Biologia molekular: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Josu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
1. lerroa:
'''Biologia molekularra''' izaki bizidunen oinarrizko molekulak ikertzen dituen biologiaren adarra da. Biomolekula horien egitura eta eginkizun biologikoa aztertzen ditu biologia molekularrak, [[genetika]], [[biokimika]] eta [[fisika]]rekin lotura estuak ezarriz.
 
Biokimikaren lan-eremu bera duela eman lezake, baina biologia molekularrak genetikaren molekulak ([[Azido desoxirribonukleiko|DNA]] eta [[Azido erribonukleiko|RNA]]) ikertzen ditu batik bat, eta baita molekula horiek eta [[proteina|proteinen]] arteko harreman estua ere.
 
Biologiaren adar hau XX. mendearen erdialdean agertu zen, [[James Dewey Watson|James Watson]]-ek eta [[Francis Crick]]ek DNAren egitura fisiko-kimikoa aurkitu zutenean. Geroztik, DNA bizi-molekula garrantzitsuena bihurtu da, bera baita bizidun guztiengan ([[birus]] batzuetan izan ezik) informazio genetikoa daukana, hots, belaunaldiz belaunaldi pasatzen den herentziazko informazioaren gordailua.
 
Biologia molekularraren historian hiru mugarri garrantzitsu aipatu behar dira: