Otobarren: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Assar (eztabaida | ekarpenak)
t +irudiak
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
15. lerroa:
| se = 05
}}
'''Otobarren''' (ofizialki ''Hueto Abajo / Oto Barren'') [[Gasteiz]]ko udalerria osatzen duten herrietako bat da. 527 metroko garaieran dago, hiriaren mendebaldean, [[Badaiako mendilerroa|Badaia]] eta [[Arratoko mendilerroa|Arrato]] mendilerroek osatzen duten haran zabalean, bere bikia den [[Otogoien]] herriaren albo-alboan.
 
Otobarren eta Otogoien herrien lehen aipamenak X. mendekoak dira. 1493. urterako bi herrixkak definiturik zeuden. Martiodako jaunen lurrak izan ziren, eta Otoen ermandadea osatu zuten. XIX. mendean [[Oto]] udalerria osatu zuten [[Martioda]]rekin, baina azkenik 1975ean Gasteizen integratu ziren. Udalerriaren burua Otobarrenen zegoen.
 
Otogoienen ez bezala, Otobarrenen oraindik ere bada [[nekazaritza]]tik bizi den jendea. Lehen sektoreko langai nagusiak [[zereal]]ak, [[beterraba|erremolatxa]], [[babarrun]]a, haragitarako [[abere]]ak eta [[ardi]]ak dira.
 
Otobarrengo San Bizente [[Eliza (eraikina)|elizako]] San Blas [[kapera]]n XVI. mendeko margo interesgarriak daude.