Xalbador: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
t Joxemari1234321 wikilariaren aldaketak ezabatuz, Joxemai wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
13. lerroa:
}}
 
'''Xalbador''', jaiotzako izen-deiturez '''Fernando Aire Etxart''' ([[Urepele]], [[Nafarroa Beherea]], [[1920]]ko [[ekainaren 19]]a - [[1976]]ko [[azaroaren 7]]a) [[bertsolaritza|bertsolaria]] eta [[artzainartzaintza|artzaina]]a izan zen. Bertsolari liriko eta poetikoa, seriostasuna eta malenkonia ordezkatu izan zuen anitzetan; bizitza, familia, [[baserri]]a, fedea eta natura izan zituen bertsoetako gaitzat. [[Mattin Treku|Mattinekin]] batera, [[Ipar Euskal Herria|Ipar]] eta [[Hego Euskal HerriHerria|Hego Euskal Herriko]]ko bertsozaleak elkartu zituen. ''Ezin bertzean'' ([[1969]]) eta ''Odolaren mintzoa'' ([[1976]]) bertso bildumak eman zituen argitara. Zorigaitzez, [[1976]]ko [[azaroaren 7]]an Urepele bere jaioterrian ospatu zitzaion omenaldi-egunean bihotzekoak jota hil zen. [[Euskaltzainen zerrenda|Euskaltzain]] ohorezko izendatu zuten [[1977]]an.
 
Bere garaiko bertsolari txapelketa eta sariketa gehien-gehienetan parte hartu zuen. 1946tik 1960ra bitartean, Hego Euskal Herriko bertso saioetako asko irabazi zituen. [[1960ko Bertsolari Txapelketa Nagusia]]n hirugarren izan zen; [[1962ko Bertsolari Txapelketa Nagusia|1962]] eta [[1965eko Bertsolari Txapelketa Nagusia|1965]]ekoetan, hirugarren; eta [[1967ko Bertsolari Txapelketa Nagusia|1967]]koan, bigarren. Azken urte horretan, txapelketa horretako historian izan den gertakari ospetsuenetako baten protagonista izan zen.
20. lerroa:
[[1967ko Bertsolari Txapelketa Nagusia]]n parte hartu zuen, eta bigarren geratu zen. Hala ere, urte hartako txapelketan protagonista izan zen, berak nahi gabe baina. Bertsolari Txapelketa Nagusien eta bertsolaritzaren historia osoko gertaera aipatuenetako bat da.
 
Behin ikus-entzuleak aulkietan eseri eta epaileak mahaian jarri ondoren, [[Alfonso Irigoien]]ek epaimahaikideen erabakien emaitza irakurri zuen: Xalbador bertsolaria, [[UztapideManuel Olaizola|Uztapiderekin]]rekin batera, [[txapelatxapel]]renaren bila lehiatzeko azken fasera iragan zela.
 
Une hartan, ikus-entzuleen oihu eta txistuek [[AnoetaAtano III.a pilotalekua|Anoeta pilotalekuko]] giroa minutu erdiz gaiztotu zuten. Jada desadostasun adierazpenak apaltzen zihoazelarik, berriz ere entzun ziren txalo zaparradekin nahastutako txistuak eta zalaparta. Uztapide eta Xalbador bertsolariak, mikrofonoen aurrean, isilik ziren. Ikuslegoa bitan banaturik zegoen: txistuek txaloak isilarazten zituztela zirudienean, Xalbadorren aldekoak zutik jarri eta beren bertsolariari txalo egin zioten. Epaimahaiko kide batek bertsolariei saioa hasteko eskatu zien, baina biek ala biek isilik iraun zuten aldi batez. Azkenean, Uztapidek, oihu eta uluen erdian, aurkezpen bertsoa abestu zuen.
 
Ondoren Xalbadorren txanda iritsi zen, baina hark bere saio hasterako txistu nahiz txalo ugari entzun ziren, atzera. Azkenean, ikus-entzuleen hotsa baretu zen, eta urepeldarrak bertso gogoangarri eta hunkigarri honi ekin zion:
32. lerroa:
Xalbadorren bertso horren ostean, entzuleek haserrea eta desadostasuna epaimahaiaren erabakiagatik izan zela ikusarazi nahi izan zuten. Gertakari hartatik aurrera Xalbadorren aldeko maitasun erakustaldiak areagotu ziren. Gainera, epaileei beren haserrea erakusteko aukera ez zuten alferrik galdu: epaimahaiko kide bat zutitu zen batean, ikusleek gogor txistukatu zuten, eta txistualdi hura epaimahaiko kidea pilotalekuko pasabidetik zehar bozkagunera zihoan denbora guztian luzatu zen. Gertakari haren ondoren lehiaketa normal joan zen.<ref>{{es}} Félix IRAZUSTABARRENA ARSUAGA: [http://www.euskomedia.org/aunamendi/17383 «Fernando Aire Etxarte ''Xalbador''»], ''Auñamendi Eusko Entziklopedia''.</ref>
 
Egiaz, baina, Xalbadorri jo zitzaizkion txistuekin, epaimahaia ez zen ausartu hari txapela ematera. Bertsolariek eta bertsozaleek askotan aipatu izan dute geroztik egun hartan Urepeleko artzainarekin egindako bidegabekeria. 1968ko otsailean antolatu zen sariketan, ordea, [[Inazio Eizmendi|Basarri]]
eta Xalbadorren artean banatu zen ehun mila pezetako lehen saria.<ref>Mikel ATXAGA: [http://www1.euskadi.net/euskara_sustapena/bidegileak/datos/xalbado.pdf ''Xalbador''], Bidegileak bilduma, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza, 1993.</ref>
 
46. lerroa:
 
[[Fitxategi:Urepel Xalbador1.jpg|thumb|right|260px|Xalbadorren hilarria [[Urepele]]n]]
[[Fitxategi:Urepel Xalbador3.jpg|thumb|right|260px|[[Pilota]]ri buruzko [[Xalbador]]ren bertsoz osatutako oroitarria [[UrepelUrepele]]ekoko [[pilotaleku]]an ikusgai.]]
[[Fitxategi:Urepel Xalbador2.jpg|thumb|right|260px|Oroitarriaren xehetasuna.]]