Émile Zola: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Dexbot (eztabaida | ekarpenak)
t Removing Link FA template (handled by wikidata)
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
17. lerroa:
=== Haurtzaro eta gaztaroa ===
[[Fitxategi:ZOLA Parents.jpg|thumb|130px|Emile Zola umea bere gurasoekin, 1845 aldean.]]
Emile Zola [[Paris]]en jaio zen [[1840]]ko [[apirilaren 2]]an. Francois Zola, italiar ingeniariaren, eta Emilie Auberten seme bakarra zen. Sendia [[Aix-en-Provence]]ra joan zen bizitzera, eta igaro zuen Emilek haurtzaroa eta nerabezaroa. Aixeko ikastetxean [[Paul Cézanne]] izan zuen ikaskide (berari esker, geroago, [[Claude Monet|Monet]], [[Alfred Sisley|Sisley]], [[Camille Pissarro|Pissarro]] eta [[EdouardÉdouard Manet|Manet]] margolariak ezagutu zituen). Aita hil ostean diru arazo larriak pairatu zituzten.
 
Parisera itzuli zen amarekin, eta han Saint Luis institutuan sartu zen, baina (frantses ikasgaiaren erruz!) ez zuen batxilergoa ateratzea lortu. Amarentzako zama izan nahi ez zuenez, ikasketak utzi eta lana bilatu zuen. Aduanako biltegian lan egin ondoren, [[1862]]an Hachette argitaletxean hasi zen lan egiten, [[1866]]ra arte. Zenbait hilabetetan, Hachetteko publizitate-buru bilakatu zen. Hala zabaldu zitzaizkion idazle ofizioaren ateak: lanbide horretan ari zela idazle eta kazetari asko ezagutu zituen eta [[Hyppolyte-Adolphe Taine|Taine]], [[Stendhal]], [[Honoré de Balzac|Balzac]] eta [[Gustave Flaubert|Flaubert]] irakurri zituen. [[1863]]tik aurrera, Zolak hainbat egunkaritako literatura-ataletan idatzi zuen. Bere lehenengo ipuinak eta artikuluak argitaratu zituen, eta olerkigintza utzi zuen nobelak idazteko.
30. lerroa:
 
[[Fitxategi:ZOLA Jeanne Enfants.jpg|thumb|right|130px|Zola Jeanne Rozerot eta beren bi umeekin, Denise et Jacques.]]
Zolatarrak moduz bizitzen hasiak ziren harrezkero, haren liburu askok ale askoko argitaraldiak izan baitzituzten. Hala eta guztiz ere, Zolak etsialdi bat izan zuen bolada hartan, berrogei urte bete zituela: inguruko pertsona batzuk hil zitzaizkion -ama, [[Gustave Flaubert|Flaubert]], [[Louis Edmond Duranty|Duranty]], [[Ivan Turgenev|Tourgueniev]] eta [[EdouardÉdouard Manet|Manet]]-, garai batean ikasle izan zituen idazle batzuk urrundu zitzaizkion -Huysmans eta Maupassant-, [[1887]]an Bosten Manifestuko egileek eraso zakarrak egin zizkioten, baina, horren ordain, Paul Alexisek eta [[Alfred Bruneau]] musikoak Zolari leial iraun zuten.
 
[[1888]]an Zolak aldaketa handia izan zuen bere bizitzan, aldi baten amaiera eta beste aldi baten hasiera, alegia. Jeanne Rozerot neska gaztearekin maitemindu zen, eta bi ume izan zituen harekin. Zola biziberritu egin zen hartara, eta ''Les Rougon-Macquart'' saila bukatu ahal izan zuen: ''"Au Bonheur des Dames"'' ([[1883]], "Emakumeen zorionerako"), ''"Germinal"'' ([[1885]]), ''"Le Reve"'' (1888, "Ametsa"), ''"La Bête humaine"'' ([[1890]], "Giza piztia"), ''"L Argent"'' ([[1891]], "Dirua"), ''"La Debacle"'' ([[1892]], "Hondamena") eta ''"Le Docteur Pascal"'' ([[1893]], "Pascal doktorea"); eta hala onartu zuten kritikoek tradizio errealistaren eta kritikoaren nobela handiaren maisu ezin ukatuzko, Balzac, [[Stendhal]] eta Flauberten ondoren.
45. lerroa:
=== Naturalismoa ===
[[Fitxategi:Victor Hugo-Zola.jpg|thumb|left|150px|[[1879]]ko apirileko ''Petite Lune'' aldizkaria. Zola erromantizismoaren aurka, karikaturagile baten arabera.]]
Zolak nobelaren teoria orokor bat egin zuen, aldi berean balio zitzaiona bai bere aitzindariak eta bere garaiko idazleak epaitzeko neurritzat eta bai nobelak idazteko eredutzat. Naturalista eta [[naturalismo (artea)|naturalismo]] hitzak [[biologia]]ko, [[filosofia]]ko eta arte ederretako hizkeretatik hartu zituen bere nobelagintza definitzeko. Zolak bazekien [[Stendhal]]ek, [[Charles Baudelaire|Baudelairek]]k eta [[Hyppolyte-Adolphe Taine|Tainek]] izadiaren eta gorputzaren benetako irudikatze adierazgarriaren zentzuan erabiliak zituztela hitz horiek, eta bazekien errusiarrek ere eskola erretorikoari kontra jarririk baliatzen zituztela. Zolak kontzeptu horren adiera horiek guztiak bildu zituen beraz edertasunaren tradizio akademikoari aurre egiteko.
 
Artean eta, bereziki, nobelagintzan egiak izan behar zuela nagusi zen haren ideia nagusia. Naturalismoaren egia [[zientzia]]ren egiaren pareko urratsen ondorioa zen beraz: behatzea, dokumentatzea, aztertzea, saiatzea, eta ondorioak zehaztea. Ukazioak definitzen zuen era berean egia: idealismoaren, dogmatismoaren eta debekuen tankera eta molde guztiak arbuiatzen zituen. Gauza bakarra hartu beharra zegoen, haren ustez, kontuan: ''"gizadia sorkari benetako eta betierekoetan bildua eta haien bidez ikusia eta irudikatua"''. Analisia eta artistaren nortasuna elkartzeko kezkak tenka eta tirabira sortzen zuen teoria naturalistaren baitan, baina Zolak ez zuen sekula bere sormen lana egia estetikoen ziurtasunen mende jarri.
57. lerroa:
Zolak berehala antolatu zituen nobelak idazteko bere teknikaren elementu nagusiak: antolamenduaren trebetasuna, pertsonaia ugari, ondo bereziak eta elkarren mendekoak sortzeko ahalmena, eta narrazioaren nondik norakoa abiarazteko eta menderatzeko antzea. Nobela bat idatzi aurretik, Zolak egitasmoak prestatzen zituen ondoz ondo, eta, gainera, pertsonaien fitxategi bat egiten zuen, eta idatzi nahi zuenari buruzko irakurketen eta ikerketen ohar ugari egiten zituen. Obraren neurriak kalkulatzen zituen gero, era askotako simetriak antolaturik eta kontakizuna, elkarrizketa, deskribapena eta azterketa orekaturik. Paisajeek garrantzi handia dute Zolaren obran, eta [[inpresionismo|pintura inpresionistaren]] eragin handia dute. Paisajea bezain garrantzitsuak dira, baita ere, erritmoa eta idazlan osoaren neurkera, era horretara Zolaren nobela bakoitzak esanahi sinboliko bat du eta orkestra lan baten tankera.
 
Pertsonaiak ere sistema oso baten baitan lantzen zituen. Lanbidearen eta gizarte mailaren araberako pertsonaia ereduak sortzen zituen alde batetik, baina pertsonaia bakoitzak zeregin jakin bat zuen kontakizunean, eta zeregin hori pertsonaiaren egiantzekotasuna bezainbat hartzen zuen kontuan egileak. Trajedietan eta [[epopeiaepika|epopeietan]] bezala, nahi bizi batek abiarazten ditu Zolaren heroiak -aberats izan nahiak, botereak, emakumeak, justiziak-, edo bestela izadiaren edo historiaren tresna soilak besterik ez dira, eta ia beti aurkariak edo etsaiak aurkitzen dituzte. Pertsonaia nagusien ondoan bigarren mailako pertsonaiak sortzen zituen, protagonistaren laguntzaileak edo haren kaltedunak. Heroia arazo handitan sartua egoten da beti, estutasunean, galbidean edo zalantza bizian. Bestalde, kontakizunaren logikak baldintzatzen ditu pertsonaiak, eta haien ibilerak gertaerez josita daude. Kontakizuna hari askotan adarkatzen da Zolaren nobeletan, eta pertsonaia jakin baten ikuspegitik edo beste batenetik irakurri, hartara oso modu desberdinean irakurriko da nobela bera.
=== Zolaren gaiak, sinboloak eta mitoak ===
64. lerroa:
Gauza bera egin zuen gorputzari eta grinei dagokienez. Zolak ordura arte inork ez bezala irudikatu zituen gizakiaren nahikariak eta gurariak, haren zaputzak eta debekuak, jan-edanean eta sexuan, besteak beste.
 
Gorputzaren ikuspegi moral eta estetiko berria izan zuen bezala, herriaren ikuspegi berria izan zuen Zolak, [[XIX. mendemendea]]ann herriaren izatea gero eta serioago hartu izanarekin bat eginik. Jendetzaren eta herri higikundeen bizitasuna izadiko indarren bidez metafora bihurtu zuen, ur lasterren eta itsasoaren mugimenduen irudiekin. Zolarentzat, langile masen indarra guztiz ere berria zen gizartean eta eragin handikoa historiaren bilakaeran.
 
== Idazlan zerrenda ==