«Eusko Ikaskuntzen Nazioarteko Aldizkaria»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robota: Birzuzenketak konpontzen
t (Fix URL prefix)
t (Robota: Birzuzenketak konpontzen)
| ISSN = 0212-7016
| webgunea = www.eusko-ikaskuntza.org/eu/publicaciones/colecciones/riev/
}}'''''Eusko Ikaskuntzen Nazioarteko Aldizkaria''''' ([[gaztelania]]z: ''Revista Internacional de Estudios Vascos'', [[frantses]]ez: Revue Internationale des Études Basques), gaztelaniazko izenaren siglekin ('''RIEV''') ezagunagoa, [[Eusko Ikaskuntza]]ren argitalpen nagusia da, [[Julio Urkixo]]k [[1907]]an sortua. Julio Urkixok zuzendari karguan jarraitu zuen [[espainiako Gerra Zibila|1936ko gerra]] piztu arte. [[1983]]an RIEV berriro plazaratu zen, eta orduz geroztik [[Julio Caro Baroja]] izan zen zuzendari, [[1995]]ean hil zen arte. Gaur egun, [[Aingeru Zabala Uriarte]] da zuzendaria. Seihilabetekaria da, eta Euskal Herriko kulturaz hainbat diziplinatako ideia, joera eta teoria zientifikoen elkartoki eta eztabaidaleku izatea du helburu.<ref>[http://www.eusko-ikaskuntza.org/eu/publicaciones/colecciones/riev/ ''Eusko Ikaskuntzen Nazioarteko Aldizkaria''ren web orria], Eusko Ikaskuntzaren webgunean.</ref>
 
[[Koldo Mitxelena]]ren esanetan, Euskal Herriko kulturari buruzko azterlanak era guztietako fantasien eta zoramen guztien babesleku ziren, lehenago [[zelta]] kulturari buruzko azterlanak izan ziren bezala; RIEVek lortu zuen —ez lanik gabe— hori atzean utzi eta zientziaren arlora ekartzea.<ref>Juan Aguirre Sorondo: [http://www.euskomedia.org/aunamendi/126377?q=RIEV&partialfields=fondo:au%25F1amendi&numreg=1&start=0 «Revista Internacional de Estudios Vascos»], Auñamendi Eusko Entziklopedia.</ref>
 
== Historia ==
[[1907]]an sortu zen eta [[1936]]. urtea arte iraun zuen. Hasierako urteetan [[Georges Lakonbe]]k lagundu zion Urkixori eta [[1922]]an [[Eusko Ikaskuntza]]ren aldizkari bihurtu zen, Urkixo bera zuzendari zela. Lehen zenbakiak [[Baiona]]n atera ziren, eta gero [[Gipuzkoako Foru Aldundia|Gipuzkoako Aldundiko]] [[irarkolainprimatzeko makina|irarkolan]]n, bi hilabetez behin. Lanak [[euskara]]z, [[gaztelania]]z, [[frantses]]ez edo [[aleman]]ez idatziak izaten dira, idazlea nor den. Urkixok garrantzi handia eman zion atzerriko euskalarien lanei.
 
Parte hartzaile izan ziren, besteak beste, Meillet, Saroïhandy, [[Julien Vinson|Vinson]], [[Georges Hérelle|Hérelle]], [[Jean Jaurgain|Jaurgain]], [[Jean Baptiste Daranatz|Daranatz]], Dubarat, [[Hugo Schuchardt|Schuchardt]], [[Theodor Linschmann|Linschmann]], Winkler, [[Christianus Cornelius Uhlenbeck|Uhlenbeck]], Meyer-Lübke, Dogson, [[Arturo Farinelli|Farinelli]] eta beste asko, euskaldun eta atzerritar. Euskal idazle zaharren obrak ere argitaratu ziren, zatika eta zenbaitetan faksimilez. Era horretan argitaratu ziren, esaterako, [[Bernart Etxepare|Etxepareren]] lanak, [[Arnaut Oihenart|Oihenarterenak]], [[Joan Tartas|Tartasenak]], [[Joanes Etxeberri|Etxeberri SarakoaSarakoarenak]]renak, [[Axular]]renak, etab.
 
Gerrak eten zuen RIEVen argitalpena. [[1981]]ean, [[Eusko Ikaskuntza]]ren babespean, berriz ere ekin zitzaion RIEV aldizkaria argitaratzeari, [[Julio Caro Baroja]] zuzendari zela, eta [[Juan Garmendia Larrañaga]] kudeatzaile.
252.705

edits