Akupuntura: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Hpholke (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
12. lerroa:
Txinatarren mundu-ikuskeraren arabera, bi indar kontrajarri daude bai izadian eta bai gizakiarengan, eta indar bi horien arteko orekak mantentzen du giza organismoa osasuntsu. Yang indarra positiboa da, bultzatzailea, hipertentsiboa eta pizgarria; Yin indarra, bestetik, negatiboa da, geldiarazlea, lasaigarria eta hipotentsiboa. Goian aipatutako hamabi meridianoez gainera, bi lerro daude erdian, bata indar fisiko, moral eta intelektualaren gidaria, eta bestea gorputzaren behealdeko organoen funtzioak gidatzen dituena. Pneuma edo bizi-energiaren zirkulazio txarrak bestelako organoei eragiten die, eta horrela sortzen dira eritasunak. Puntu jakinetan orratzak jarriz, zirkulazio-oreka berrezartzen da, eta eritasuna sendatu egiten da. Bi orratz-mota erabiltzen dira, urrezkoak eta zilarrezkoak. Urrezkoek Yang eragin pizgarria dute, eta zilarrezkoek Yin eragin lasaigarria.
 
Gaur egun, bai Txinan eta bai Mendebaldean, [[altzairu]] herdoilgaitzeko orratzak erabiltzen dira. Akupunturaren eragin onuragarria azaltzeko ematen diren azalpenen artean, hau da hedatuena: orratzaren ziztadak narritadura eragiten du, azalaren, odol-bideen, [[gihar]]ren eta [[tendoi]]en nerbio-bukaerek hori sumatu eta [[burmuingarun|burmuinera]]era igortzen dute informazioa, eta handik aginduak bidaltzen dira organo jakinetara.
 
== Erreferentziak ==