionan, non Lasa eta Zabala bahitu zituzten.]]
[[1983]]ko [[urriaren 16]]ko 00:30 aldera, kalez jantzitako espainiar [[guardia zibilZibila|guardia zibilek]]ek [[Joxean Lasa]] eta [[Joxi Zabala]] [[Tolosa]]ko [[ETAEuskadi Ta Askatasuna|ETAko]]ko kideak bahitu zituzten [[Baiona]]ko [[Tonneliers karrika]]n, haien lagun batek [[Arrangoitze]]ko jaietara joateko utzi zien autora sartzean. Bezperan, senide eta lagun batzuekin poteoan ari zirelarik, nabarmena izan zen ezezagun batzuek egiten zieten jarraipena.<ref>{{es}} [http://elpais.com/diario/2000/01/14/espana/947804411_850215.html Dos testigos afirman que los etarras vieron a policías españoles vigilándoles Dicen que sospecharon de un coche en el que iban dos personas], ''elpais.com'', 2000-01-14.</ref> Isilpean, bahitutako gazteak [[Donostia]]ra eraman eta Guardia Zibilak [[Aiete]] auzoan duen [[La Cumbre (Aiete)|La Cumbre]] jauregian sartu zituzten, guardia zibilen eskuetan betiere.
 
Gau horretan bertan, [[Oñati]]n [[Guardia Zibila]]ren konboi bat erasotu zuten eta gizon bat hil zen. [[Espainiako Langile Alderdi Sozialista|PSOE]] alderdiko [[Julen Elorriaga]]
Gipuzkoako gobernadore zibila eta [[Enrique Rodríguez Galindo|Enrique Rodriguez Galindo]] Guardia Zibileko komandantea atentatu lekura joan ziren. [[Arrasate]]ko ospitalean gaua igaro ondoren, goizeko seirak aldera berri bat jaso zuten Intxaurrondoko kuarteletik: "Frantzian bi erori dira, eta hona ekarriko dituzte", Lasa eta Zabala bahiturik zeuden lekura erreferentzia eginez.
 
[[Urriaren 17]] astelehenean, [[Mariano Martinez Colomo]] bi tolosarren iheskidea lanera abiatu zen goizean goiz. Bi egun lehenago Joxi eta Joxeani utzi zien autoa atea zabalik zuela aurkitu zuen. Susmo txarra hartu zuen, geroztik ez baitzituen ikusi. Autoko giltzak itzultzera ere ez ziren gerturatu, eta Joxiren jaka gorria atzeko eserlekuan utzita zegoen, han borroka izan zelako arrastoekin batera. Desagerpenaren berria hedabideetara zabaldu zen berehala.
1995eko [[ekainaren 21]]ean, Lasa eta Zabalaren gorpuzkiak Euskal Herrira iritsi ziren. Zekartzan hegazkina [[Donostia-Hondarribia aireportua|Hondarribiko aireportua]]n lurreratu zen arratsaldez. Aireportuko atarian senitarteko, lagun eta herritar ugari bildu ziren bi gazteen senitartekoei babesa eman eta gorpuen bahiketa salatzeko. Espainiar poliziaren eta bildutakoen artean istiluak sortu ziren, eta hainbat lagun zauritu ziren. Carlos Bueren epaileak gorpuak heldu bezain laster lurpera zitzaten emandako aginduaren aitzakian, polizia indarrek gorpuak bahitu eta maite zituztenei haiengana gerturatzen utzi gabe eraman zituzten Tolosara. Hilerrian bildu zirenek ezin izan zieten azken agurra lasai eman GALek eraildako bi gazteei. [[Ertzaintza]]k gogor egin zuen senitarteko eta adiskideen aurka, eta hainbat pertsona zauritu zituen. Lasa eta Zabalaren familiek gogor salatu zuten polizia autonomikoaren jarrera. Hurrengo egunean Santa Maria parrokia leporaino bete zen bi gazteei eskainitako elizkizunean.
 
[[2000]]ko maiatzean, [[Espainiako Auzitegi Nazionala]]k sententzia atera zuen: [[Enrique Rodríguez Galindo|Enrique Rodriguez Galindo]], [[Julen Elorriaga]], [[Angel Vaquero]], [[Felipe Bayo Leal]] eta [[Enrique Dorado]] Joxean Lasa eta Joxi Zabala bahitu, torturatu, erail eta desagerrarazteagatik 365 urteko kartzela zigorrera kondenatu zituzten. Aipatutako bakar batek ere ez ditu hamar urte eman kartzelan. Lekukoek azaldu dutenez, kartzelan egon ziren bitartean tratu preferentziala jaso zuten. Lasa eta Zabalaren hilketa espainiar epaitegietara iritsi den [[GAL]] kasuarekin loturiko sei kasuetako bat izan zen, guztira GAL erakundeak 27 pertsona erail zituen arren.
 
[[2008]]ko urriaren 18an, berriz ere istilu larriak izan ziren Tolosako herrian, Madrilgo Audientzia Nazionaleko [[Baltasar Garzón|Baltasar Garzon]] epailearen aginduz [[Ertzaintza]]k Joxean Lasa eta Joxi Zabalaren aldeko omenaldi bat indarrez galarazi baitzuen.
 
Zenbait herritar zauritu eta 6 atxilotu zituzten gertakarietan. Gerla zikinaren bi biktimen senideek eta herritarrek gogor salatu zuten omenaldia horrela zapuztea, "Joxi eta Joxeanen hiletako irudiak errepikatu" zirela adierazita. Aldarrikatu zutenez, "armen, atxiloketen eta jazarpenaren bidez ez dute lortuko herri honen historia isiltzerik, ez dute Joxi eta Joxeanen oroimena ezabatzerik lortuko".
 
[[Jokin Bildarratz]] Tolosako alkateak ([[Euzko Alderdi Jeltzalea|EAJ]]), bere aldetik, "Madrildik inposatu zaigun beste erabaki baten ondorioa izan da hori" adierazi zuen.
 
== Oroimena ==
 
== Kultura eragina ==
* [[Harkaitz Cano]]ren ''[[Twist (Harkaitz Canoeleberria)|Twist]]'' eleberria Lasa eta Zabalaren hilketan oinarritzen da.
* 2014 urtean [[Pablo Malo]]k ''[[Lasa eta Zabala (filma)|Lasa eta Zabala]]'' filma zuzendu zuen gertakarietan oinarriturik.
 
252.705

edits