Zoologia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robotak {{Commonskat}} gehitu du. Txantiloiak commons:category:Zoology lotu du, Wikidataren arabera.
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
3. lerroa:
Zoologoek milioi bat [[espezie]] baino gehiago identifikatu dituzte dagoeneko (1,3 milioi animalia-espezie, gutxi gorabehera). Kopuru horrek nabarmen gainditzen ditu [[landare]]en espeziena (350.000 inguru).
 
[[Animalia]]k sailkatzeko zoologiak hainbat tresna erabiltzen ditu. Antzina, gaur egungo aurrerapen teknologikorik ez zegoenean, irizpide morfologikoak eta anatomikoak erabakigarriak ziren animalia bat talde batean edo bestean sailkatzeko orduan. Geroago, hibridazioaren kontzeptua agertu zen [[Georges Cuvier|Cuvierren]]ren eskutik: bi animalia espezie berekoak ziren ondorengo ugalkorrak edukitzeko gai baldin baziren. Orokorrean, Cuvier-en irizpideak zutik dirau oraindik, salbuespen batzuek betetzen ez badute ere.
 
[[Mikroskopio]]aren agerpenak [[histologia]]ren garrantzia [[taxonomia]]-ikerketarako agerian jarri zuen. Bestalde, [[eboluzio]]aren teoriaren garapenak enbriologia konparatiboaren ikerkuntza bultzatu zuen, oso lagungarri izango zena zoologiarentzat ikuspuntu berri bat zekarrelako.
29. lerroa:
Betidanik animalien artean bizi arren, gizakiak ez zuen animaliei buruzko funtsezko ikerketarik garatu [[Aristoteles]] agertu arte. [[Grezia]]ko filosofo honek ''Historia Animalium'' izeneko lana sortu zuen, eta bertan animalien lehenengo sailkapen zientifikoa egiten saiatu zen.
 
[[Erromatar Inperioa|Erromako inperioinperioaren]]aren garaian [[Galeno]] eta [[Plinio Zaharra]] nabarmendu ziren.
 
Erdi Aroko hutsartearen ostean, zoologiak aurrerakada nabarmena egin zuen [[ErrenazimentuPizkundea|Errenazimentuaren]]aren garaian, metodo zientifikoa sortzearen ondorioz ikerketak asko zabaldu baitziren. Aldi berean, esplorazio geografiko handiek [[fauna]] berri baten agerpena ekarri zuten, zoologiarekiko ikerlari askoren grina piztu zuena. Garai hartako zoologoak dira Belon, Rondelet, Aldrovandi eta Gessner. Horiek guztiek anatomia eta fisiologiaren aurkikuntza berriak erabili zituzten haien ikerketarako.
 
XVII. mendeak [[mikroskopio]]aren agerpena ekarri zuen. Tresna honi esker [[Anton van Leeuwenhoek]]-ek eta [[Marcello Malpighi]]k lan baliotsuak egin zituzten. Mende horretan ere Europako herrialde askotan lehenengo museo zoologikoak eta zoologia katedrak sortu ziren. [[John Ray]] naturalista britainarrak funtsezko ekarpenak egin zizkion zoologiari, bera izan baitzen [[espezie]]aren kontzeptua definitu zuena eta ordura arteko animalien sailkapenarik zehatzena eta zorrotzena osatu zuena.
 
XVIII. mendean izen bat gailentzen da zoologo guztien artean: [[Lineo|Carl von LinnéLinnéarena]]arena, taxonomia modernoaren sortzailearena. Biologo suediar honek nomenklatura binomiala asmatu zuen, [[genero]]a eta [[espezie]]a aipatuz landare zein animaliak izendatzen dituena. Botanika arloan ez ezik, zoologian ere aritu zen Aristotelesen garaietatik arlo horretan aldaketarik handiena egin zuen zientzialari hori. [[Buffon (argipena)|Buffon]] mende horretako beste zoologo aipagarria izen zen.
 
XIX. mendean [[anatomia]] konparatuaren ikerketa agertu zen [[Georges Cuvier|Cuvier]]-en eskutik. Zientzialari hau zoologia modernoaren aitatzat jo dute aditu askok. Bestalde, [[eboluzio]]aren inguruko teoriek, [[Jean-Baptiste Lamarck|Lamarck]]-ek, [[Wallace]]k eta batez ere [[Charles Darwin|Darwinek]]ek osatutakoek, ikuspuntu eta filosofia berri bat sartu zuten ikerkuntza zoologikoaren eremuan.
 
XX. mendean [[biokimika]]n, [[genetika]]n, [[ekologia]]n eta [[etologia]]n izandako aurrerapenek zoologiaren bilakaera baldintzatu dute. Gaur egun zoologiaren lan-eremuak anatomia eta sailkapenaren mugak gainditu ditu, eta zoologia diziplinarteko zientzia bilakatu da, biologiaren alor anitzetan eragina duena.