Marko Agripa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Dexbot (eztabaida | ekarpenak)
t Removing Link FA template (handled by wikidata) - The interwiki article is not featured
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
1. lerroa:
[[Fitxategi:Marcus agrippa louvre portrait.jpg|right|thumb|200px|Marko Agripa]]
 
'''Marko Agripa''' ([[latin]]ez ''Marcus Vipsanius Agrippa'') (K. a. 63 - K. o. 12) [[Erroma]]ko politikari eta jenerala izan zen. [[Zesar Augusto|Oktaviano]], lehenbiziko erromatar enperadorearen laguna, suhia eta aholkularia izan zen. Oktavianok garaipen militar gehienak, batez ere [[Marko Antonio]] eta [[Kleopatra VII.a|Kleopatraren]]ren kontrako Actium batailarena, Agripari zor zizkion.
 
== Estreinako urteak ==
Agripa leinu apalekoa izan zen. [[OktavianoZesar Augusto|Oktavianoren]]ren haurtzaroko laguna ez ezik, Mundako batailan zalditeriako ofizialak ziren biak Julio [[Julio Zesar|Zesarren]]ren agintepean, Agripak hasieran [[Katon Minor|Katonen]] alde borrokatu arren. [[Julio Zesar|Zesarrek]]rek, Oktaviano oinordeko izendatutakoan, [[Gaio Mezenas]] eta Agriparekin batera Apoloniara bidali zituzten, [[Mazedonia (eskualdea)|Mazedoniako]] legioekin ikastera.
 
Lagun minak bihurtu ziren hirurak Apolonian. Mazedoniako legioetan Agriparen aginte-ahalmena agerian geratu zen. Arkitektura ere ikasi zuen Agripak. Hor zeudela izan zuten [[Julio Zesar]]ren hilketaren berri.
 
== Botererako bidea ==
[[Erroma]]n, legioen babesa behart zutela ohartu ziren hirurak. Agripak [[Mazedonia (eskualdea)|Mazedoniako]] legioak bere menpe hartuta [[Erroma]]ra bidali zituen. Orduan, [[OktavianoZesar Augusto|Oktavianok]]k [[Marko Antonio]] eta [[Marko Emilio Lepido|Lepidorekin]]rekin hitzarmena egin ahal izan zuen: [[Bigarren TriunbiratoTriunbiratua|Bigarren Triunbiratoa]]a. Akordio horren bitartez, haien artean banatu zuten boterea eta [[Julio Zesar|Zesarren]]ren hiltzaileen kontrako kanpainak antolatu zituzten. Agripak ''Philippi'' izeneko batailan parte-hartze handia izan zuen.
 
Agriparen hurrengo kanpaina Luzio Antonio eta Fulvia Antoniaren aurkakoa izan zen. Hauek [[Marko Antonio]]ren anaia eta emaztea ziren, eta K. a. 40an atzeman zituen Agripak. [[Galia]]n, Akitaniarren matxinada itzali zuen Agripak. Geroztik, Rhin ibaia zeharkatu zuen, germaniarren erasoak zigortzera. Hori egiten zuen bigarren erromatarra izan zen, Julio Zesarren atzetik. [[Erroma]]ra itzulitakoan, garaipen-ohoreari muzin egin zion, baina kontsulatua onartu zuen K. a. 37an.
 
[[Sexto Ponpeio]]ren kontra egin zuten orduan. [[Ponpeio]]ren seme honek, [[Italia]]ko itsasoa menderatzen zuen. [[Zesar Augusto|Oktaviano]] [[Sizilia]] konkistatzen saiatu zen, baina porrotak baino ez zituen jaso. Itsas-armadaren buru izendaturik, Agripak entrenamendu gogorra eman zien tropei. [[Sexto Ponpeio]] garaitzeko prest sentitu zenean, haren kontrako kanpainari hasiera eman zion. Hilabetea batean, [[Sexto Ponpeio]]ren armada erabat suntsitu zuen. Garaipen horri esker, itsas-koroa jaso zuen Agripak.
 
== Agintean ==
K. a. 33an, edil izendatu zutenean, arkitekturari buruzko ikasitakoa gauzatu ahal izan zuen Agripak. [[Erroma]]ko azpiegiturak hobetu zituen: ubideak zaindu, estolda handitu, termak eta lorategiak eraiki zituen. Arte publikoki erakustea ere suspertu zuen. Hau guztia zela eta, [[Zesar Augusto|Augustok]]k adierazi ahal izan zuen lohiazko [[Erroma]] marmolezkoa bihurtu zuela.
 
[[Marko Antonio]] eta [[Kleopatra VII.a|Kleopatraren]]ren kontrako gerra pizterakoan, Agripa itsas-armadaren burua izendatu zuten berriro. K. a. 31ean ''Actium'' batailan garaile atera zen [[Zesar Augusto|Oktaviano]], hein handi batean Agripari esker. K. a. 28an [[OktavianoZesar Augusto|Oktavianok]]k [[Klaudia Martzela]] iloba ezkontzeko eman zion Agripari. Hurrengo bi urteetan kontsulatua partekatu zuten bi lagunek.
 
[[Actium]] bataila oroitarazteko, Agripak panteoia eraiki zuen. K. o. 80an eraitsia, [[Hadriano]] enperadoreak eredutzat hartu zuen leku berean bere panteoia eraikitzeko. Agriparen jatorrizko inskripzioak ere errespetatu zituen [[Hadriano]]k.
 
== Hondarreko urteak ==
[[Zesar Augusto|Augustorekiko]]rekiko adiskidetasuna pixkanaka zapuztu zen. [[Livia Drusila]], [[Zesar Augusto|Augustoren]]ren emaztea, eta [[Martzelo]] jo ohi dira horren erruduntzat. Ondorioz, [[Zesar Augusto|Augustok]]k [[Siria]]ra bidali zuen Agripa, ohorezko herbesteratze moduan. Halere, Agripak laguntzaile bat baino ez zuen bidali. Agripa Lesbos irlan geratu zen. Hortik urtebete batean, [[Martzelo]] hil zen, eta [[Zesar Augusto|Augustok]]k [[Erroma]]ra deitu zion Agripari.
 
Agripa are estuago lotzeko aholkatu zion [[MezenasMezenasgo|Mezenasek]]ek [[Zesar Augusto|Augustori]]ri. Hortaz, Martzela dibortziarazi eta [[Julia Maior|Julia Zesaris]] alabarekin ([[Martzelo]]ren alargunarekin hain zuzen ere) ezkontzarazi zion Agripari.
 
K. a. 19an kantabriarren matxinada itzali zuen Agripak. K. a. 17an, [[Siria]]ko gobernaria zela [[Krimea]] erromatarren menpe kokatu zuen berriro. Estatuaren aldeko azken eginkizuna [[Danubio]] ibaiko goiko aldearen konkista izan zen. K. a. 12an hil zen.
 
[[Zesar Augusto|Augustok]]k egundoko hileta egin zuen Agriparen omenez. Enperadorea doluz jantzi zen hilabete batez. [[Zesar Augusto|Augusto]] bera Agriparen seme-alaben heziketaz arduratu zen, eta haietako bi, [[Gaio Zesar]] eta [[Luzio Zesar]], semetzat hartu ere egin zituen.
 
{{commonskat}}