Kendallen tau: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Addbot (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: hizkuntza arteko 5 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:q3268404 orrian
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
1. lerroa:
[[Estatistika]]n, '''Kendallen tau''', τ [[tau (argipena)|tau]] hizki grekoaz irudikatzen dena, ''N'' objektu edo elementu multzo bakar baterako, mailakatze ezberdin biren arteko bateratasun neurria da, hau da sailkapen ezberdinen arteko [[korrelazio]] edo adostasun maila neurtzen du. Kendallen tau metodo ez parametrikoen barnean kokatzen da. [[Maurice Kendall]] estatistikariak asmatu zuen.
 
Adibidez, bitez ''{a,b,c,d}'' kalitateari buruz ordenatu beharreko lau ardo mota eta ''A:[a,c,b,d]'' eta ''B:[a,c,d,b]'' bi aditu ezberdinek lau ardoen gainean emandako sailkapenak ardo hoberenetik hasita; Kendallen tau neurriak bi adituen iritzien bateratasun edo adostasuna neurtzen du. Mailakako sailkapenak [[aldagai kuantitatibo]] batetik ere erator daitezke, neurri kuantitatiboaren zehaztasuna zalantzazkoa denean. Adibidez, X, Y eta Z ikasleak lortutako kalifikazioak 4, 6 eta 9 izanik hurrenez hurren, kalifikazioaren zehaztasunari buruzko zalantzak badaude, mailakatze bat ezar daiteke kalifikazioetan oinarrituz: ''[Z,Y,X]''.