Andoni Arrizabalaga: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
1. lerroa:
'''Andoni Arrizabalaga Basterretxea''' ([[Ondarroa]], [[Bizkaia]], [[1941]] - Couloir Gervasutti, [[Mont Blanc]], [[Frantzia]], [[1984]]ko [[uztailaren 31]]) [[euskadi Ta Askatasuna|etakide]] historikoa izan zen, ''[[Itziarren semea]]'' abestian aipatzen den torturatua delako ezaguna.
 
== Bizitza ==
 
Hiru aldiz atxilotu zuten [[Francisco Franco|Francoren]]ren diktadura garaian. Aurreneko aldian, [[1964]]an, pintaketa batzuk egiten atzeman zuten eta bere esanetan hiru egunez torturatu zuten [[Bilbo]]ko kuartelean.
 
[[Telesforo Monzón]]ek idatzitako ''[[Itziarren semea]]'' abestian aipatutako torturak, ordea, bigarrenez atxilotu zutenean egin zizkioten Arrizabalagari, [[1968]]an.<ref>Joseba Sarrionaindia: [http://www.argia.com/argia-astekaria/739/itziarren-semea-askatua «Itziarren semea askatua»], ''Argia'', 739. zenbakia, 1977-05-22.</ref> Ondarroan atxilotu eta gero, zortzi egunez torturatu zuten, lehenbizi Ondarroako bertako kuartelean, Zarauzkoan gero. Horren ostean Donostiako [[Antigua (auzoaDonostia)|Antigua]] auzoan zegoen Guardia Zibilaren kuartelera eraman zuten, eta beste hamalau egun izan zuten han.
 
[[Burgosko prozesua]] baino 14 hilabete lehenago heriotzara kondenatua izan zen, molotov koktel bat hutsik zegoen [[Guardia Zibila]]ren kotxe batean sartzeagatik. Zigorra kommutatu zioten. Azkenik, [[1977]]an [[amnistia]] eman zioten.