Ostalgie: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robotak {{Commonskat}} gehitu du. Txantiloiak commons:category:Ostalgie lotu du, Wikidataren arabera.
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
4. lerroa:
'''''Ostalgie''''' [[Alemaniako Errepublika Demokratikoa]] (AED) zeneko bizimoduari erreferentzia egiten dion [[nostalgia]] izendatzeko [[alemania]]r terminoa da. ''Ost'' ([[ekialde]]a) eta ''Nostalgie'' (nostalgia) hitzetatik sortutako akronimoa da.
 
[[Berlingo harresia|Berlingo Harresia]] [[1989]]an bota eta hurrengo urtean [[Alemaniaren birbateratzea|Alemania birbateratu]] ostean, AEDko herritarrak Mendebaldeko sisteman integratu eta garai [[sozialistasozialismo|sozialistari]]ri loturiko oroigarri gehienak ezabatu zituzten. Hasiera batean, AEDko marketako produktuak saltokietatik desagertu egin ziren, horien ordez Mendebaldeko produktuak jarriz. Hala eta guztiz ere, denboraren poderioz, Alemaniako ekialdeko zenbait herritar garai sozialistako bizimoduaren aspektu desberdinei lotutako nostalgia sentitzen hasi ziren. Zehazki, ''Ostalgie'' bateratzearen ondoren desagertu ziren AEDko [[kultura]]ren eta egunerokotasunaren zenbait aspekturi loturik dago.
 
Horretaz jabeturik, gaur egun Alemaniako hainbat enpresak AEDn saltzen ziren hainbat produkturen kopiak egiteari edo marka zaharren imitazioak berriz saltzeari ekin diote.