Mikel Zalbide: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
13. lerroa:
 
 
'''Mikel Zalbide Elustondo''' ([[Donostia]], [[1951]]) [[euskal hizkuntzalaritza|euskal hizkuntzalari]] eta [[soziolinguistika|soziolinguista]] da.
 
== Bizitza ==
 
[[Ingeniaritza]]ko goi-ikasketak egin zituen [[Nafarroako Unibertsitatea]]n. Gazte-gaztetandik euskarak bete gabe zituen alorrak hornitzeko lanean jardun zuen. [[1972]]an, artean ikasle zelarik, [[Elhuyar Fundazioa|Elhuyar Kultur ElkarteaElkartearen]]ren sortzaileetakoa izan zen: zientzia-tekniken alorreko lehen euskal aldizkaria sortzeaz gainera, irakaskuntzarako hainbat material prestatzen eta hitz-eraketazko azterlanak bideratzen hartu zuen parte.
 
[[1978]]an, Unibertsitate Zerbitzuetarako Euskal Institutua ([[UZEI]]) sortu zenetik, zientzia-tekniken alorreko arduradun teknikoa izan zen. Bertan jardun zuen lanean, besteak beste, [[Fisika]], [[Kimika]] eta [[Matematika]] hiztegiak prestatzen, eta lexiko-sorkuntza erabideen aztertzaile eta ikastaro-emaile. Halaber, maileguzko hitzen idazkeraz eta ebakeraz UZEIn eginiko sistematizazio-lanaren egile dugu.