Aurkezpen digital: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
3. lerroa:
'''Aurkezpen digitalak''' jendaurreko diskurtso edo [[hitzaldi]]etan hizlariak erabiltzen duen [[aurkezpen (informazioa azaltzeko era)|aurkezpen]] edo komunikatzeko teknika bat da, non diskurtsoa aurretik prestatu eta era digitalean sortutako testu eta irudiekin, maiz ''diapositiba'' moduan eraturik, osatzen den. Egun ordenagailu bati loturiko [[bideo-proiektore]] batez egiten dira. Horren aurrekariak [[diapositiba-proiektore]] eta [[erretroproiektore]]en bitartez egindako aurkezpenak dira.
 
Hizlariak aurretik prestatzen dituen irudiak eta hitzak, prestatutako diapositibak, diskurtsoaren [[eskema (argipena)|eskema]] izango dira. Diapositibei esker diskurtsoa hobeto estrukturatzeko aukera dago eta bestalde, entzuleak ikus-entzule bihurtuko dira, horrela diskurtsoa erakargarriagoa izan dadin.
 
== Aurkezpen digitalak prestatzeko aholkuak ==
32. lerroa:
:* Azalaren ostean [[aurkibide]] bat jartzea komeni da. Aurkibidean geroago aipatuko diren atalen izenburuak agertzea komeni.
:* Diapositibek aurkibidean iragarritako ordena errespetatu beharko.
:* Diapositiben irudiak zaindu beharko dira batez ere, diapositibetako protagonismoa irudiek behar dute. Diapositibekin batera joango den [[testu-tipo tipologia|testua]] ahozko testua izan behar du. Diapositibetan agertuko den idatzizko [[testu-tipo tipologia|testua]] [[diskurtso]]aren atalak markatzeko balioko du, ez diskurtso osoa ordezkatzeko.
:* Diapositibekin batera ekoiztuko den diskurtsoak [[koherentzia (argipena)|koherentzia]] eta [[kohesio]a behar. Bide beretik, diapositibetako irudiek diskurtsoarekiko [[koherentzia (argipena)|koherentzia]] eta [[kohesio]a behar.
:* Diapositibekin batera doan [[testu-tipo tipologia|testua]] eta [[diskurtso]]a bere testuinguruan kokatu beharko. [[Testuinguru]] horri egokitu beharko da diskurtsoaren eta testuaren [[hizkuntza -erregistro|erregistroa]].
:* Diapositiba aurkezpenak argitu beharko ditu argitu nahi zituen kontuak edo transmititu beharko ditu transmititu nahi zituen edukiak.
:* Denborarekin kontuz, denbora ondo neurtu behar. Ezin gehiegi luzatu. Ezin [[esaldi lakoniko|lakonikoegi]] jokatu eta azkarregi amaitu.