Aizkora: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
1. lerroa:
[[Fitxategi:Aizkora 1.jpg|thumb|380 px|Euskal aizkora, lanerako aspaldiko tresna]]
'''Aizkora''' bat [[egurzur|egurrezko]]rezko heldulekudun eta [[metal]]ezko ahodun [[tresna]] bat da, egurra edo zenbait lekuetan ere harri leunak mozteko erabiltzen dena. Garai batean ehizarako eta borrokarako ere erabili izan zen.
 
Ohiko lanabesa izan da euskaldunon artean, harrizkoa garai zaharretan, brontzezkoa gero eta burdinazkoa gaur egun. Herri kiroletan ere ohikoa da [[aizkora proba]] edo apustua.
7. lerroa:
Egun nagusi den teoriaren arabera, esanahi berbera duen [[latin]]eko ''ascioli'' hitzetik datorke ''aizkora'' hitza.<ref>[[Larry Trask|Robert Lawrence TRASK]] (1997): ''The History of Basque'', London: Routledge, [http://books.google.es/books?id=OiemTo_t5r8C&pg=PA143&lpg=PA143 143. orrialdea].</ref>
 
XX. mendean ([[aitzineuskara]]ri buruzko azterlanak hasi baino lehenago), [[euskalarieuskal hizkuntzalaritza|euskalariek]]ek uste izan zuten ''aizkora'' hitza eta beste batzuk ([[aizto]]a , [[aitzur]]ra...) ''[[haitz]]'' errotik zetozela, eta antzina tresna horiek [[harriarroka|harriarekin]]arekin egiten zirela erakusten zigutela hitz horiek.
 
== Sinesmen eta elezaharrak ==
* Aizkora botatzen den iskilu edo arma bezala azaltzen da zenbait elezaharretan. Ireluen gustuko arma. Horrela da "[[Basajaun]] eta San Martiniko" elezahar ezagunaren aldaera ezberdinetan.
* Beste aldetik, aizkorak nolabaiteko "[[tximist-orratz]]" magikoaren lana egiten du ekaitzetan etxeak eta bordak babesten. Horretarako aizkora bat jarri behar da ekaitzak irauten duen bitartean etxeko edo borda zein ukuiluko [[Ateburu|ateburuaren]] azpian, ahoa gora begira duela. era horretan tximistek ez dute horrela babestutako eraikuntza joko.
* [[OinaztarriTximista|Oinaztarria]]a da Euskal Herriko zenbait lekuetan tximistaren izenetariko bat, baita "Harrizko tximistaren " esanahiarekin. Izenak sinesmen honetatik dator; tximistak hodeietatik ekaitzaren irelu ezberdinek botatako harrizko aizkorak dira. [[Sukarri]]zko harri puska zapala izan daiteke, edo harrizko aizkora leundu bat (Historiaurrekoa). Beste zenbaitetan burdinazko zein brontzezko aizkora izan daiteke trumoi-hodeitik botatakoa.
Hau dela eta, artzainek eta baserritarrek uste zuten harrizko aizkora zahar hauek indar berezia zutela tximisten aurka babesteko, eta estimatuak ziren horregatik.
* Aizkora da Urbasako ikazkin batek erabiltzen duen tresna hartza engainatzeko "Hartzaren-baratza" izeneko lekuan. Ikazkinak hartza engainatzen du hatzaparrak berak aizkoraz pitzatutako enbor betean sartzeko eta horrela harrapatzen du. Ipuinaren beste aldaera batean [[basajaun]] bat harrapatzen du horrela.