Justo Mokoroa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Hpholke (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
15. lerroa:
== Bizitza ==
 
[[Baleriano Mokoroa]]ren semea izan zen. [[Eskolapio]]etako erlijiosoa izan zen. ''Argia, Euskal Esnalea, [[Argia (aldizkaria)|Zeruko Argia]]'' eta'' [[La Voz de Navarra]]'' aldizkarietan hasi zen idazten. 1935ean ''Genio y Lengua'', hizkuntza senari buruzko saiakera eman zuen argitara. Espainiako Gerra Zibilaren ondoren, [[Aire-sur-l'Adour]]era eta, gero, [[Txile]]ra joan behar izan zuen. Mokoroak euskal literaturaren [[antologia]] bat, ''Gure baratzeko loreak'' izenekoa, argitaratu zuen Txilen egiten zen ''Euzkadi'' aldizkarian. 1955ean Euskal Herrira itzuli zen, eta Bilboko Eskolapioen Ikastetxeko erretore izan zen hiru urtez. 1925ean [[Arutro Campion]]en '' El último tamborilero de Erraondo (Erraondo´ko azken danbolinteroa)'' euskaratu zuen. [[Arantzazuko BiltzarraBatzarra|Arantzazuko Biltzarraren]]ren ondoren, [[euskara batu]]aren auzia agertu zenean, gogor agertu zen batasunaren kontra. ''De vida o muerte. Operación salvamento'' (1956) eta ''Lengua vasca de hoy y de mañana'' (1971) liburuetan agertu zituen bere arrazoibideak. Baina, hala ere, Justo Mokoroaren lan garrantzitsuena hil aurreko urtean argitaratu zen: ''Repertorio de locuciones del habla popular vasca: Ortik eta emendik'' (1990) izeneko esamoldeen bilduma erraldoia (bi liburukitan).
 
== Lanak ==