HTML: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robotak {{Commonskat}} gehitu du. Txantiloiak commons:category:HTML lotu du, Wikidataren arabera.
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
12. lerroa:
HTML hizkuntza edozein testu argitaratzaileren bidez sortu edo editatu daiteke, hala nola Windows-en Ohar Blok-a (edo Notepad) edo formaturik gabeko testua onartzen duen beste edozein editore baten bidez: [[GNU Emacs]], [[Microsoft Wordpad]] edo [[TextPad]], besteak beste.
Halaber, badaude [[world Wide Web|web]] orriak eraiki edo HTML kodea argitaratzeko balio duten beste programa batzuk; [[Microsoft FrontPage]], adibidez. Honek oinarrizko formatua dauka, Office-n beste programekiko antzekoa. [[Macromedia]]-ren software ospetsua -[[Dreamweaver]] deiturikoa- bada ere, diseinu eta programazioren esparruan erabilienetariko bat delarik. Editore hauek [[WYSIWYG]] edo What You See Is What You Get (euskaraz: “ikusten duzuna lortzen duzuna da) izenarekin ezagunak dira. Honek argitaratzaile hauek dokumentua editatzen ari garen bitartean gure edizioaren emaitza ikusi ahal dugula esan nahi du. Halere, honek ez du web orriak era ezberdin batean eraikitzea suposatzen baizik eta era errazagoan, programa hauek behin-behineko ikusiarekin lan egiteko aukera emateaz gain bere HTML atala baitaukate; hau izango da HTML kode osoaren sortzailea lana aurrera doan bitartean. Bi metodo hauek nahastea oso interesgarria da, era batean edo bestean elkarri laguntzen diote eta. Adibidez: lan osoa HTML erabiliz argitaratzen ari banaiz eta bat-batean kode edo etiketaren bat ahazten badut, egin behar dudan gauza bakarra begi-argitaratzaile edo [[WYSIWYG]]-ra jo eta han edizioa jarraitzea da; edo alderantziz, zenbait kasutan lekuari gehitu nahi diogun ezaugarriren baten kodea zuzen idaztea programa berean aukera bilatzea baino azkarragoa eta errazagoa baita.
HTML-k etiketak edo markak erabiltzen ditu. Hauek hasiera eta amaierako argibide motzak dira, eta eurei esker testua bakoitzaren [[web nabigatzaile|nabigatzailean]] edo irudiak eta beste elementuak ordenagailuaren pantailan nola agertuko diren finkatzen da.