Donostiako Arkitektura Goi Eskola Teknikoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-{{commonskat}} +)
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
1. lerroa:
[[Fitxategi:Donostiako Arkitektura Goi Eskola Teknikoa.jpg|thumb|320px|Donostiako Arkitektura Goi Eskola Teknikoaren eraikina]]
'''Donostiako Arkitektura Goi Eskola Teknikoa''' (DAGET) [[Gipuzkoa]]ko Kanpusean dagoen [[Euskal Herriko Unibertsitatea|Euskal Herriko Unibertsitateko]] [[arkitektura]]-ikastegia da. [[1977]]an sortu zen, lehenengo urteetan [[Bartzelona]]ko Arkitektura Eskolaren menpe egon zelarik. [[1982]]az geroztik [[EHUEuskal Herriko Unibertsitatea|EHUren]]ren egituran barne dihardu.
 
== Egoitza ==
Hasieran, arkitekturako eskolak jada existitzen ziren [[AtegorrietaUlia (auzoa)|Ategorrietako]]ko bi eraikinetan aldi berean eman ziren, hau da, "Villa Asunción" eta "Villa Yeyette" —1977ko azaroaren 15ean irekia— izeneko egoitzetan ("Villa Yeyette"n idazkaritza eta azken ikasturteetarako gelak zeuden). Ondoren, [[Ibaeta]]ko campusean eraiki zen egoitza berria.
 
[[Mikel Garai]] arkitektoak [[1992]]an proiektatu zuen eskolaren gaur egungo [[eraikin]]-egoitza, [[arkitektura postmoderno]] garaiko ''Tendenza'' mugimenduaren barnean sailka daitekeena. Ikastegiak bost solairu ditu, sotoa barne. Bertan, ikasgelez gain, ospakizun-aretoa ([[Luis Peña Gantxegi]] Aretoa deitua), kalkulu-zentroa, maketak egiteko aretoak eta bestelako aretoak daude. Liburutegia laugarren solairuan kokatuta dago.
19. lerroa:
[[2003]]az geroztik ''Plan Berria'' ezarri zen eta, hortaz, ikasketek bost ikasturte zituzten, gehi KAP. Karrera Amaierako Proiektuaz gain, hiru irakasgai mota zeuden: enborrekoak ([[Espainia]]ko eskola guztietan ematen zirenak), nahitaezkoak eta aukera askekoak (aukera askeko kredituak lortzeko bide gehiago zeuden, besteak beste, kurtso bereziak egitea, hizkuntza-tituluak izatea edo kirola-jarduera jakin batzuk garatzea).
 
2010-2011 ikasturtean [[Boloniako prozesua|Boloniako plana]] hasi zen indarrean jartzen lehen mailan. Boloniako prozesura egokitutako ''Arkitektura Gradua'' lortzeko 330 ECTS kreditu eskuratu behar ziren (5 ikasturte x 60 kreditu + Karrera Amaierako Proiektuko 30 kreditu). 330 kreditu horiek maila profesionalean aritzeko gaikuntza eskainiko zioten graduatuari.
 
2011-2012 ikasturtean ikasketa-plana berriz aldatu da, 2010eko uztaileko EDU/2075/2010 Agindura<ref>{{es}} [http://www.uma.es/ordenac/docs/News/RequisitosArquitecto.pdf EDU/2075/2010 Agindua]</ref> egokitzeko. Ikasketaren izen berria ''Arkitekturaren Oinarrietako Gradua'' da. Bi zati ditu: gradua eta masterra. Graduak 300 kreditu ditu, eta masterrak 60 kreditu. Masterra da lanbidean jarduteko gaitasuna ematen duena (obrak sinatzeko masterra egin beharra dago).