Peru: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Dexbot (eztabaida | ekarpenak)
t Removing Link GA template (handled by wikidata)
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
52. lerroa:
[[Fitxategi:Manu riverbank.jpg|thumb|left|200px|Manú parke nazionala, Peruko [[oihan tropikal]]aren erakusgarri.]]
 
[[Andeak]] Peruko iparraldetik hegoaldera zabaltzen dira. Gailur nagusiak: [[Huascarán|Huascaran]] (6.768 m), [[Yerupaja]] (6.634 m), [[Coropuna]] (6.615 m), [[Ausangate]] (6.380 m), [[Solimana]] (6.320 m), [[Ampato]] (6.310 m), [[Salcantay]] (6.271 m), [[Chachani]] (6.075 m), [[Hualca Hualca]] (6.025 m), [[Sabancaya]] (5.976 m), [[Misti]] (5.821 m) eta [[Pichu Pichu]] (5.664 m).
 
Sartaldetik sortaldera hiru alderdi nagusi bereiz daitezke Perun: kostaldea, mendialdea, eta oihanaldea.
* Kostaldea 2.200 km luze da, meharra eta idorra, oso euri gutxi egiten baitu urtean zehar. Ipar-mendebaldean du zabalera handiena, [[Sechura]]ko basamortuan. Kostaldean daude Peruko hiri nagusiak.
* Mendialdea Ande mendien Mendebaldeko, Erdialdeko eta Ekialdeko mendilerroez osatua da. Mendebaldeko mendilerroa ura [[Ozeano Barea|Ozeano Barera]] eta, [[Amazonas|Amazonas ibaiaibaiaren]]ren bidez, [[Ozeano Atlantikoa|Ozeano Atlantikora]] isurtzen duten ibaien banalerroa da. Han dira Peruko mendi garaienak. Peruko Ande mendiak zabal eta garaiagoak dira hegoaldean iparraldean baino. Lurraldearen egitura geologikoa dela eta, lurrikarak izateko arrisku handia da Perun.
* Andeetatik sortaldera dagoen alderdi hezea, ''La Montaña'' deitua, Amazonas ibaiaren arroko oihanak hartzen du ia oso-osorik. Peruko lurralde osoaren hiru bostenak hartzen ditu La Montañak, eta ibai handiek ureztatzen dute.
 
65. lerroa:
Peruko [[klima]]k alde handiak ditu lurraldearen alderdi batetik bestera, eta Ande mendien alde banatara erabat desberdina da. Oro har, urteko batez besteko tenperatura 19-22 °C artekoa da kostaldean, 1-14 °C artekoa mendietan eta 24-35 °C artekoa ekialdeko oihanean. Kostaldeko klima eztia eta, Hego Ameriketako gainerako mendebaldeko kostan bezala, oso idorra da. Peruko itsaslaster hotzak Peruren [[latitude]] berean diren beste toki batzuetakoa baino klima samurragoa eragiten du kostaldean. Oso euri gutxi egiten du urtean zehar (50 mm), baina lainoa izaten da hilabeteetan. Noizbehinka, [[El Niño]] deritzon urlaster beroaren eraginez, euri-jasa handiak izaten dira. Mendialdean ez da tenperatura-gorabehera handirik hilabete batetik bestera, baina berealdiko aldaketak izaten dira egunean zehar. Cuscon, esate baterako, urtarrilean 11 °C eta uztailean 8 °C izaten dira batez beste, baina 22 °C-rainoko gorabehera izan daiteke egunean zehar. Euria urrituz doa iparraldetik hegoaldera eta ekialdetik mendebaldera. Euri gehiena abendutik martxora izaten da. 4.500 edo 5.000 m-tik gora elurra da beti. Oihaneko klima bero hezea da. Ia egunero izaten da euria. Iquitos portuan, adibidez, 2.286 mm euri izaten dira urtean.
 
Kostaldean landare gutxi dago: lehorrera egokitutako landare batzuk ([[kaktus]]ak eta [[algarrobo (argipen)|algarroboak]]ak) hazten dira, eta ibarretan oasiak dira. Mendialdean ugariago dira: lehorrera egokitutako zuhaixkak, kaktusak, piper-arbolak ''([[Schinus molle]])'' eta belar luzeak, ibarretan lertxunak, mendiarteko goi-lautadetan [[borraja]]ren familiako landareak, belardiak eta landare lekadunak, eta zenbait tokitan [[eukalipto]]ak. Oso landaretza oparoa da [[oihan]]ak hartzen dituen Ande mendien ekialdean eta Amazonas arroan: [[goma-arbola]], [[kaoba]], [[kina-arbola]], [[kakaotze]]a, [[banilla]], [[curare-arbola]].
 
== Historia ==
71. lerroa:
[[Fitxategi:Sunset_across_Machu_Picchu.jpg|thumb|right|260px|[[Machu Picchu]], inken azken gordelekuetako bat.]]
 
Andeetako antzinako kulturen artean ([[Chavín de Huántar|Chavin]], [[Paracas]], [[Moche|Mochica]], [[Nazca kultura|Nazca]], etab.) [[Inka Inperioa|Inka zibilizazioa]] nagusitu zen lurraldean. XII. mendearen inguruan sortu zen; XV. mendearen erdialdetik aurrera izan zituen urterik oparoenak, eta Hego Ameriketako inperio ahaltsuena eta handiena izatera iritsi zen espainiarrak heldu aurreko urteetan. Gaur egungo Peru, Ekuador, Bolivia eta Argentinako eta Txileko iparraldea hartzen zituen.
 
Ozeano Barea aurkitu ondoren, espainiar esploratzaileek Hego Ameriketako kostaldea aztertu zuten, eta Peruko inperio handiaren berri izan zuten. 1531n [[Francisco Pizarro]] lurraldea konkistatzera abiatu zen 180 soldaduren buru. Espainiarrek [[Atahualpa]] inken erregea atxilotu eta, hark bahisaritzat gela bete urre ordaindu bazuen ere, hil egin zuten (1533). Urte horretan bertan, Lima hiria sortu zuten espainiarrek, itsasorako aterabidea izateko. 1543an Espainiako Karlos I.a erregeak Peruko erregeorderria sortu zuen konkistatzaileen arteko guduak amaitzeko eta koroaren aginpidea Hego Ameriketan sendotzeko. Erregeorderriak ia Hego Amerika osoa hartzen zuen. Erregeordeen lehen egitekoa konkistatzaileen matxinadak menderatzea izan zen. [[Francisco de Toledo]]ren gobernupean (1569-1581), lurraldearen barne-antolamendua egituratu eta ekonomiaren hazkundea bideratu zen, zilarraren ustiapenean oinarritua. Lima erregeorderriaren hiriburu eta, bi mendez, Hego Ameriketako merkataritza-gune nagusi bilakatu zen. Erregeorderriak XVII. mendean zehar izan zituen urterik oparoenak, baina, nolanahi ere, arazo askori aurre egin behar izan zien: itsaslapurren erasoei, espainiarren arteko gerrei, amerindiarren matxinadei, administrazio- eta erlijio-arazoei, kontrabandoari eta izurriteen eta lurrikaren ondorio larriei, besteak beste.
 
XVIII. mendean garrantzia galdu zuen Peruko erregeorderriak, ekonomiaren hazkundea moteldu egin baitzen erregeorderriaren zatiketagatik, zilar-ekoizpenaren beherakadagatik eta biztanleriaren urritzeagatik neurri handi batean. Mende horretan zehar, Peruko erregeorderria hirutan zatitu zen: Granada Berria (1717), Rio de Plata (1776) eta Txile (1778). Bestalde, kolonia-erregimenarekiko morrontzak Hego Ameriketako korrejidoreen eskuetan zegoen merkataritzaren monopolioa, zerga-igoerak eta [[Tupac Amaru II.a|Tupac Amaru]] amerindiarraren matxinada eragin zituen (1780-81). Kreole aristokraten artean ere burujabe izateko asmoa gero eta sendoagoa zen. Hala ere, XIX. mendearen hasierako askapen-mugimenduak sortu zirenean, Espainiako koroak Hego Ameriketan izan zuen azken babesgune bihurtu zen Peru. 1821ean [[José de San Martín]] argentinar jeneralak Peruren burujabetasuna aldarrikatu zuen Liman, [[Simón Bolívar|Simón Bolivar]] ''Askatzaileak'' Junineko eta Ayacuchoko guduetan (1824-25) De La Serna erregeordearen osteak menderatu zituenean gauzatu zena.
 
[[Fitxategi:La_Independencia_del_Perú.jpg|thumb|left|300px|Peruren independentziaren aldarrikapena irudikatzen duen koadroa.]]
84. lerroa:
1980an [[Sendero Luminoso]] mugimendu maoista sortu zen, eta borroka armatuari ekin zion. Gobernuak salbuespen-goera ezarri zuen Liman eta Callaon, eta militarren zainpean jarri zituen Ayacucho eta mendialdeko beste probintzia batzuk. Oinarrizko giza eskubideak ez ziren errespetatu, eta biztanleek, bizirik iraun nahi bazuten, Sendero Luminosoren edo gudarostearen alde egin beharra zuten. 1990ko hauteskundeetan [[Mario Vargas Llosa]] idazlea aurkeztu zen eskuineko alderdietako koalizio baten buru, baina [[Alberto Fujimori]]ren ''Cambio-90'' alderdia atera zen garaile. 1992an Fujimorik, gudarostearen laguntzarekin, estatu-kolpe bat eragin zuen, munduko herrialde gehienek arbuiatu zutena. Fujimorik Legebiltzarra eta epaien aginpidea deuseztatu, eta esku handia bereganatu zuen. 1997ko maiatzean, kargutik kendu zituzten Auzitegi Konstituzionaleko kideak, Peruko konstituzioak Fujimori berriro hautatzea debekatzen zuela adierazteagatik. 2006ko hauteskundeetan Alan García Pérez iritsi zen agintera, eta kanpainan gogor kritikatu bazuen ere Toledoren gobernua, berak jarraitu egin zuen haren politika ekonomikoarekin. 2007an, poliziari egindako hainbat erasok nabarmen utzi zuten Sendero Luminoso berriro ere armatzen ari zela.
 
2011ko uztailaren 28an [[Ollanta Humala|Ollanta Humala Tasso]] hautatu zuten lehendakari, hauteskundeak Alberto Fujimoriren alaba [[Keiko Fujimori Higuchi]]ri irabazita.
 
=== Mugarri nabarmen batzuk ===
90. lerroa:
* [[1535]]eko [[urtarrilaren 18]]an [[Francisco Pizarro]]k [[Lima]]ko hiria sortu zuen.
* [[1821]]eko [[uztailaren 28]]an independentzia aldarrikatu zuten.
* [[1823]]ko [[irailaren 10]]ean [[Simón Bolívar|Simon Bolivar]] izendatu zuten presidente.
* [[1980]]an [[Sendero Luminoso]] gerrilla maoista borrokan hasi zen.
* [[2000]]an [[Alberto Fujimori]]k presidentetza utzi zuen.
119. lerroa:
 
== Biztanleak ==
Peruko biztanleen ia erdiak amerindiarrak dira. [[KetxuaKitxua|Ketxuak]]k eta [[aimara]]k dira [[amerindiar]] talde nagusiak, eta mendialdean bizi dira. Kostaldean [[mestizo]]ak dira gehienak, amerindiarren eta espainiarren nahastearen ondorengoak. Biztanleen % 15 inguru europarren ondorengoak dira. Gizatalde txikiagoen artean, aipagarriak dira beltzak eta [[mulato]]ak ([[afrika]]r esklaboen ondorengoak), asiar jatorrikoak ([[japonia]]rrak eta [[txinatxinako Herri Errepublika|txinatarrak]]tarrak), eta Amazonas aldeko amerindiar taldeak.
 
Biztanleen hiru laurdenak hirietan bizi dira. Hiriburuaz gainera, Arequipa (industria- eta nekazaritza-eremua, 726.000 biztanle), El Callao (herrialdeko arrantza-portu nagusia, 684.000 biztanle), Trujillo (merkataritza-gunea, 627.000 biztanle), Chiclallo (411.500 biztanle) eta Cusco ([[inka Inperioa|inken]] inperioko hiriburua, herrialdeko historia- eta arkeologia-hiri nagusia, 257.800 biztanle) dira Peruko hiri nagusiak.
 
Gaztelania biztanleen (% 70en hizkuntza nagusia) Peruko hizkuntza ofizial bakarra izan zen 1975 arte. Egun, aimara eta kitxua ere ofizialak dira, eta Amazonaseko amerindiar taldeek beren hizkuntza dute. XXI. mendearen hasieran, Perun alfabetismoa % 90ekoa zen (% 95ekoa gizonezkoen artean eta % 83koa emakumezkoen artean). Bizi-itxaropena, berriz, 68 urtekoa (65 urtekoa gizonezkoentzat eta 70 urtekoa emakumezkoentzat).
131. lerroa:
Peruko lurraldearen egitura eta eraketa direla eta, lurren % 3 baino ez da nekazaritzan erabilgarria. Oro har, Perun lantzen diren gaien artean, [[arroz]]a, [[azukre-kanabera]], [[kafe]]a eta [[kotoi]]arenak dira emaitza oparoenak. Peruko lurrik emankorrenak kostaldeko oasiak dira. Baliabide aurreratuekin lantzen dira, eta ureztatuak daude gero eta alderdi gehiagotan. Lursail horietan, besteak beste, kotoia, azukre-kanabera, arroza, patatak, [[mahatsondo]]ak eta [[olibondo]]ak lantzen dira. Emaitzaren parte bat kanpora saltzen da.
 
Mendialdeko lursailak, berriz, txikiak dira, mailaka antolatuak, amerindiarrek oso baliabide urriz lantzen eta bizibidea ateratzeko erabiltzen dituztenak. Mendian egiten diren gai nagusiak [[arto]]a eta [[patata]]k, eta ondoren, [[manioka|mandioka]], [[garagar]]ra, [[gari]]a, [[basarto]]a eta [[kina-arbola]] dira.
 
[[Fitxategi:Un_sol_de_1889.JPG|thumb|right|200px|Peruko dirua, [[sol]]a, 1889koa.]]
 
Oihanaldeko alderdi batzuetan, XX. mendearen erdialdeaz gero kafea, platanoa, arroza, artoa eta fruitu tropikalak lantzen dira. Bestalde, Perun oso zabalduak daude kina-arbola eta [[koka (argipena)|koka]]. Koka-hostoa, amerindiarrek beretzat erabiltzen dutena kenduta, Kolonbiara eta handik, [[kokaina]] bihurtua, Europara eta Ipar Ameriketara saltzen da. Peruko oihanek lurraldearen erdia baino gehiago hartzen dute, baina ustiapena ez dago guztiz aurreratua: kautxu-arbola, kaoba, ebanoa, zedroa, palisandroa. Zura ibaietan barrena garraiatzen da Atlantikoraino.
 
Abere-hazkuntzak nolabaiteko garrantzia du, Andeetako indiarren artean batez ere: ardiak, behiak, ahuntzak, [[llama]]k, [[alpaka]]k, [[bikuina]]k, zaldiak, astoak eta hegaztiak. Alpakaren eta bikuinaren ilea oso aintzat hartua da. Llama zamari gisa erabiltzen da.
141. lerroa:
1991-1992 urteetako datuen arabera, lehen sektoreak nazio-produktu gordinaren (NPG) % 12 eta langileen heren bat hartzen ditu.
 
Peruk mea-baliabide handiak ditu, eta [[meagintzameatzaritza|meagintzak]]k NPGaren % 15 eta langileen % 8 hartzen ditu. Ustiatzen diren mea askoren artean [[kobre]]a, [[zilar]]ra, [[berunaberun]]a, [[zink]]a eta [[burdina]] dira nagusiak. Peru munduko kobre-ekoizle handienetako bat da. [[Petrolio]]- eta [[gas]]-hobiak ere badira. Halaber, oso baliabide handiak ditu uraren indarraren bidez argindarra sortzeko, baina ibai nagusiak hirietatik urrun izateak garestitzen du azpiegitura elektrikoak eraikitzea eta hedatzea.
 
Peruko industria aurrerabidean dago, baina arazoak ugari dira. Aipagarriak dira, besteak beste, petrolio-findegiak, altzairugintza, industria kimikoa, janari-industria, tabakogintza eta zementugintza. Perun lantzen den kotoiaren, eta artilearen zein alpaka-ilearen kalitate onari esker, [[ehungintza]]k ere garrantzi handia du. Lantegi gehienak kostaldean daude. Bestalde, Peruko eskulangintza kalitate handikoa da ([[urre]] eta zilargintza, [[zeramika]], ehungintza etab). Industriak NPGaren % 16 eta langileen % 14 hartzen ditu.
165. lerroa:
 
=== Hizkuntzak ===
[[Gaztelania]] hizkuntza ofizial eta nagusia da herrialde osoan. Halaber, [[kitxua|ketxua]] erdialdean ([[Ancash]], [[Huanucoko departamendua|Huánuco]], [[Pascoko departamendua|Pasco]], [[Junineko departamendua|Junín]] eta [[Limako departamendua|Lima]]) eta [[aimara]] hegoaldean ([[Punoko departamendua|Puno]], [[Tacnako departamendua|Tacna]] eta [[Moqueguako departamendua|Moquegua]]) ofizialak dira nagusi diren eskualdeetan.
 
== Perutar ospetsuak ==