Blog: berrikuspenen arteko aldeak

9 bytes added ,  Duela 8 urte
t
Robota: Birzuzenketak konpontzen
t (Removing Link FA template (handled by wikidata))
t (Robota: Birzuzenketak konpontzen)
'''Blog''' (edo weblog) bat, ohar, istorio edo artikuluak argitaratzen diren [[Internet]]eko [[webgune]] bat da. Blogariak mezuak egunkari edo [[ontziko liburu]] moduan idazten ditu eta hauek kronologikoki argitaratuz doaz bere blogean. Egitura aldetik goiko markoak bloga identifikatzen du, zutabe nagusian mezuak eta erantzunak agertzen dira, eta alboko zutabean, besteak beste, egilearen deskripzioa, estekak, etiketak, kategoriak, mezuen artxiboa eta harpidetzeko loturak egon ohi dira. "Weblog" izena Jorn Bargerrek erabili zuen lehen aldiz [[1997]]ko abenduan.
 
Blog gehienak pertsonalak dira, egile bakar batek idatziak, baina badira talde, elkarte, erakunde eta enpresenak ere. Bertan publika daitezke, askatasun osoz, albisteak, iritziak, poesiak... Esateko zerbait daukan edonork eduki dezake blog bat. Blog gehienak irauteko asmoz sortzen dira baina badira gertakizun baten berri emateko sortuak direnak ere. Blogen aldaera bat mikroblogak dira; hauen bereizgarria da mezuak laburrak direla (gehienez jota 140 karaktere normalean) eta egileak une honetan zertan zaude galderari erantzuteko eginak dira. Mezuak normalean egileak definitutako komunitate batentzat zuzenduta daude. Komunitate horiek - lagunenak, lankideenak...- [[sare sozial|gizarte-sareaksare]]ak egituratzen dituzte.
 
Mezuetan testuaz gain argazkiak, bestelako irudiak, aurkezpenak, animazioak eta bideoak ere txerta daitezke. Elementu multimedia hauek web zerbitzari batean kokatu behar dira txertatu (''embed'') aurretik. Multimedian oinarritzen diren blogak daude: fotoblogak, bideoblogak eta audioblogak (''podcast'' edo deskargatzeko irrati-saio asinkronoak, musikakoak edo MP3 blogak).
 
Blog bat egiteko bi aukera daude: berariazko editore bat erabiliaz, hala nola [[WordPress|Wordpress]], sortu eta web-ostatu batetara igo edo blogak editatzeko plataforma bat erabiltzea. Plataforma hauek blog-txantiloiak eskaintzen dituzte eta blogari ostatu ematen diote. Hauetako batzuk doakoa dira, hala ere badaude ordaindu beharrekoak direnak. Blog bat eduki nahi duenak plataforma hauetako batera jo eta minutu gutxitan blog bat sortu eta idazten hasi daiteke.
 
== Blog baten ezaugarri nagusiak ==
Sindikatzea, normalean, [[RSS]], [[XML]], [[ATOM]] edo [[FEED]] bidez egin ohi da. Hauek irakurtzeko programak existitzen dira, eta baita online gure Feed-Sorta izateko webguneak ere, hala nola, Bloglines.
 
Bestetik, [[PodCasting]] delakoa ere badago. Honen oinarria sindikazioan datza, baina ez edukien sindikazioan; audio fitxategienean baizik. Horretarako konprimaturiko audio fitxategiak erabiliko dira, [[ogg Vorbis|ogg]] edota [[mp3]]. Edonork bere audio fitxategiak (irrati programak, errezetak, ipuinak...) ordenagailu bidez grabatu eta webgunetara igotzeko parada du. Ondoren, fitxategi horiek gure iPod eta antzekoetan eraman eta entzuteko aukera dugu. Podcastinari esker, sindikatutakoei edukia berritu dela ohartarazteko mezua bidaliko diogu.
 
== Ikus, gainera ==
252.705

edits